Ongi etorri guztiok!

Septiembre 29, 2009 at 5:32 pm | In Blogs educativos, Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, webquestak | Leave a Comment
Flickrretik hartuta eta moldatuta
Flickrretik hartuta eta moldatuta

Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.

Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!

Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:

Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:

  • IKTen aplikazioa eremuan:
    • blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
    • wikia zer den ezagutu eta erabili
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
  • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..

 Bihar arte!

Gure kideen aurkezpena Jardunbide Egokiak Jardunaldietan

Septiembre 23, 2008 at 9:00 am | In gelako esperientziak, información, webquestak | Leave a Comment

Irailaren 3 eta 4an, curriculum berria dela eta, Berritzegunean Jardunbide Egokiak Jardunaldiak izan ditugu. Zuen kezka jasota hauxe zen gure galdera: zeintzuk izan ahal dira curriculum berri hau aplikatzeko jardunbide egokiak? Galdera hau erantzuteko antolatu genituen Jardunaldiak. Han gure eskualdeko ikastetxeetan egiten ari diren praktika onak, hau da esperientzi interesgarriak, aurkeztu zituzten irakasleek. Haien artean, gure kideak diren Ana Belen Vegak eta Karmele Lopez de Abetxukok mintegian egin zituzten webquestak aurkeztu zituzten. Hemen ikus dezakezue haiek erabilitako aurkezpena.

Mila esker Ana eta Karmeleri bere partaidetzagatik. Publikoaren aurrean aurkezpen bat egiteak beti eskatzen du esforzua eta oso ondo egin zuten.

Aurkeztu ziren esperientzia guztiak bilduta daude horretarako sortu dugun blog batean.

Jardunaldiek oso balorazio ona izan dute irakasleengandik. Duda barik bide honetatik jarraitu behar dugula.

Webquestak gora eta behera

Diciembre 11, 2007 at 5:41 pm | In Errekurtso didaktikoak, webquestak | Leave a Comment

Aurreko saioan Martxoaren 8a ospatzeko Hezkuntza Saiatik antolatu den Kartel, Bideo laburra eta Logo II Lehiaketaren berri eman nizuen. Aurtengo gaia hauxe da: Pertsona desberdinak, edertasun anitzak. Lehiaketaren web orrian, oinarrietan, dauzkazue parte hartzeko baldintzak. Honekin batera, kartela, bideoa edota logo egite prozesua bideratzeko eta irakasleen lana errazteko asmoz, aholkulari batzuon artean egindako webquest bat ere topatuko duzue. 

Egia esan, aurtengo gaia gure gizartean, bereziki gure ikasleen adinean, pil pilean dagoen gaia da: eredu estetikoen eragina, norbanako gorputzarekiko ez adostasuna, irudiaren garrantzia… Gelan lan egiteko hainbat errekurtso proposatzen dira webquest honetan: kantak, inkestak, bideoak, iragarkiak…  Sartu eta ikusi, oso aprobetxagarriak dira.

Dena den, gai hau lantzeko interneten hainbat baliabide ere topatu ahal ditugu. Lagin moduan, sarean topatu dut beste bideo hau. Harrigarria eta oso adierazgarria iruditu zait.

Zer iruditzen zaizue zuei? Eta zuen ikasleei, zer irudituko zaie?

Gelan haiekin ikusi ahal duzue eta komentario bat egin gure blogean.

Aixerrota HBIko gure kideek “Genios con malas notas” Webquesta martxan jarriko dute

Noviembre 26, 2007 at 5:53 pm | In Errekurtso didaktikoak, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak, webquestak | 3 Comments

Iaz, gure CD Mintegian webquest metodologia landu egin genuen eta mintegikide bik beraien webquestak osatu zituzten. Hauetariko bat, Ana Belen Vegak egindakoa,  “Genios con malas notas” izenekoa izan zen. Egia esan, jakintsu famatu batzuen bizitzan bolada traketsak ere egon dira, nota txarrak barne, baina beraien ahalegin eta kemenari esker aurrera atera ziren. Horretaz aritzen da webquest hau.

Gaur, berri on bat heldu zaigu. Dirudienez, Aixerrota Institutuko CD taldeko ikasleek euren irakaslearekin, Marta Pelayo, Ana Belenek egindako “Genios con malas notas” webquesta gelan landuko dute. Izugarri pozten gara! Eta ongi etorriak gure blogera ere.

Webquesta lantzerakoan, zuen iritziak blog honetan jasotzea asko gustatuko litzaiguke. Sakatu azpian agertzen den “comentarios” eta zuenak utzi, mesedez.

Sorte on zuen zereginetan!

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.