MUNDUAK LOTZEN Proiektua
Noviembre 8, 2009 at 6:57 pm | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, información | Leave a Comment“Hainbat errealitate geografiko, kultural, ekonomiko eta sozialetako eta 6 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleek parte hartzeko eta harremana izateko gune alternatiboa da Munduak lotzen”
Horrela aurkezten da Munduak lotzen Proeiktu telematikoa bere web orrian. Proiektu ha Intermon Oxfam Elkarteak beste Elkarte batzuekin antolatzen du. Aurten “…herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da, giza ikuspegitik eta hiritartasun globalaren ikuspegitik begiratuta. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko”.
Proiektu hau ikastetxe edota herri desberdinen artean burutzen da. Bere webgunean helburuak, edukiak eta jarduerak azalduta daude. Gizarte Zientziak lantzeko eta Herritartasunarako gaitasuna garatzeko aukera aproposa izan ahal da. Parte hartzeko epea abenduaren 18ra. Ikusi eta animatu!
Aún no hay comentarios »
Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.
Deja un comentario
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.






