Apirilaren 29an, hurrengo saioa: Bideoa II… eta Audioa!
Abril 28, 2009 at 3:08 pm | In Diario del seminario, Tresnak, bloga erabiltzeko jarraibideak | Leave a CommentHurrengo saioan bideoarekin jarraituko dugu. Honen inguruan bi ataza proposatzen dizkizuet:
- bideoari zuek grabatutako audioa sartu *
- Youtubera igo
- blogean txertatu
*(audio grabatzeko Audacity programa erabiliko dugu. Hemen dago prozedura)
Gure blogean dagoen Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak atalean bideoa sortzeko apunteak dauzkazue. Lehenengo zatia (movie maker zelan erabili eta Youtubera zelan igo) oraindik balio du baina WordPress programaren itxura aldatu denez, bigarren zatia (blogean zalan txertatu) ez dago eguneratuta. Beraz, guk sortutako beste blog honetara joatez komendatzen dizuet. Hor bideoa sortzeko eta blogean txertatzeko jarraibide eguneratuak (eta beste jarraibide guztiak) topa daitezke gaztelaniaz.
Horrez gain, Youtuben Movie maker programa erabiltzeko tutorial batzuk ikusi ahal dituzue.
Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I
Abril 28, 2009 at 2:31 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, gelako esperientziak | Leave a CommentGure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta? Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?
Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka: alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.
Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:
A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…
- entzumena lantzeko
- motibatzeko, girotzeko
- gai bat aurkezteko
- gai baten inguruan informazioa emateko
- beste lan baten abaipuntua izateko (bideoan oinarrituta istorio bat edo berri bat edo artikulu bat… sortzea)
- …
B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…
- iragarki bat egiteko
- ipuin/grafiko bat sortzeko
- bideo-klipak egiteko
- errreportai grafikoak egiteko
- filma laburrak egiteko
- …
C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…
grabatzeko (guk geuk edo haiek).
Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.
Argitu duzue burua apur bat? Laster arte
Entre libros… Apirilaren 23a: Liburu eguna
Abril 23, 2009 at 11:30 am | In Irakurketa | Leave a CommentAskotan hitz egin dugu blog honetan irakurketari buruz ( zein liburu irakurri, zelan animatu ikasleak, zeintzu jarduerak proposatu… ) baina gaur, liburu eguna izanik, derrigorrez aipatu behar dugu.
Zerbait berria aportatzeko hemen duzue beste erreferentzia bat. Comunicación y pedagogía aldizkariaren barruan, irakurketari buruz Entre libros web espezifikoa daukate. Web honetan irakurketari buruzko artikuluak, esperientziak, liburuen erreseñak eta abar topa daitezke. Horrez gain haur eta literatura egileei bideoz grabatutako elkarrizketak ikus daitezke. Orria “gaztea denez oraindik gutxi daude baina ideia interesgarria dela uste dut.

Comunicación y pedagogía aldizkariak argitaratzen duen “Revista de Literatura“rako sarbide zuzena ere topa dezakezue orri honetan.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.







