Abenduaren 9an hurrengo saioa

Diciembre 8, 2009 at 9:33 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a Comment

Mintegikideeen Glogsterrak hasi dira agertzen blogean. Oraindik beste bi falta dira. Ea bihar eskegitzen ditugun.  Glogsterrekin egindako lana amaitutzat ematen dugu. Beraz, biharko saioan denboraren lerroekin jarraituko dugu lanean. Aurreko saio batean Dipity programarekin hasitakoari jarraipena emango diogu.

Flickrretik hartuta

Apurka apurka, Web 2.0 tresna berri batzuk ezagutzen eta esperimentatzen ari gara. Gero, beti bezala, noiz, zelan eta zertarako erabili zuen eskuetan dago.

Azaroaren 25ean, hurrengo saioa

Noviembre 24, 2009 at 7:08 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a Comment

Aurreko saioan ezin izan genuen bete gure helburua, glogster amaitzea, zeren eta programak ez zuela funtzionatzen. Plana aldatu eta Denboraren lerroekin hasi ginen lanean. Dipity programan sartu eta lehenengo urratsak eman genituen. Beraz, bihar, bata edo bestearekin ahal dugu jarraitu.

Getxoko Edublogs Topaketetan eman genuen tailerrean bietarako tutorialak topa ditzakezue (sartu gonbidatu moduan eta bilatu “Herramientas 2.0 para alimentar tu blog y su utilización didáctica”).

Edozelan ere bihar zerbait amaitu beharko dugu, ezta?

Bihar arte!

Azaroaren 11an, hurrengo saioa: GLOGSTER, hirugarrena eta azkena

Noviembre 10, 2009 at 6:06 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, web 2.0 tresnak | Leave a Comment

Flickrretik hartuta

 Biharko saioan, nahita nahi ez, glogsterra amaitu beharko dugu. Oso lan interesgarriak egiten ari zaretela uste dut. Bakoitzak gai desberdina aukeratu du (II Mundu Gerra, Klimak, Erligio eta hizkuntzak, Bilbao Hiria… ) eta seguru erabile desberdina ere.

Aurreko post batean esan genuen tresna honi erabilera desberdinak eman ahal diogula, oso malgua delako. Hildo honetatik, Lourdes Domenechek  bere azkenengo post-ean lan proiektu labur baterako (Altxorraren bilarako edo) bideratzeko erabili du (gure kide batek, Maitanek, hortik zihoan bere lana planteatzerakoan). Bide batez, Blogmaniacos blogean II Mundu Gerrari buruzko beste adibide polita topatu dugu.

Laster ikusiko ditugu gure emaitzak. Egia esan, ekoizpen definitiboak ikusteko eta eskegitzeko irrikitan nago.

Arin amaitzen badugu, lan planari jarraituz “Denboraren lerroak” lantzen hasiko gara.

Urriaren 28an, hurrengo saioa: Glogsterrekin jolasten eta ikasten (II)

Octubre 27, 2009 at 5:24 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a Comment

Google irudietatik hartuta

Biharko saioan aurrekoan hasitako posterra osatuko dugu. Tresna erraza da baina daukagun konexio traketsagatik prozesua burutzeko denbora behar dugu.  

Kide bakoitzak posterrari xedea eta eduki desberdinak emango die. Horrela, denon artean Glogsterren erabilera anitzak topatuko ditugu. Ea bihar lana amaitzen dugun ekoizpenak blogean eskegitzeko.

Urriaren 14ko saioaren ostekoa

Octubre 15, 2009 at 12:11 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a Comment

Aurreikusita zegoenez, GLOGSTER programarekin hasi ginen trasteazten.

glogster

Ataza zera izan zen: bakoitzak gelan landuko duen gai batekin lotutako poster bat osatu. Helburua da programa erabiltzen ikasten dugun bitartean zerbait erabilgarria egitea; tresnari aplikazioa ikusi behar diogu hasieratik.

Hurrengo saioan beteko dugu ataza. Emaitzak, hau da, posterrak edo glogsterrak hemen argitaratuko ditugu.

Urriaren 14an, hurrengo saioa: GLOGSTERrekin jolasten eta ikasten

Octubre 13, 2009 at 5:21 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a Comment

Aurreko saioan erabaki genuenez bihar poster digitalak sortzeko programa bat erabiltzen iksasiko dugu: GLOGSTER.

