Azaroaren 11an, hurrengo saioa: GLOGSTER, hirugarrena eta azkena
Noviembre 10, 2009 at 6:06 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, web 2.0 tresnak | Leave a Comment
Flickrretik hartuta
Biharko saioan, nahita nahi ez, glogsterra amaitu beharko dugu. Oso lan interesgarriak egiten ari zaretela uste dut. Bakoitzak gai desberdina aukeratu du (II Mundu Gerra, Klimak, Erligio eta hizkuntzak, Bilbao Hiria… ) eta seguru erabile desberdina ere.
Aurreko post batean esan genuen tresna honi erabilera desberdinak eman ahal diogula, oso malgua delako. Hildo honetatik, Lourdes Domenechek bere azkenengo post-ean lan proiektu labur baterako (Altxorraren bilarako edo) bideratzeko erabili du (gure kide batek, Maitanek, hortik zihoan bere lana planteatzerakoan). Bide batez, Blogmaniacos blogean II Mundu Gerrari buruzko beste adibide polita topatu dugu.
Laster ikusiko ditugu gure emaitzak. Egia esan, ekoizpen definitiboak ikusteko eta eskegitzeko irrikitan nago.
Arin amaitzen badugu, lan planari jarraituz “Denboraren lerroak” lantzen hasiko gara.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.





