Webquestak gora eta behera
Diciembre 11, 2007 at 5:41 pm | In Errekurtso didaktikoak, webquestak | Leave a CommentAurreko saioan Martxoaren 8a ospatzeko Hezkuntza Saiatik antolatu den Kartel, Bideo laburra eta Logo II Lehiaketaren berri eman nizuen. Aurtengo gaia hauxe da: Pertsona desberdinak, edertasun anitzak. Lehiaketaren web orrian, oinarrietan, dauzkazue parte hartzeko baldintzak. Honekin batera, kartela, bideoa edota logo egite prozesua bideratzeko eta irakasleen lana errazteko asmoz, aholkulari batzuon artean egindako webquest bat ere topatuko duzue.
Egia esan, aurtengo gaia gure gizartean, bereziki gure ikasleen adinean, pil pilean dagoen gaia da: eredu estetikoen eragina, norbanako gorputzarekiko ez adostasuna, irudiaren garrantzia… Gelan lan egiteko hainbat errekurtso proposatzen dira webquest honetan: kantak, inkestak, bideoak, iragarkiak… Sartu eta ikusi, oso aprobetxagarriak dira.
Dena den, gai hau lantzeko interneten hainbat baliabide ere topatu ahal ditugu. Lagin moduan, sarean topatu dut beste bideo hau. Harrigarria eta oso adierazgarria iruditu zait.
Zer iruditzen zaizue zuei? Eta zuen ikasleei, zer irudituko zaie?
Gelan haiekin ikusi ahal duzue eta komentario bat egin gure blogean.
No Comments Yet »
Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.
Deja un comentario
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.




