nik ez dut irakurtzen
Noviembre 19, 2008 at 9:17 am | In Uncategorized | 4 Comments
DC taldetan irakurketarekiko dudan jarrera irekia da.
1. kurtsoko saio batean ikasleei galdetzen diet zer irakurtzen duten. Erantzuna , orohar, ez dutela irakurtzen da. Orduan galdetzen diet zein gai duten gustoko eta horren arabera antolatzen dugu “bidaia” zentruko liburutegira. Hor, nire aholkuren bitartez, norberak, liburuaren sinopsia irakurriz, hautatzen du (edo ez) bere gustuko liburua.
Gerta daiteke baita ere klaseko “sondeo” egin ostean eurek ozenki esatea, adibidez , beldurrezko liburuak aipatuta , “NIK DAUKAT HORTAZ DOAN LIBURU BAT ETXEAN” eta liburu batzuen iz
enburuak aipatu, orduan proposatzen diet euren harteko maileguak egitea.
Ikasle bakoitzak, bere liburua erabaki duenean, egin “behar” duena da astean behin, adostutako egunean klasera ekarri. Astero ordubete klase dedikatzen diogu irakurtzeari. Nik bakarrik kontrolatzen dut nere koadernoan zenbat irakurri duten saio horretan eta eurek klaseko kortxoan islatzen dute baita ere. Errejistro honek helburu bi ditu: alde batetikharia ez galtzeko, bestetik hautatutako liburua “berrebaluatu “, honela ez badute asko irakurtzen saioan aukera dezakete beste bat.
Eurek aukeratutako izenburu batzuk dira: Eragon , La brújula dorada, Harry Potteren biduma, El príncipe de la niebla, Pesadillas, Carrie, El clan del oso cavernario, La catedral del mar.
4 comentarios »
Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.
Deja un comentario
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.






Zorionak! Irakurketa oso ondo daukazue antolatuta. Nik ere Harry Potterren liburuak eta Ruiz Zafonenak gustokoak ditut. Kurtsoan zehar blog honetan irakurritako liburuen berri ematea espero dugu. Aurrera!
Comentario por Irene — Noviembre 19, 2008 #
Interesgarria hemen proposatutako ideiak. Ez legoke txarto liburu gogokoen zerrendatxo bat egitea, komentario txiki batekin liburuari buruz. Ea animatzen zareten.
Comentario por anabelen — Noviembre 19, 2008 #
Zorionak, oso interesgarria da zuen bloga. Post hau irakurri ondoren burura etorri zait atzo bukatu nuen liburua “Como una novela” Daniel Pennac-ena. Han kontatzen du bere esperientzia irakasle zenean eta ikasleek irakurri nahi ez zutenean. Zer egin? altuz irakurtzen zizkien ikasleei berak aukeratutako nobelak eta ikasleak “engantxatuak” geratzen ziren, batzuek ere beraien kabuz bukatzen zuten nobela. Agian ideia ona da erabilitako estrategia.
Comentario por Cristina Sierra — Enero 5, 2009 #
Noski baietz, Cristina. Nik ere erabiltzen nuen estrategia hori. Eta mila esker gure blog bisitatzeagatik. Azken bolada honetan apur bat geldirik egon da baina urte berriarekin batera indar berriekin arituko gara 2 hiruhilabetean.
Comentario por Irene Gonzalez — Enero 14, 2009 #