CD edota PIEE Mintegietako kideeek sortutako material interesagarriak

Octubre 27, 2009 at 11:57 am | In Blogs educativos, gelako esperientziak | Leave a Comment

Uztailaren 3an Getxon osapatu ziren Edublogs 09 Topaketetak. Hor esperientzia oso baliogarriak aurkeztu ziren. Haien artean gure kidea den Ana Belenek bere lana aurkeztu zuen. Iaz “El último samurai” blog tematikoa  ikasleekin praktikan jarri zuen   eta bere esperientzia aurkeztu zuen Getxon . Hemen ikusi ahal duzue Anak aurkeztutako power pointa. Oso lan polita eta interesgarria. Matariala sarean dago nahi duenak erabiltzeko. Animatuko zarete?

 

 Beste aldetik, Getxoko Berritzegunean CD eta PIEEko irakasleentzako mintegi bat egin zen iaz. Hor egindako lanaren emaitza Crea una campaña sekuentzia didaktikoa daukagu. Material hau blog batean sortuta dago eta Getxoko Topaketetan ere aurkeztu zen.

Imagen1

Gaia, zoritxarrez landu beharrakoa gai da: emakumeen kontrako bortxakeria. Hemen eskeintzen den sekuentzia oso aproposa izan ahal da ikasleengan hausnarketa eta konpromisoa bultzatzeko.  

Hona hemen Ana Belenek eta Getxoko kideeek aurkeztutako posterrak:

IMG_1551IMG_1544

Oraindik ez zuten GLOGSTER programa erabiltzen…

Bilboko Portua ezagutuz

Junio 29, 2009 at 5:49 pm | In gelako esperientziak | 1 Comment

Maitzaren 28an DCko hirugarren taldearekin Bilboko Portura joan ginen. Leku ederra eta eguraldia ezin hobea. Hona hemen elkarren artean egindako bideoa

Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I

Abril 28, 2009 at 2:31 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, gelako esperientziak | Leave a Comment

Gure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta?   Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

 

Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka:  alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.

Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:

A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…

B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…

C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…

grabatzeko (guk geuk edo haiek).

Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.

Argitu duzue burua apur bat? Laster arte

BLOGAREN ERABILPENARI BURUZKO IDEIA GEHIAGO (hurrengo saioari begira ere)

Diciembre 1, 2008 at 5:17 pm | In Blogs educativos, gelako esperientziak | Leave a Comment

Bloga zertarako, zelan erabili, zer sartu… Galdera hauei ere erantzuteko hona hemen Sevillako Maria Moliner BHIko Actimoliner blogean Elisak egindako “Experiencias con blogs educativos” aurkezpena: argia eta zehatza. Eman begirada bat, zure blogerako ideiak atera ahal dituzue eta.

Bide batez, Curriculum Desberdinetako talderako zentro bereko beste irakaslea den Lidia Estebanek sortutako bloga ere, Ámbito Socila y Lingüístico 3º C, bisitatu ahal duzue. Hemendik aurrera gure alboko zutabean CDko Blogak atalean ere topatuko duzue.

“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago

Noviembre 4, 2008 at 11:54 am | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | Leave a Comment

no-solo-libros1Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo librosFrancisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…

Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .

Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena  ere blogean txertatuta dago.

Liburu oso bat irakurri behar dugula?

Octubre 22, 2008 at 9:01 am | In Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | 2 Comments

Hau da ikasleek esaten duten lehenengo gauza irakasleak liburu bat irakurri behar dela proposatzen duenean. Egia da ez daudela prest irakurtzeko, baina zerbait egin behar dugu gure ikasleak irakurketan aritzeko. Azken aldi honetan ipuin laburrak irakurri ditugu, baina konturatu naiz ez dela nahikoa, istorio laburregiak dira, maila egokia topatzea ez da erraza, edo umeei zuzendutakoak dira edo bestela abstraktuegiak ulertzeko… Orduan aurten proposatuko diet liburu oso bat irakurri behar dela. ZEEER??? esango dute beraiek. LASSAAAI!! Ideia da: ikasle batek atal bat irakurriko du, besteei kontatu gertatutakoa, beste ikasle batek hurrengo kapitulua irakurriko du, gero berriz besteei kontatu,… eta horrela liburua amaitu arte. Eta ZE ONDO! horrela irakurketa eta ahozko laburpenak egiten landuko ditugu.

