Urriaren 28an, hurrengo saioa: Glogsterrekin jolasten eta ikasten (II)
Octubre 27, 2009 at 5:24 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentBiharko saioan aurrekoan hasitako posterra osatuko dugu. Tresna erraza da baina daukagun konexio traketsagatik prozesua burutzeko denbora behar dugu.
Kide bakoitzak posterrari xedea eta eduki desberdinak emango die. Horrela, denon artean Glogsterren erabilera anitzak topatuko ditugu. Ea bihar lana amaitzen dugun ekoizpenak blogean eskegitzeko.
CD edota PIEE Mintegietako kideeek sortutako material interesagarriak
Octubre 27, 2009 at 11:57 am | In Blogs educativos, gelako esperientziak | Leave a CommentUztailaren 3an Getxon osapatu ziren Edublogs 09 Topaketetak. Hor esperientzia oso baliogarriak aurkeztu ziren. Haien artean gure kidea den Ana Belenek bere lana aurkeztu zuen. Iaz “El último samurai” blog tematikoa ikasleekin praktikan jarri zuen eta bere esperientzia aurkeztu zuen Getxon . Hemen ikusi ahal duzue Anak aurkeztutako power pointa. Oso lan polita eta interesgarria. Matariala sarean dago nahi duenak erabiltzeko. Animatuko zarete?
Beste aldetik, Getxoko Berritzegunean CD eta PIEEko irakasleentzako mintegi bat egin zen iaz. Hor egindako lanaren emaitza Crea una campaña sekuentzia didaktikoa daukagu. Material hau blog batean sortuta dago eta Getxoko Topaketetan ere aurkeztu zen.
Gaia, zoritxarrez landu beharrakoa gai da: emakumeen kontrako bortxakeria. Hemen eskeintzen den sekuentzia oso aproposa izan ahal da ikasleengan hausnarketa eta konpromisoa bultzatzeko.
Hona hemen Ana Belenek eta Getxoko kideeek aurkeztutako posterrak:
Oraindik ez zuten GLOGSTER programa erabiltzen…
Urriaren 14ko saioaren ostekoa
Octubre 15, 2009 at 12:11 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentAurreikusita zegoenez, GLOGSTER programarekin hasi ginen trasteazten.
Ataza zera izan zen: bakoitzak gelan landuko duen gai batekin lotutako poster bat osatu. Helburua da programa erabiltzen ikasten dugun bitartean zerbait erabilgarria egitea; tresnari aplikazioa ikusi behar diogu hasieratik.
Hurrengo saioan beteko dugu ataza. Emaitzak, hau da, posterrak edo glogsterrak hemen argitaratuko ditugu.
Urriaren 14an, hurrengo saioa: GLOGSTERrekin jolasten eta ikasten
Octubre 13, 2009 at 5:21 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentAurreko saioan erabaki genuenez bihar poster digitalak sortzeko programa bat erabiltzen iksasiko dugu: GLOGSTER.
Zergatik programa hau? Alde batetik, erabilera oso erreza delako eta beste aldetik aukera paregabeak ematen dituelako. Poster interaktibo multimedia honetan txertatu ahal ditugu testuak, audioak, bideoak, estekak…, eta hori guztia oso diseinu erakargarri batekin. Horrez gain, blogean ere txertatu ahal dugu
Zertarako erabili ahal dugu? Hainbat gauzetarako: ahozko azalpen bat egiteko, iragarki bat sortzeko, kanpaina bat egiteko, gida turistikoa osatzeko, erakusketa bat montatzeko, …
Hemen ikus dezakezue programa hau erabiltzeko Bloggeando taldekideok egin dugun Tutorial bat
Edublogs 09 Topaketetan eman genuen taller batean (gonbidatu moduan sartu) erabilitako materiala ere topa dezakezue. Bide batez, aipatzekoa da Edublogs 09 Topaketetan ,hain zuzen ere, posterren bidez esperientziak aurkezteko zegoen atalean Glogster programarekin egindako poster asko ikusi genituela, oso programa erabilgarria da eta.
Hemen ikusi ahal dira adibide batzuk:
- Glogster zer den azaltzeko Marije Uragak egindako posterra
- Bloggeando kideok, programaren arrakasta ikusita, egin genuen Glogsterren Glogsterra
Orain, gure txanda da!
Irailaren 30eko bileraren ostekoa
Octubre 12, 2009 at 12:32 pm | In Diario del seminario | 2 CommentsIrailaren 30ean bildu ginen CD taldekideak. Aurpegi berri batzuk eta beste batzuk ezagunak.
Lehenengo saio honetan aurtengorako lan-plana finkatu genuen. Proposatutako edukien artean hauexek dira lehenetsi ditugunak:
- 1. hiruhilabetean:
- Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster
Flickrretik hartuta
digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
- Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa…
- 2. hiruhilabetean:
- Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
- Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picasa, Google reader…
- 3. hiruhilabetean:
- Ikasi dugun guztian sakondu eta aplikatzeko jarduerak edota proiektuak diseinatu
CDko programazioak eta baliabideak wiki batean biltzea ere proposatu zen. Alde batetik, wikia erabiltzen ikasteko eta beste aldetik dauzkagun baliadide guztiak batzeko eta zailkatzeko.
Horrez gain, kide berriei blogaren erabiltzaile bihurtuko dugu eta, haientzako tresna berria denez, bloga erabiltzen irakatsiko diegu.
Ikasten dugun guztia aplikatzea izango da beti gure helburua. Hau dela eta, jarduerak edota proiektuak garatuko ditugu tresna digitalen erabilera txertatzeko.
Hemen ere daukazue aurtengo egutegia.
Hurrengo saioan kartel digitalak egiteko GLOGSTER tresnarekin hasiko gara lanean.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.











