Irailaren 30eko bileraren ostekoa
Octubre 12, 2009 at 12:32 pm | In Diario del seminario | 2 CommentsIrailaren 30ean bildu ginen CD taldekideak. Aurpegi berri batzuk eta beste batzuk ezagunak.
Lehenengo saio honetan aurtengorako lan-plana finkatu genuen. Proposatutako edukien artean hauexek dira lehenetsi ditugunak:
- 1. hiruhilabetean:
- Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster
Flickrretik hartuta
digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
- Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa…
- 2. hiruhilabetean:
- Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
- Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picasa, Google reader…
- 3. hiruhilabetean:
- Ikasi dugun guztian sakondu eta aplikatzeko jarduerak edota proiektuak diseinatu
CDko programazioak eta baliabideak wiki batean biltzea ere proposatu zen. Alde batetik, wikia erabiltzen ikasteko eta beste aldetik dauzkagun baliadide guztiak batzeko eta zailkatzeko.
Horrez gain, kide berriei blogaren erabiltzaile bihurtuko dugu eta, haientzako tresna berria denez, bloga erabiltzen irakatsiko diegu.
Ikasten dugun guztia aplikatzea izango da beti gure helburua. Hau dela eta, jarduerak edota proiektuak garatuko ditugu tresna digitalen erabilera txertatzeko.
Hemen ere daukazue aurtengo egutegia.
Hurrengo saioan kartel digitalak egiteko GLOGSTER tresnarekin hasiko gara lanean.
2 comentarios »
Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.
Deja un comentario
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.







Bi ohartxo: picasa (niri ere “picassa” gehiago gustatzen zait, baina uste dut txarto dagoela) eta gLogster (-L- ahaztu zaizue).
Beste aldetik, edukien aukera primerakoa iruditzen zait (nahiz eta kurtso honetan ez nago CD ematen, lastima).
Comentario por Carlos Diez — Octubre 12, 2009 #
Mila esker, Carlos. “Estás en todo”. Zuzenduta dago. GLOGSTERrena errakuntza bat izan da baina, egia esan, Picassa eta ez Picasa zela konbentzituta nengoen. Programa handia da, ikusiko dugu noraino heltzen garen.
Comentario por Irene Gonzalez — Octubre 13, 2009 #