MUNDUAK LOTZEN Proiektua

Noviembre 8, 2009 at 6:57 pm | In Errekurtso didaktikoak, Gizarte Zientziak, información | Leave a Comment

“Hainbat errealitate geografiko, kultural, ekonomiko eta sozialetako eta 6 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleek parte hartzeko eta harremana izateko gune alternatiboa da  Munduak lotzen”

conectando mundos

Horrela aurkezten da Munduak lotzen Proeiktu telematikoa bere web orrian. Proiektu ha Intermon Oxfam Elkarteak beste Elkarte batzuekin antolatzen du. Aurten “…herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da, giza ikuspegitik eta hiritartasun globalaren ikuspegitik begiratuta. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko”.

Proiektu hau ikastetxe edota herri desberdinen artean burutzen da. Bere webgunean helburuak, edukiak eta jarduerak azalduta daude. Gizarte Zientziak lantzeko eta Herritartasunarako gaitasuna garatzeko aukera aproposa izan ahal da. Parte hartzeko epea abenduaren 18ra. Ikusi eta animatu!

III Premio Espiral Edublogs 09: sariak

Mayo 19, 2009 at 5:20 pm | In Blogs educativos, información | Leave a Comment

Azkenengo bolada honetan IKTekin zerikusia daukaten gertaera ugari izan dira. Getxolinguae 2009 aipatu dugu aurreko postean. Honetan III Premio Espiral Edublogs 09  delakoari buruz hitz egingo dugu.

Lehiaketa honetan satiruak izan diren blogak ezagutu ahal dituzue hemen. Zorionak guztioi!

Oso Lehiaketa gaztea da Espiralena, baina urtero handitu egin da aurkeztu diren blogen zenbakia. Irakasleen artean bloga tresna didaktiko bihurtzen ari dela nabaria da.

Blog honetan ere ikus daitezke aurkeztutako blog guztiak. Haien artean gure mintegikideak diren Andoni eta Ana Belenenak.  Zorionak ere haiei aurkezteagatik, eta aurrera, bide onetik goaz eta.

Getxolinguae 2009: IKT eta hizkuntzen inguruan

Mayo 18, 2009 at 9:01 pm | In información | Leave a Comment
Tags:

Maiatzaren 13 eta 14an, Getxon, urtero bezala,  Getxolinguae 2009 Jardunakldiak ospatu ziren. Aurten hauxe izan da gaia: Hizkuntza-Komunikaziorako gaitasuna, metodologiak eta IKTak. Hemen ikusi ahal duzue egitaraua. Suerte handia izan zen eremu honetan maila handiko jendea entzutea eta beraiekin egunak konpartitzea: Felipe Zayas, Toni Solano, Manuel Guerrero, Tres Tizas, Ricardo Martinez de la Pera eta abar. Bloggeando taldekideok ere saio bat eman genuen ostegunean arratsaldez. Gaia  Web 2.0 tresna batzuk aurkeztea  eta euren aplikazio didaktikoa azaltzea izan zen.

Jardunaldiak oso interesgarriak izan ziren. Asko ikasi  genuen eta disfrutatu ere. Hemen daukazue 13 eta 14aren kronika eta argazkiak.

getxolinguae 2009 56

“San Clemente Sariak”; irakurketa bultzatzeko ekimen berria

Marzo 17, 2009 at 7:18 pm | In Irakurketa, información | Leave a Comment

E-mailez bidali didaten egunkari baten berri baten bitartez San Celmente Sarien berri izan dut. Benetan harrigarria!

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Rosalía de Castro BHIk antolatzen du Lehiaketa hau, aurten XIV edizioa izanik. Epaimahiak, Galiziako ikastetxeetako DBH eta Batxillergoko ikasleek osatuta, erabakitzen du zeintzuk diren haien gustokoen liburuak: aurten Luis Landero, Anxos Sumai eta  Julian Barnes. Geroago, sariak banatzeko antolatzen den afari batean ikasleek aukera daukate idazleak egoteko eta hitz egiteko. Azkenengoan, martxoaren 13an, aurten sarituak izan direnek gehi iazkoek (Murakami, Molina Foix eta Maria Reimondez) parte hartu dute. Ezinezkoa ematen du baina batzutan, esaerak esaten duenez “querer es poder”. Seguru ikasle hauek irakurtzeko motibazio askoz handiagoa daukate. Zorionak Rosalia de Castro BHIko irakasleei!

A vueltas con el amor. Amodio Gutun Lehiaketa bat

Enero 27, 2009 at 6:24 pm | In Errekurtso didaktikoak, información | Leave a Comment

Guk aukeratutako gaiarekin lotuta dagoenez eta oso erakargarria dela pentsatzen dudanez,  Bloggeandon   aurkeztu cartas-de-amordugun Amodio Gutuna Lehiaketaren berri eman nahi dizuet. 

Lehiaketarekin batera sekuentzia txiki bat osatu dugu gaia lantzeko. Blog honetan topa ditzakezue lehiketaren oinarriak eta prestatutako ariketak. Aurkeztutako gutunak Blog horretan ere zintzilikatuko ditugu.

Anima zaitezte parte hartzera!

Ikasturte berria: ongi etorriak mintegira!

