MUNDUAK LOTZEN Proiektua
Noviembre 8, 2009 at 6:57 pm | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, información | Leave a Comment“Hainbat errealitate geografiko, kultural, ekonomiko eta sozialetako eta 6 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleek parte hartzeko eta harremana izateko gune alternatiboa da Munduak lotzen”
Horrela aurkezten da Munduak lotzen Proeiktu telematikoa bere web orrian. Proiektu ha Intermon Oxfam Elkarteak beste Elkarte batzuekin antolatzen du. Aurten “…herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da, giza ikuspegitik eta hiritartasun globalaren ikuspegitik begiratuta. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko”.
Proiektu hau ikastetxe edota herri desberdinen artean burutzen da. Bere webgunean helburuak, edukiak eta jarduerak azalduta daude. Gizarte Zientziak lantzeko eta Herritartasunarako gaitasuna garatzeko aukera aproposa izan ahal da. Parte hartzeko epea abenduaren 18ra. Ikusi eta animatu!
CDrako Blog interesgarria: Curriculum Desberdinetako Ikasbitakora
Octubre 5, 2008 at 3:55 pm | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | 2 CommentsBlogak erabiltzen hasitako prozesu honetan asko ikasten dugu besteengandik: besteen esperientziak,
proposamenak, oparitzen dizkiguten materialak… ikusten. Horregatik gaude beti eredu onen bila.
Gaur, Carlos Diezen Curriculum desberdinetako Ikasbitakora ekartzen dugu gure espaziora. Bera ere CD Gizarte-Hizkuntza eremuko irakaslea da Ibaizabal Institutuan ,eta aurten Tres Tizas taldekide berria dugu (azkenengo posta berarena da, hain zuzen ere, eta oso erabilgarria guretzat).
Oso jarduera interesgarriak ikusi ahal ditugu bere blogean eta ikasleek egindako testu eta aurkezpenak ere. Aurten blog berri bat ireki du XX Mendea lantzeko. Zure lanari adi egongo gara, Carlos, eta beharbada, momentu konkretu batean elkarlana planteatu ahal izango genuke, ezta? Polita izango litzateke!
Bilboko bilakaera
Abril 29, 2008 at 9:15 am | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, gelako esperientziak | Leave a CommentJarduera bat proposatzen dizugu Bilboko historia eta hiriaren aldaketa ezagutzeko:
![]()
![]()
![]()
1. Bilboko historia kontuan izanik, bilatu zonaldi ezagunenak
eta lotu bere aro historikoarekin.
2. Bilbok izan duen berrikuntzaren ondorioz eraiki berriak sortu dira. Esan zeintzu diren eta zein jarduera ekonomikoarekin daude lotuta. ![]()

3. Bilboko portua: Bilbo hiriaren jaiotza eta portua oso lotuta daude. Aipatu lotura hori eta geroko aldaketak munduko porturik garrantzitsuetariko bat izan arte.
4. Garraiobideak hiri modernoaren ezaugarriak dira. Zeintzuk dira Bilboko komunikabideek zain dauzkaten erronkak hurrengo urteetarako?
.jpg)
Galdera guztiak bete badituzu merezi duzu hau dastatzea :
Berrikuntza: Unitate Didaktikoak eta…
Marzo 12, 2008 at 7:56 am | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentAzkenengo urte hauetan CDreko Unitate Didaktiko batzuk sortu dira Berritzegunetatik. Gure Mintegian aurkeztu eta banatu ditugu (Erligioak eta Hizkuntzak…). beste aldetik,
aurreko saio batean Hizkuntza Trataera Bateraturako programatik egindako Unitate Didaktiko batzuk (Gaztelania, Euskara eta Ingelesa era koordinatuan lanteko) ere ikusi genituen eta zuen interesekoa izan daitezkela uste dut.
Hau dela eta, material hau zintzilikatuta dagoen web orriaren berri eman nahi dizuet: Berrikuntza. Berrikuntza da Hezkuntza departamentuko web orri bat.
Gaztelania Arloko atalean CDrako Unitateak topatu ahal dira (Euskarazkoak ez daude sarean baina nik badauzkat). Eta HTBrako atalean besteak lortu ahal dira
Liburu bizirik
Diciembre 12, 2007 at 9:27 am | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, información | Leave a Comment
Sm argitaletxeak antolatu ditu Gizartea arloan gai batzuk interaktibo moduan. Oso ondo eginak daude eta erabil daitezke taldeka edo banaka. Gure gustokoa bada aurki daitezke helbide honetan. Benetan erabilgarria. Helbide hau sartuta dago gure blogean http//blogdediversificacion. wordpress.com.