CDrako Blog interesgarria: Curriculum Desberdinetako Ikasbitakora

Octubre 5, 2008 at 3:55 pm | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | 2 Comments

Blogak erabiltzen hasitako prozesu honetan asko ikasten dugu besteengandik: besteen esperientziak, proposamenak, oparitzen dizkiguten materialak… ikusten. Horregatik gaude beti eredu onen bila.

Gaur, Carlos Diezen Curriculum desberdinetako Ikasbitakora  ekartzen dugu gure espaziora. Bera ere CD Gizarte-Hizkuntza eremuko irakaslea da Ibaizabal Institutuan ,eta aurten Tres Tizas taldekide berria dugu (azkenengo posta berarena da, hain zuzen ere, eta oso erabilgarria guretzat).

Oso jarduera interesgarriak ikusi ahal ditugu bere blogean eta ikasleek egindako testu eta aurkezpenak ere. Aurten blog berri bat ireki du XX Mendea lantzeko. Zure lanari adi egongo gara, Carlos,  eta beharbada, momentu konkretu batean elkarlana planteatu ahal izango genuke, ezta? Polita izango litzateke!

Gure kideen aurkezpena Jardunbide Egokiak Jardunaldietan

Septiembre 23, 2008 at 9:00 am | In gelako esperientziak, información, webquestak | Leave a Comment

Irailaren 3 eta 4an, curriculum berria dela eta, Berritzegunean Jardunbide Egokiak Jardunaldiak izan ditugu. Zuen kezka jasota hauxe zen gure galdera: zeintzuk izan ahal dira curriculum berri hau aplikatzeko jardunbide egokiak? Galdera hau erantzuteko antolatu genituen Jardunaldiak. Han gure eskualdeko ikastetxeetan egiten ari diren praktika onak, hau da esperientzi interesgarriak, aurkeztu zituzten irakasleek. Haien artean, gure kideak diren Ana Belen Vegak eta Karmele Lopez de Abetxukok mintegian egin zituzten webquestak aurkeztu zituzten. Hemen ikus dezakezue haiek erabilitako aurkezpena.

Mila esker Ana eta Karmeleri bere partaidetzagatik. Publikoaren aurrean aurkezpen bat egiteak beti eskatzen du esforzua eta oso ondo egin zuten.

Aurkeztu ziren esperientzia guztiak bilduta daude horretarako sortu dugun blog batean.

Jardunaldiek oso balorazio ona izan dute irakasleengandik. Duda barik bide honetatik jarraitu behar dugula.

Gure Azken Samuraia… Ikasblogak 08 Jardunaldian

Septiembre 22, 2008 at 4:35 pm | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, gelako esperientziak, información | Leave a Comment

Ikasblogak 08 Jardunaldia  heldu eta pasatu zen. Arrakasta handiko ekintza izan zen. Jardunaldirako egin genuen blogean ikusi ahal duzue jendearen balorazioa eta hor gertatu zen guztia: aurkezpenak, ikusentzunezko eta idatzizko kronika, argazkiak…

Dena oso interesgarria. Baina hemen azpimarratu nahi duguna zera da: Ana Belenek egindako aurkezpena. Bere Azken Samuraia gizartean aurkeztu zuen eta harrera oso ona euki zuen. Zorionak Ana! Eta mila esker ahaleginak egiteagatik. Ondo baino hobeto egin zenuen.

Hemen duzue bideoa konprobatzeko eta esteka honetan ere bere aurkezpena dago.

Bilboko bilakaera

Abril 29, 2008 at 9:15 am | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, gelako esperientziak | Leave a Comment

Jarduera bat proposatzen dizugu Bilboko historia eta hiriaren aldaketa ezagutzeko:

1. Bilboko historia kontuan izanik, bilatu zonaldi ezagunenak  

    eta lotu bere aro historikoarekin. 

 

 

 2. Bilbok izan duen berrikuntzaren ondorioz eraiki berriak sortu dira. Esan zeintzu diren eta zein jarduera ekonomikoarekin  daude lotuta.

 

3. Bilboko portua: Bilbo hiriaren jaiotza eta portua oso lotuta daude. Aipatu lotura hori  eta geroko aldaketak  munduko porturik garrantzitsuetariko bat izan arte.

4. Garraiobideak hiri modernoaren ezaugarriak dira. Zeintzuk dira Bilboko komunikabideek zain dauzkaten erronkak hurrengo urteetarako?

 

Galdera guztiak bete badituzu merezi duzu  hau dastatzea :

Entradas siguientes »

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.