Azaroaren 11an, hurrengo saioa: GLOGSTER, hirugarrena eta azkena
Noviembre 10, 2009 at 6:06 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, web 2.0 tresnak | Leave a Comment
Flickrretik hartuta
Biharko saioan, nahita nahi ez, glogsterra amaitu beharko dugu. Oso lan interesgarriak egiten ari zaretela uste dut. Bakoitzak gai desberdina aukeratu du (II Mundu Gerra, Klimak, Erligio eta hizkuntzak, Bilbao Hiria… ) eta seguru erabile desberdina ere.
Aurreko post batean esan genuen tresna honi erabilera desberdinak eman ahal diogula, oso malgua delako. Hildo honetatik, Lourdes Domenechek bere azkenengo post-ean lan proiektu labur baterako (Altxorraren bilarako edo) bideratzeko erabili du (gure kide batek, Maitanek, hortik zihoan bere lana planteatzerakoan). Bide batez, Blogmaniacos blogean II Mundu Gerrari buruzko beste adibide polita topatu dugu.
Laster ikusiko ditugu gure emaitzak. Egia esan, ekoizpen definitiboak ikusteko eta eskegitzeko irrikitan nago.
Arin amaitzen badugu, lan planari jarraituz “Denboraren lerroak” lantzen hasiko gara.
MUNDUAK LOTZEN Proiektua
Noviembre 8, 2009 at 6:57 pm | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, información | Leave a Comment“Hainbat errealitate geografiko, kultural, ekonomiko eta sozialetako eta 6 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleek parte hartzeko eta harremana izateko gune alternatiboa da Munduak lotzen”
Horrela aurkezten da Munduak lotzen Proeiktu telematikoa bere web orrian. Proiektu ha Intermon Oxfam Elkarteak beste Elkarte batzuekin antolatzen du. Aurten “…herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da, giza ikuspegitik eta hiritartasun globalaren ikuspegitik begiratuta. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko”.
Proiektu hau ikastetxe edota herri desberdinen artean burutzen da. Bere webgunean helburuak, edukiak eta jarduerak azalduta daude. Gizarte Zientziak lantzeko eta Herritartasunarako gaitasuna garatzeko aukera aproposa izan ahal da. Parte hartzeko epea abenduaren 18ra. Ikusi eta animatu!
Ongi etorri guztiok!
Septiembre 29, 2009 at 5:32 pm | In Blogs educativos, Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, webquestak | Leave a Comment
- Flickrretik hartuta eta moldatuta
Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.
Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!
Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:
- Webquesta-ak : Genios con malas notas (Ana Belén Vega) eta Gerra Zibilaren aztarnak Basauriko kaleetan (Karmele López de Abetxuko)
- Blogak : El último Samurai” (Ana Belen Vegaren Bloga) , Aniztasuna Irakaskuntzan (Andoni Ercorecaren Bloga ) eta URBI DC Bloga (Karmele Lopez de Abetxukoren Bloga). Besteok ibili zarete baina oraindik ez duzue argitaratu.
- Iaz ere inkestak edo galdetegiak egiteko tresna digitalak ezagutu genituen eta aplikatu. Eta, amaieran audio eta bideoa editatzeko programa bi frogatu: Audacity eta Movie Maker (ikusi aurreko post-ean Andonik bere ikasleekin egin zuen bideoa).
Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:
- IKTen aplikazioa eremuan:
- blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
- wikia zer den ezagutu eta erabili
- Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
- Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
- Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
- Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa…
- Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..
Bihar arte!
Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I
Abril 28, 2009 at 2:31 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, gelako esperientziak | Leave a CommentGure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta? Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?
Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka: alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.
Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:
A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…
- entzumena lantzeko
- motibatzeko, girotzeko
- gai bat aurkezteko
- gai baten inguruan informazioa emateko
- beste lan baten abaipuntua izateko (bideoan oinarrituta istorio bat edo berri bat edo artikulu bat… sortzea)
- …
B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…
- iragarki bat egiteko
- ipuin/grafiko bat sortzeko
- bideo-klipak egiteko
- errreportai grafikoak egiteko
- filma laburrak egiteko
- …
C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…
grabatzeko (guk geuk edo haiek).
Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.
Argitu duzue burua apur bat? Laster arte
A vueltas con el amor. Amodio Gutun Lehiaketa bat
Enero 27, 2009 at 6:24 pm | In Errekurtso didaktikoak, información | Leave a CommentGuk aukeratutako gaiarekin lotuta dagoenez eta oso erakargarria dela pentsatzen dudanez, Bloggeandon aurkeztu
dugun Amodio Gutuna Lehiaketaren berri eman nahi dizuet.
Lehiaketarekin batera sekuentzia txiki bat osatu dugu gaia lantzeko. Blog honetan topa ditzakezue lehiketaren oinarriak eta prestatutako ariketak. Aurkeztutako gutunak Blog horretan ere zintzilikatuko ditugu.
Anima zaitezte parte hartzera!
Ipuinak erabiltzeko beste aukera bat
Noviembre 4, 2008 at 6:55 pm | In Errekurtso didaktikoak, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentAna Belenek aipatutako arazoari (liburu oso bat irakurri behar dugu?!) beste irtenbide bat topatzeko asmoz nik beti gomendatu dut ipuinen irakurketa. Laburrak direnez guk geuk istorioak eskatzen duen emozioz eta adierazkortasunaz (doinua, erritmoa…) edozein momentutan irakurri ahal ditugu gelan ikaslek gureganatzeko. Irakurketaren ozeanoan tanta txiki batzuk baino ez dira, baina testuak ondo aukeratuez gero arrakasta ia zihurta derzakegu.
