CD edota PIEE Mintegietako kideeek sortutako material interesagarriak
Octubre 27, 2009 at 11:57 am | In Blogs educativos, gelako esperientziak | Leave a CommentUztailaren 3an Getxon osapatu ziren Edublogs 09 Topaketetak. Hor esperientzia oso baliogarriak aurkeztu ziren. Haien artean gure kidea den Ana Belenek bere lana aurkeztu zuen. Iaz “El último samurai” blog tematikoa ikasleekin praktikan jarri zuen eta bere esperientzia aurkeztu zuen Getxon . Hemen ikusi ahal duzue Anak aurkeztutako power pointa. Oso lan polita eta interesgarria. Matariala sarean dago nahi duenak erabiltzeko. Animatuko zarete?
Beste aldetik, Getxoko Berritzegunean CD eta PIEEko irakasleentzako mintegi bat egin zen iaz. Hor egindako lanaren emaitza Crea una campaña sekuentzia didaktikoa daukagu. Material hau blog batean sortuta dago eta Getxoko Topaketetan ere aurkeztu zen.
Gaia, zoritxarrez landu beharrakoa gai da: emakumeen kontrako bortxakeria. Hemen eskeintzen den sekuentzia oso aproposa izan ahal da ikasleengan hausnarketa eta konpromisoa bultzatzeko.
Hona hemen Ana Belenek eta Getxoko kideeek aurkeztutako posterrak:
Oraindik ez zuten GLOGSTER programa erabiltzen…
Ongi etorri guztiok!
Septiembre 29, 2009 at 5:32 pm | In Blogs educativos, Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, webquestak | Leave a Comment
- Flickrretik hartuta eta moldatuta
Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.
Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!
Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:
- Webquesta-ak : Genios con malas notas (Ana Belén Vega) eta Gerra Zibilaren aztarnak Basauriko kaleetan (Karmele López de Abetxuko)
- Blogak : El último Samurai” (Ana Belen Vegaren Bloga) , Aniztasuna Irakaskuntzan (Andoni Ercorecaren Bloga ) eta URBI DC Bloga (Karmele Lopez de Abetxukoren Bloga). Besteok ibili zarete baina oraindik ez duzue argitaratu.
- Iaz ere inkestak edo galdetegiak egiteko tresna digitalak ezagutu genituen eta aplikatu. Eta, amaieran audio eta bideoa editatzeko programa bi frogatu: Audacity eta Movie Maker (ikusi aurreko post-ean Andonik bere ikasleekin egin zuen bideoa).
Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:
- IKTen aplikazioa eremuan:
- blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
- wikia zer den ezagutu eta erabili
- Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
- Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
- Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
- Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa…
- Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..
Bihar arte!
III Premio Espiral Edublogs 09: sariak
Mayo 19, 2009 at 5:20 pm | In Blogs educativos, información | Leave a CommentAzkenengo bolada honetan IKTekin zerikusia daukaten gertaera ugari izan dira. Getxolinguae 2009 aipatu dugu aurreko postean. Honetan III Premio Espiral Edublogs 09 delakoari buruz hitz egingo dugu.
Lehiaketa honetan satiruak izan diren blogak ezagutu ahal dituzue hemen. Zorionak guztioi!
Oso Lehiaketa gaztea da Espiralena, baina urtero handitu egin da aurkeztu diren blogen zenbakia. Irakasleen artean bloga tresna didaktiko bihurtzen ari dela nabaria da.
Blog honetan ere ikus daitezke aurkeztutako blog guztiak. Haien artean gure mintegikideak diren Andoni eta Ana Belenenak. Zorionak ere haiei aurkezteagatik, eta aurrera, bide onetik goaz eta.
BLOGAREN ERABILPENARI BURUZKO IDEIA GEHIAGO (hurrengo saioari begira ere)
Diciembre 1, 2008 at 5:17 pm | In Blogs educativos, gelako esperientziak | Leave a CommentBloga zertarako, zelan erabili, zer sartu… Galdera hauei ere erantzuteko hona hemen Sevillako M
aria Moliner BHIko Actimoliner blogean Elisak egindako “Experiencias con blogs educativos” aurkezpena: argia eta zehatza. Eman begirada bat, zure blogerako ideiak atera ahal dituzue eta.
Bide batez, Curriculum Desberdinetako talderako zentro bereko beste irakaslea den Lidia Estebanek sortutako bloga ere, Ámbito Socila y Lingüístico 3º C, bisitatu ahal duzue. Hemendik aurrera gure alboko zutabean CDko Blogak atalean ere topatuko duzue.
Ipuinak erabiltzeko beste aukera bat
Noviembre 4, 2008 at 6:55 pm | In Errekurtso didaktikoak, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentAna Belenek aipatutako arazoari (liburu oso bat irakurri behar dugu?!) beste irtenbide bat topatzeko asmoz nik beti gomendatu dut ipuinen irakurketa. Laburrak direnez guk geuk istorioak eskatzen duen emozioz eta adierazkortasunaz (doinua, erritmoa…) edozein momentutan irakurri ahal ditugu gelan ikaslek gureganatzeko. Irakurketaren ozeanoan tanta txiki batzuk baino ez dira, baina testuak ondo aukeratuez gero arrakasta ia zihurta derzakegu.
Adibide moduan, nik arrakastaz erabiltzen nuen bat Cortazarren Continuidad de los Parques ipuina da. Interneten egilearen abotzaz entzuteko aukera anitza dago. Baina, No solo libros blog honetan testua irakurketzeko aukera berri bat eskeintzen digu animazio honen bitartez:
Ideia polita eta eraginkorra nire ustez. Bai testua ikasleekin irakurketzo, bai, eredu legez, beste ipuin batekin haiek antzeko gauza bat egiteko (movie maker programa erabiliz, adibidez). Ariketa honek ipuina irakurtzea, ondo ulertzea eta beraien interpretazioa ematea eskatuko luke. Ez da gutxi!
