PIJAMA MARRADUNAZ JANTZITAKO MUTIKOA

Noviembre 5, 2007 at 12:38 pm | In Errekurtso didaktikoak | 5 Comments

Aurreko post batean, Karmelek ”El niño con el Auschwitzpijama de rayas” nobela proposatu zigun ikasleekin irakurtzeko, berarentzat oso esperientzia polita izan zen eta. Beno, ba berri ona! Orain, euskeraz ere irakurtzeko aukera eukiko dugu, jadanik itzulita dago eta.

Egia esan, oso nobela egokia izan daiteke gelan erabiltzeko, alde batetik ikasleak irakurketan berehala harrapatuta sentitzen direlako eta beste aldetik, nazismoa eta xenofobia tratatzeko oso adierazgarria delako. Liburuan John Boynek aukeratu dudan ikuspuntua bederatzi urteko mutikoarena da. Honek begirada desberdina eta berria eskeintzen digu nazismoari buruz, ikasleengan errez empatia sortzen duena.

Baina, Karmelek egin zigun proposamenetik ona, nobela hau edu-blogosferan aipatuta askotan topatu dugu. Badirudi beste irakasle batzuk ere erabiltzen ari direla liburu hau euren geletan hizkuntza zein gizarte arloa lantzeko edota tutoretzan.

Pasadan astean Lourdes Domenechek bere “Apie de Aula” blogean aipatzen zuen liburu hau; ikasleentzat gomendagarria. Horrez gain, oso pista ona eman zigun Jesusen blogera birbidaltzerakoan. Jesusek liburua lantzeko gida didaktikoa eta bideo batzuk eskeintzen dizkigu. Mila esker! Oso aprobetxagarriak iruditu zaizkigu.

Bide batez, Lourdesek, gai berbera tratatzeko,  ”El diario de Ana Frank” nobela gogorarazten digu. Egia da. Beste aukera interesgarria nazismoa aztertzeko. Hau dela eta, orain dela bi urte FOROWQ mintegian zuen kide batek, Itziar Zaratek,  ”EL diario…” lantzeko egin zuen webquest bat berreskuratu ahal dugu. Begirada bat bota. Zer iruditzen zaizu?

5 comentarios »

Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.

  1. Arakatzen ibili naiz proposaturiko helbideetatik. Oso ondo daude, primeran. Klasean erabilgarriena, nire ustez:Jesúsen txostena eta youtuben dauden bideoak eta irudiak.

  2. Pozten naiz, Karmele. Niri ere interesgarria iruditu zitzaidan. Hau bai lujoa!

  3. Interesgarria da. Nire klasean ikale batek liburua irakurri du.
    Eskerrik asko

  4. amaitu dut II Mundu Gerra ematen El niño con el pijama de rayasen inguruan, apunteak hiru.com-etik atera ditut.Youtubeko irudiak ikusi ditugu eta El pianista pelikula.

  5. Eskerrik asko, Gorka, gure bloga bisitatzeagatik. Zuretzat zerbait baliogarria izatea espero dugu.


Deja un comentario

XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.