Adibide moduan, nik arrakastaz erabiltzen nuen bat Cortazarren Continuidad de los Parques ipuina da. Interneten egilearen abotzaz entzuteko aukera anitza dago. Baina, No solo libros blog honetan testua irakurketzeko aukera berri bat eskeintzen digu animazio honen bitartez:
Ideia polita eta eraginkorra nire ustez. Bai testua ikasleekin irakurketzo, bai, eredu legez, beste ipuin batekin haiek antzeko gauza bat egiteko (movie maker programa erabiliz, adibidez). Ariketa honek ipuina irakurtzea, ondo ulertzea eta beraien interpretazioa ematea eskatuko luke. Ez da gutxi!
Betse aldetik, hain laburra eta harrigarria izanik, ipuin hau oso aproposa izan ahal da idazketa ariketa tipikoa proposatzeko: climax-en gelditu eta haiei amaiera asmatzeko eskatu. Seguru ez dutela asmatzen benetako jatorrizko amaiera!
“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago
Noviembre 4, 2008 at 11:54 am | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | Leave a Comment
Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo libros” Francisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…
Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .
Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena ere blogean txertatuta dago.
Irakurketari buruz hitz egiten
Octubre 21, 2008 at 8:51 pm | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentIrakurketa da geletan urtero planteatzen den gai bat. Ez dute ezer irakurtzen, ez zaie ezer gustatzen… Zaila
egiten zaigu haien gustoko zerbait topatzea… Beti gabiltza bilatzen galdetzen:…zeintzuk izan ahal dira liburu egokiak gelan irakurtzeko? Zelan antolatu ahal dugu irakurketa (denok liburu berdina edo irakurketa librea)?, Zein lan planteatu irakurketaren ostean (tertulia, erreseña idatzi, lan bat egin…)?
Aurten, kurtso hasieran, Bloggeando-n “¿Qué leemos? La eterna cuestión” post bat ipini genuen irakasle batzuek beraien blogetan egiten zituzten proposamenak aurkezten (Antonio Solano, Elisa Armas eta Miren Linazarenak). Iaz ere, gogoratzen bazarete, Karmelek beste post batean eskeini zigun “El niño con el pijama de rayas” irakurtzeko proposamena, benetan oso ondo funtzionatzen den liburua bat.
Baina, zein da zuen proposamena? Gaurko saioan post bat idaziko duzue honen inguruan. Ideien faltan bazabiltzate gure blogeko Lecturas animadas o como animarles a la lectura aurreko post-era jo ahal duzue, hor irakurketari buruzko helbide interesgarri batzuk aipatzen genituen eta.
CDrako Blog interesgarria: Curriculum Desberdinetako Ikasbitakora
Octubre 5, 2008 at 3:55 pm | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | 2 CommentsBlogak erabiltzen hasitako prozesu honetan asko ikasten dugu besteengandik: besteen esperientziak,
proposamenak, oparitzen dizkiguten materialak… ikusten. Horregatik gaude beti eredu onen bila.
Gaur, Carlos Diezen Curriculum desberdinetako Ikasbitakora ekartzen dugu gure espaziora. Bera ere CD Gizarte-Hizkuntza eremuko irakaslea da Ibaizabal Institutuan ,eta aurten Tres Tizas taldekide berria dugu (azkenengo posta berarena da, hain zuzen ere, eta oso erabilgarria guretzat).
Oso jarduera interesgarriak ikusi ahal ditugu bere blogean eta ikasleek egindako testu eta aurkezpenak ere. Aurten blog berri bat ireki du XX Mendea lantzeko. Zure lanari adi egongo gara, Carlos, eta beharbada, momentu konkretu batean elkarlana planteatu ahal izango genuke, ezta? Polita izango litzateke!
Gure kideen aurkezpena Jardunbide Egokiak Jardunaldietan
Septiembre 23, 2008 at 9:00 am | In gelako esperientziak, información, webquestak | Leave a CommentIrailaren 3 eta 4an, curriculum berria dela eta, Berritzegunean Jardunbide Egokiak Jardunaldiak izan ditugu. Zuen kezka jasota hauxe zen gure galdera: zeintzuk izan ahal dira curriculum berri hau aplikatzeko
jardunbide egokiak? Galdera hau erantzuteko antolatu genituen Jardunaldiak. Han gure eskualdeko ikastetxeetan egiten ari diren praktika onak, hau da esperientzi interesgarriak, aurkeztu zituzten irakasleek. Haien artean, gure kideak diren Ana Belen Vegak eta Karmele Lopez de Abetxukok mintegian egin zituzten webquestak aurkeztu zituzten. Hemen ikus dezakezue haiek erabilitako aurkezpena.
Mila esker Ana eta Karmeleri bere partaidetzagatik. Publikoaren aurrean aurkezpen bat egiteak beti eskatzen du esforzua eta oso ondo egin zuten.
Aurkeztu ziren esperientzia guztiak bilduta daude horretarako sortu dugun blog batean.
Jardunaldiek oso balorazio ona izan dute irakasleengandik. Duda barik bide honetatik jarraitu behar dugula.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.