Zergatik programa hau? Alde batetik, erabilera oso erreza delako eta beste aldetik aukera paregabeak ematen dituelako. Poster interaktibo multimedia honetan txertatu ahal ditugu testuak, audioak, bideoak, estekak…, eta hori guztia oso diseinu erakargarri batekin. Horrez gain, blogean ere txertatu ahal dugu

Zertarako erabili ahal dugu? Hainbat gauzetarako: ahozko azalpen bat egiteko, iragarki bat sortzeko, kanpaina bat egiteko, gida turistikoa osatzeko, erakusketa bat montatzeko, …

Hemen ikus dezakezue programa hau erabiltzeko Bloggeando taldekideok egin dugun Tutorial bat

Edublogs 09 Topaketetan eman genuen taller batean (gonbidatu moduan sartu) erabilitako materiala ere topa dezakezue. Bide batez, aipatzekoa da Edublogs 09 Topaketetan ,hain zuzen ere, posterren bidez esperientziak aurkezteko zegoen atalean  Glogster programarekin egindako poster asko ikusi genituela, oso programa erabilgarria da eta.

Hemen ikusi ahal dira adibide batzuk:

Orain, gure txanda da!

Irailaren 30eko bileraren ostekoa

Octubre 12, 2009 at 12:32 pm | In Diario del seminario | 2 Comments

Irailaren 30ean bildu ginen CD taldekideak. Aurpegi berri batzuk eta beste batzuk ezagunak.

Lehenengo saio honetan aurtengorako lan-plana finkatu genuen. Proposatutako edukien artean hauexek dira lehenetsi ditugunak:

  • 1. hiruhilabetean:
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster
      Flickrretik hartuta

      Flickrretik hartuta

      digitalak, komikiak, denboraren lerroak…

    • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • 2. hiruhilabetean:
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picasa, Google reader…
  • 3. hiruhilabetean:
    • Ikasi dugun guztian sakondu eta aplikatzeko jarduerak edota proiektuak diseinatu

CDko programazioak eta baliabideak wiki batean biltzea ere proposatu zen. Alde batetik, wikia erabiltzen ikasteko eta beste aldetik dauzkagun baliadide guztiak batzeko eta zailkatzeko. 

Horrez gain, kide berriei blogaren erabiltzaile bihurtuko dugu eta, haientzako tresna berria denez, bloga erabiltzen irakatsiko diegu.

Ikasten dugun guztia aplikatzea izango da beti gure helburua. Hau dela eta, jarduerak edota proiektuak garatuko ditugu tresna digitalen erabilera txertatzeko.

Hemen ere daukazue aurtengo egutegia.

Hurrengo saioan kartel digitalak egiteko GLOGSTER tresnarekin hasiko gara lanean.

 

Ongi etorri guztiok!

Septiembre 29, 2009 at 5:32 pm | In Blogs educativos, Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, webquestak | Leave a Comment
Flickrretik hartuta eta moldatuta
Flickrretik hartuta eta moldatuta

Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.

Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!

Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:

Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:

  • IKTen aplikazioa eremuan:
    • blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
    • wikia zer den ezagutu eta erabili
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
  • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..

 Bihar arte!

Apirilaren 29an, hurrengo saioa: Bideoa II… eta Audioa!

Abril 28, 2009 at 3:08 pm | In Diario del seminario, Tresnak, bloga erabiltzeko jarraibideak | Leave a Comment

Hurrengo saioan bideoarekin jarraituko dugu. Honen inguruan bi ataza proposatzen dizkizuet:

  • bideoari zuek grabatutako audioa sartu *
  • Youtubera igo
  • blogean txertatu

*(audio grabatzeko Audacity programa erabiliko dugu. Hemen dago prozedura)

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Gure blogean dagoen Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak atalean bideoa sortzeko apunteak dauzkazue. Lehenengo zatia (movie maker zelan erabili eta Youtubera zelan igo) oraindik balio du baina WordPress programaren itxura aldatu denez, bigarren zatia (blogean zalan txertatu) ez dago eguneratuta. Beraz, guk sortutako beste blog honetara  joatez komendatzen dizuet. Hor bideoa sortzeko eta blogean txertatzeko jarraibide eguneratuak  (eta beste jarraibide guztiak) topa daitezke gaztelaniaz.

Horrez gain, Youtuben Movie maker programa erabiltzeko tutorial batzuk  ikusi ahal dituzue.

Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I

Abril 28, 2009 at 2:31 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, gelako esperientziak | Leave a Comment

Gure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta?   Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

 

Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka:  alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.

Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:

A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…

B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…

C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…

grabatzeko (guk geuk edo haiek).

Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.

Argitu duzue burua apur bat? Laster arte

Entradas siguientes »

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.