“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago
Noviembre 4, 2008 at 11:54 am | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | Leave a Comment
Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo libros” Francisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…
Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .
Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena ere blogean txertatuta dago.
Irakurketari buruz hitz egiten
Octubre 21, 2008 at 8:51 pm | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentIrakurketa da geletan urtero planteatzen den gai bat. Ez dute ezer irakurtzen, ez zaie ezer gustatzen… Zaila
egiten zaigu haien gustoko zerbait topatzea… Beti gabiltza bilatzen galdetzen:…zeintzuk izan ahal dira liburu egokiak gelan irakurtzeko? Zelan antolatu ahal dugu irakurketa (denok liburu berdina edo irakurketa librea)?, Zein lan planteatu irakurketaren ostean (tertulia, erreseña idatzi, lan bat egin…)?
Aurten, kurtso hasieran, Bloggeando-n “¿Qué leemos? La eterna cuestión” post bat ipini genuen irakasle batzuek beraien blogetan egiten zituzten proposamenak aurkezten (Antonio Solano, Elisa Armas eta Miren Linazarenak). Iaz ere, gogoratzen bazarete, Karmelek beste post batean eskeini zigun “El niño con el pijama de rayas” irakurtzeko proposamena, benetan oso ondo funtzionatzen den liburua bat.
Baina, zein da zuen proposamena? Gaurko saioan post bat idaziko duzue honen inguruan. Ideien faltan bazabiltzate gure blogeko Lecturas animadas o como animarles a la lectura aurreko post-era jo ahal duzue, hor irakurketari buruzko helbide interesgarri batzuk aipatzen genituen eta.
CDrako Blog interesgarria: Curriculum Desberdinetako Ikasbitakora
Octubre 5, 2008 at 3:55 pm | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | 2 CommentsBlogak erabiltzen hasitako prozesu honetan asko ikasten dugu besteengandik: besteen esperientziak,
proposamenak, oparitzen dizkiguten materialak… ikusten. Horregatik gaude beti eredu onen bila.
Gaur, Carlos Diezen Curriculum desberdinetako Ikasbitakora ekartzen dugu gure espaziora. Bera ere CD Gizarte-Hizkuntza eremuko irakaslea da Ibaizabal Institutuan ,eta aurten Tres Tizas taldekide berria dugu (azkenengo posta berarena da, hain zuzen ere, eta oso erabilgarria guretzat).
Oso jarduera interesgarriak ikusi ahal ditugu bere blogean eta ikasleek egindako testu eta aurkezpenak ere. Aurten blog berri bat ireki du XX Mendea lantzeko. Zure lanari adi egongo gara, Carlos, eta beharbada, momentu konkretu batean elkarlana planteatu ahal izango genuke, ezta? Polita izango litzateke!
Berrikuntza: Unitate Didaktikoak eta…
Marzo 12, 2008 at 7:56 am | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentAzkenengo urte hauetan CDreko Unitate Didaktiko batzuk sortu dira Berritzegunetatik. Gure Mintegian aurkeztu eta banatu ditugu (Erligioak eta Hizkuntzak…). beste aldetik,
aurreko saio batean Hizkuntza Trataera Bateraturako programatik egindako Unitate Didaktiko batzuk (Gaztelania, Euskara eta Ingelesa era koordinatuan lanteko) ere ikusi genituen eta zuen interesekoa izan daitezkela uste dut.
Hau dela eta, material hau zintzilikatuta dagoen web orriaren berri eman nahi dizuet: Berrikuntza. Berrikuntza da Hezkuntza departamentuko web orri bat.
Gaztelania Arloko atalean CDrako Unitateak topatu ahal dira (Euskarazkoak ez daude sarean baina nik badauzkat). Eta HTBrako atalean besteak lortu ahal dira
Edu-blogak. Ezinbesteko eredua: Euskaljakintza
Noviembre 21, 2007 at 8:02 am | In Blogs educativos, Euskera | 2 CommentsApurka apurka gure lehenengo urratsak ematen ari gara “blogosferan”. Egia esan, mundu harrigarria! Normalean, jendea mundu honetan hasten denean berehala sumatzen ditu blogak ematen dituen aukerak, beste gauza bat da bakoitzak sortzea eta praktukan jartzea, baina horretarako gaude hemen, ezta?
Ikasteko modu on bat ereduak ikustea da. Gaur, artikulu honetan, batez ere
berrientzat, Ordiziako Ikastolako Blog, Euskaljakintza, berreskuratu nahi izan dut. Oso blog interesgarria eta da, estatu mailan antolatu zen “1º Premio <espiral Edu-Blogs” iaz saritua izan zena. Eskumako zutabean “Estekak” atalean ere helbide topadezakezue.
Blog honetan hainbat gauza topatu ahal duguAalde batetik, edu- blog baten erabilera praktikoa (zertarako erabiltzen dute, zertaz idazten dute ikasleek…), eta beste aldetik, alboko zutabean, baliabide ugari topa dezakegu (euskera lantzeko, IKTak lantzeko…). Benetan, patxadazko bisita merezi du!
Aniztasunaren trataera: Gurutzetako Institutuak egindako materiala
Octubre 23, 2007 at 5:32 pm | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana | 1 CommentZuen ikastetxe g
ehienetan PIE taldeak ere egoten dira eta talde horietan klasea ematen duten irakasleekin mintegitxo bat ere egiten dugu Berritzegunean. Lehengo egunean Gurutzetako BHIko material hau aztertu genuen eta zuetaz akordatu nintzen. PIE ikasleentzako pentsatuta dago baina dagoen moduan edo apur bat moldatuta zuentzako ere interesgarria izan daitekela uste dut. Alde batetik hasierako ebaluazioa edo ebaluazio diagnostikoa gauzatzeko froga batzuk daude, eta beste aldetik gelan lantzeko, mailakatuta, hainbat fitxa eta ariketak. Barakaldoko berritzeguneko web orrian topa dezakezue material osoa, sarean ikusteko edota materiala deskargatzeko (hobeto zeren eta sarean artxibo batzuk ezin dira ikusi). Dena den, zuen PIEko kideei Cd batean ere pasatuko diegu material osoa.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.