Betse aldetik, hain laburra eta harrigarria izanik, ipuin hau oso aproposa izan ahal da idazketa ariketa tipikoa proposatzeko: climax-en gelditu eta haiei amaiera asmatzeko eskatu. Seguru ez dutela asmatzen benetako jatorrizko amaiera!
“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago
Noviembre 4, 2008 at 11:54 am | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | Leave a Comment
Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo libros” Francisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…
Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .
Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena ere blogean txertatuta dago.
Hasiera dardaratsua.
Noviembre 3, 2008 at 11:48 am | In Lengua y Literatura castellana | 1 Comment
Ondo ezagutzen ditut aurtengo 4.DC ikasleak iazko ikasle berdinak baitdira.Horrexegatik zalantzarik gabe esan dezaket ez direla batere irakurzaleak. Zerbait idatzita aurrean ikusten dutenean hitz multzoak baino ez balira bezala hartzen dute.
Iazko irakurketaren porrotak ez ditut kontatuko baina saiakera guzti haien artean egon ziren gustora irakurri zuten ipuin pare bat eta antzerki lan bi. Hona hemen hauen zorioneko tituloak( gazteleraz) “Jules y Jim”, Benedettiren ipuina.
”Yo solo vine a hablar por teléfono” Gabriel García Marquez.
Eta nola ez, protagonistak legalitatearen mugan dauden irakurketak : “La estanquera de Vallecas” y ” Bajarse al moro”
3. DC ko handi-txiki irakurmen esperientzia hau izan zen. Aurtengoa…
“
Liburu oso bat irakurri behar dugula?
Octubre 22, 2008 at 9:01 am | In Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | 2 CommentsHau da ikasleek esaten duten lehenengo gauza irakasleak liburu bat irakurri behar dela proposatzen duenean. Egia da ez daudela prest irakurtzeko, baina zerbait egin behar dugu gure ikasleak irakurketan aritzeko. Azken aldi honetan ipuin laburrak irakurri ditugu, baina konturatu naiz ez dela nahikoa, istorio laburregiak dira, maila egokia topatzea ez da erraza, edo umeei zuzendutakoak dira edo bestela abstraktuegiak ulertzeko… Orduan aurten proposatuko diet liburu oso bat irakurri behar dela. ZEEER??? esango dute beraiek. LASSAAAI!! Ideia da: ikasle batek atal bat irakurriko du, besteei kontatu gertatutakoa, beste ikasle batek hurrengo kapitulua irakurriko du, gero berriz besteei kontatu,… eta horrela liburua amaitu arte. Eta ZE ONDO! horrela irakurketa eta ahozko laburpenak egiten landuko ditugu.
El Alquimista de Pauhlo Coehlo
Octubre 22, 2008 at 8:23 am | In Lengua y Literatura castellana | 1 CommentUn casi anecdótico prólogo nos abre las puertas hacia el intemporal mundo que el autor nos tiene preparado para desarrollar su historia. Desarrollar es precisamente la palabra que mas forma le da a la narración en la que el planteamiento y el desenlace carecen de importancia frente al planteamiento simbólico y reiterativo de la narracion. Encontramos entonces un sencillo cuento que bien pudo haber pasado años atras de boca en boca o de padre a hijo, pero ha sido Coelho quien con una escritura simplista ha confeccionado esta obra donde cada una de las 177 paginas justifica su presencia. Con una cuidada sutileza dota de un alto trasfondo filosófico el contenido circunstancial de la aventura; porque hay que recordar que en su capa mas externa el libro responde a la estereotipada aventura del joven en busca del tesoro.
Los personajes son representativos de algunos de los modelos tipicos del genero. Si bien rara vez sorprenden en sus apariciones, estas suelen ser correctas y acordes a lo que se espera de ellos por lo que le refuerzan la coherencia de la lectura.
La sencillez en el vocabulario y la división de la historia en numerosos fragmentos de caracter individual le conceden gran fluidez a la lectura, haciéndola amena y ligera.
Termino recomendando encarecidamente su lectura ya que dudo que después de finalizada se vean defraudados.
Irakurketari buruz hitz egiten
Octubre 21, 2008 at 8:51 pm | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentIrakurketa da geletan urtero planteatzen den gai bat. Ez dute ezer irakurtzen, ez zaie ezer gustatzen… Zaila
egiten zaigu haien gustoko zerbait topatzea… Beti gabiltza bilatzen galdetzen:…zeintzuk izan ahal dira liburu egokiak gelan irakurtzeko? Zelan antolatu ahal dugu irakurketa (denok liburu berdina edo irakurketa librea)?, Zein lan planteatu irakurketaren ostean (tertulia, erreseña idatzi, lan bat egin…)?
Aurten, kurtso hasieran, Bloggeando-n “¿Qué leemos? La eterna cuestión” post bat ipini genuen irakasle batzuek beraien blogetan egiten zituzten proposamenak aurkezten (Antonio Solano, Elisa Armas eta Miren Linazarenak). Iaz ere, gogoratzen bazarete, Karmelek beste post batean eskeini zigun “El niño con el pijama de rayas” irakurtzeko proposamena, benetan oso ondo funtzionatzen den liburua bat.
Baina, zein da zuen proposamena? Gaurko saioan post bat idaziko duzue honen inguruan. Ideien faltan bazabiltzate gure blogeko Lecturas animadas o como animarles a la lectura aurreko post-era jo ahal duzue, hor irakurketari buruzko helbide interesgarri batzuk aipatzen genituen eta.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.