Zinea gelan: La vida es bella
Octubre 23, 2007 at 7:00 pm | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak | 1 CommentEremuaren lanketan zinea zelan erabili gure mintegiko gai bat izango da aurten. Bigarren edo hirugarren hiruhilabet
erako utzi dugu baina aurreko egunean nazismoa lantzeko “El pianista” filmea aipatu zenez sarean ibili naiz filme hori lantzeko materialen bat bilatuz. Zoritxarrez, ez dut aurkitu baina bide batez Zinea eta Hezkuntza (Cine y Educación) Programaren berri eman nahi dizuet. Programa honen barruan “La vida es bella” filmea lantzeko gida didaktikoa dago. Dakizuenez, fime honetan agertzen den gaia nazismoa da, beraz beste aukera egokia izan daiteke gai hau tratatzeko.
Urteak daramatza Programa honek filmeak lantzeko proposamen didaktikoak luzatzen. Web orritik aparte aldizkari bat (Making off) argitaratzen dute. Aldizkari bakoitzean filme bat lantzeko gida bat (zelan landu, zein arlotan, jarduerak…) etortzen da. Berritzegunean holako hainbat daukagu “paperean”. Orain, euren web orrian, gida batzuk digitalizatuta daukate eta bertan eskuratu ahal dira. Sartu eta ikusi!
Aniztasunaren trataera: Gurutzetako Institutuak egindako materiala
Octubre 23, 2007 at 5:32 pm | In Errekurtso didaktikoak, Euskera, Gizarte Zientziak, Lengua y Literatura castellana | 1 CommentZuen ikastetxe g
ehienetan PIE taldeak ere egoten dira eta talde horietan klasea ematen duten irakasleekin mintegitxo bat ere egiten dugu Berritzegunean. Lehengo egunean Gurutzetako BHIko material hau aztertu genuen eta zuetaz akordatu nintzen. PIE ikasleentzako pentsatuta dago baina dagoen moduan edo apur bat moldatuta zuentzako ere interesgarria izan daitekela uste dut. Alde batetik hasierako ebaluazioa edo ebaluazio diagnostikoa gauzatzeko froga batzuk daude, eta beste aldetik gelan lantzeko, mailakatuta, hainbat fitxa eta ariketak. Barakaldoko berritzeguneko web orrian topa dezakezue material osoa, sarean ikusteko edota materiala deskargatzeko (hobeto zeren eta sarean artxibo batzuk ezin dira ikusi). Dena den, zuen PIEko kideei Cd batean ere pasatuko diegu material osoa.
Deskribapen objektiboa eta deskribapen subjektiboa
Mayo 15, 2007 at 12:29 pm | In Gizarte Zientziak, gelako esperientziak | 1 CommentDurangoko museora joan ginen gerra zibileko bonbardaketaren er
akusketa ikustera. Han ikasleak dena begiratu ondoren, argazki bat aukeratu behar zuten eta argazki horren deskribapena egin behar zuten. Deskribapena objektiboa euskaraz eta subjektiboa gaztelaniaz, horretarako museora joan baino lehen teoria birpasatu genuen eta ariketa batzuk egin genituen orri honetan. Gero ikasle bakoitzak bere deskribapenak irakurri behar zituen eta besteek topatu behar zuten zein zen.
Irteera erretratuak ikusteko
Mayo 9, 2007 at 9:21 am | In Gizarte Zientziak, gelako esperientziak | 1 CommentHurrengo ostiralean, maiatzaren 11n, Bilboko Arte Ederretako museora joango gara 3.CD eta 4.CDkoak erretratu erakusketa ikustera. Gidari baten laguntza izango dugu aurrean izango duguna ulertzeko. Espero du ikasleen gustokoa izatea, badakit aldez aurretik batzuentzat beste batzuentzat baino interesgarriagoa izango dela. Dena den laugarren mailakoei oso ondo etorriko zaie Errenazimentua ikusten ari direlako eta erregeen irudiak ikusiko dituztelako.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.






