Galde-erantzunak: zelan sentitzen zarete?

Enero 27, 2009 at 6:12 pm | In Diario del seminario, Tresnak | Leave a Comment

Aurreko bileran nire lan proposamena aurkeztu nuen (sekuentzia didaktiko bat garatzea) eta ados egon arren sekuentziaren gaiaz eztabaidatu genuen. Nire proposamena emakumeen kontrako biolentzia izan zen. Ez zen argi ikusten eta, ideia pilo bat bota ondoren, gaia era positiboan hartzea erabaki genuen: biolentziaren kontra amodioa. Buelta eman genion jatorrizko ideiari. Beraz, nerabezaroan zelan bizitzen duten amodioa, haien arteko harremanak, sentimenduen adierazpena… eta abarretan arituko gara gure lanean.

Tresna berriak ere erabiltzen hasiko gara. Lehenengo eta behin galde-erantzunak egingo ditugu gure sekuentzian sartzeko. Baina, zein sistema erabili?

Aurreko post batean, WordPress programak berak inkestak sortzeko daukan tresna erabiltzen inkesta txiki bat sartu nuen. Programaren barruan daukagunez hau izango da erabiliko dugun lehenego tresna galdetegi bat egiteko. Baina hau nahiko eskasa denez beste bi aukera gehiago ikusiko ditugu: Google Docs eta E-encuesta.  Bigarren honetan irdudiak, bideoak eta denetarik sar daitezke. Betiko moduan, erregistratu behar gara programa haien barruan lan egitelko. Gero, erabilera oso erreza izaten da.

Orain, zailena dator…, zer nahi dugu galdetu ikasleei? Joan edukiari buruz pentsatzen…, hori da inportanteena.

Aún no hay comentarios »

Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.

Deja un comentario

XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.