Martxoaren 18an, hurrengo saioa
Marzo 17, 2009 at 7:33 pm | In Diario del seminario | Leave a CommentSekuentzarekin gora eta behera ibili gara baina orain arte ez dugu ondo zehaztu edukia. Bitartean zera proposatzen dizuet: azkenengo saioetan ikasitakoa praktikan jartzea. Hau da, gure blogean edota bakoitza bere blogean post berri
bat egitea. Post hau ikasleei zuzendutako jarduera bat izango da. Horretarako:
- pentsatu gaia (orain lantzen ari zareten zerbait)
- gai honi buruzko web orri edo bideo bat txertatu (girotzeko, informazioa topatzeko…)
- hau kontuan hartuta, Google Docs sistema erabiliz inkesta edo galdetegi bat sortu eta blogean txertatu.
Bihar arte!
“San Clemente Sariak”; irakurketa bultzatzeko ekimen berria
Marzo 17, 2009 at 7:18 pm | In Irakurketa, información | Leave a CommentE-mailez bidali didaten egunkari baten berri baten bitartez San Celmente Sarien berri izan dut. Benetan harrigarria!
Rosalía de Castro BHIk antolatzen du Lehiaketa hau, aurten XIV edizioa izanik. Epaimahiak, Galiziako ikastetxeetako DBH eta Batxillergoko ikasleek osatuta, erabakitzen du zeintzuk diren haien gustokoen liburuak: aurten Luis Landero, Anxos Sumai eta Julian Barnes. Geroago, sariak banatzeko antolatzen den afari batean ikasleek aukera daukate idazleak egoteko eta hitz egiteko. Azkenengoan, martxoaren 13an, aurten sarituak izan direnek gehi iazkoek (Murakami, Molina Foix eta Maria Reimondez) parte hartu dute. Ezinezkoa ematen du baina batzutan, esaerak esaten duenez “querer es poder”. Seguru ikasle hauek irakurtzeko motibazio askoz handiagoa daukate. Zorionak Rosalia de Castro BHIko irakasleei!
Martxoaren 4an, hurrengo saioa
Marzo 3, 2009 at 1:58 pm | In Diario del seminario | Leave a CommentInhauteriak etorri eta joan egin dira…, berriro lanera!
Bihar, mintegi saioan, proposatutako sekuentzia didaktikoa berreskuratuko dugu lehenengo jarduera diseinatzeko. Hasieran, emakumeen kontrako biolentziari buruz egitea proposatu nizuen. Zuen iritziak jaso ondoren, gaia apur bat birplanteatu genuen : fokoa biolentzian baino amodioan ipintea erabaki genuen. Hau kontuan hartuta sekuentzia finkatuko dugu eta lehenengo jarduera sortuko dugu.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.