Septiembre 23, 2008 at 9:19 am | In Diario del seminario, información | Leave a Comment

Hemen gaude berriro! Zuetariko batzuk agurtu izan ditugu Irailako Jardunaldietan, beste batzuekin telefonoz edota ikastetxeetan hitz egin dugu eta beste kasu batzuetan  laster elkar ikusiko dugu!. 

Iaz, maiatzan egindako CD Jardunaldien ebaluazioan zera eskatzen zenuten: koordinazio gehiago matentzea, lan taldeak sortzea, kontaktoan egotea… Hildo honetatik, gure Berritzegunean, hasieratik mantendu dugu gune hau helburu hauekin: prestakuntza eman, esperientziak ellkar-trukatu, baliabideak sortu eta kezkak konpartitu. Orain arte, mintegikideok oso balorazio ona egin duzue beti eta, hau dela eta, aurten ere martxan jarriko gara. 

Eguna eta ordutegia mantenduko da: asteazkenean 9etatik 11etara, hamabostero. Eta aurten, iazko lanari jarraituz, hauexek idira proposatzen dizkizuedan gaiak:

  • IKTen aplikazio eremuan:
    • blogaren erabilera: jarduerak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
    • wikiak ezagutu (zer dira, zertarako…) eta erabili
    • galdetegi interaktiboak sortu
    • bideoaren erabilera (Movie Maker programa)
    • Google Docs (on-line- nean lan egin)
  • Zinea Gizarte Zientzietan

Eta zuek proposatu nahi dituzuen beste batzuk…

Laster arte!

Gure kideen aurkezpena Jardunbide Egokiak Jardunaldietan

Septiembre 23, 2008 at 9:00 am | In gelako esperientziak, información, webquestak | Leave a Comment

Irailaren 3 eta 4an, curriculum berria dela eta, Berritzegunean Jardunbide Egokiak Jardunaldiak izan ditugu. Zuen kezka jasota hauxe zen gure galdera: zeintzuk izan ahal dira curriculum berri hau aplikatzeko jardunbide egokiak? Galdera hau erantzuteko antolatu genituen Jardunaldiak. Han gure eskualdeko ikastetxeetan egiten ari diren praktika onak, hau da esperientzi interesgarriak, aurkeztu zituzten irakasleek. Haien artean, gure kideak diren Ana Belen Vegak eta Karmele Lopez de Abetxukok mintegian egin zituzten webquestak aurkeztu zituzten. Hemen ikus dezakezue haiek erabilitako aurkezpena.

Mila esker Ana eta Karmeleri bere partaidetzagatik. Publikoaren aurrean aurkezpen bat egiteak beti eskatzen du esforzua eta oso ondo egin zuten.

Aurkeztu ziren esperientzia guztiak bilduta daude horretarako sortu dugun blog batean.

Jardunaldiek oso balorazio ona izan dute irakasleengandik. Duda barik bide honetatik jarraitu behar dugula.

Gure Azken Samuraia… Ikasblogak 08 Jardunaldian

Septiembre 22, 2008 at 4:35 pm | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, gelako esperientziak, información | Leave a Comment

Ikasblogak 08 Jardunaldia  heldu eta pasatu zen. Arrakasta handiko ekintza izan zen. Jardunaldirako egin genuen blogean ikusi ahal duzue jendearen balorazioa eta hor gertatu zen guztia: aurkezpenak, ikusentzunezko eta idatzizko kronika, argazkiak…

Dena oso interesgarria. Baina hemen azpimarratu nahi duguna zera da: Ana Belenek egindako aurkezpena. Bere Azken Samuraia gizartean aurkeztu zuen eta harrera oso ona euki zuen. Zorionak Ana! Eta mila esker ahaleginak egiteagatik. Ondo baino hobeto egin zenuen.

Hemen duzue bideoa konprobatzeko eta esteka honetan ere bere aurkezpena dago.

CD Jardunaldiaren Aurkezpenak denontzat eskuragarri

Mayo 27, 2008 at 5:52 pm | In Errekurtso didaktikoak, información | Leave a Comment

Maiatzeren 20ko Jardunaldian erabilitako power point aurkezpen guztiak Elkarrekin web orrian daude jadanik argitaratuta. Momentuz PDF formatoan daudenez estekek ez dute funtzionatzen. Dena den, esteka gehien daukan dokumentua -arratsaldez, baliabide didaktikoak aurkezteko erabili zena- aurreko post batean zintzilikatu nuen. Hor estekak eta prest daude erabiltzeko.

Jardueraren ebaluazioa oso ona izan da, batez ere arratsaldeko saioarena. Argi dago jendeak holako formakuntza (betidanik izan duguna gure eremuan) bahar duela. Iradokizunen artean CD irakaslegoak mintegietako beharra ere aipatu du. Honetan gu ezin gara kexatu, gurea mantentzen den Mintegia bakarra delako. Eta gainera blogaduna!  Egonkortasunari zaria!

CDko Jardunaldiaren berri ematen

Mayo 20, 2008 at 8:32 pm | In Errekurtso didaktikoak, información | 1 Comment

Orain arte, gure blogean “de andar por casa” -esaten dena- ibili gara, mintegikideen artean bakarrik erabiliz. Baina orain, IES Unamunoko Paraninfoan “aurkezpen ofiziala” egin ondoren, espero dugu bisita gehiago izatea, beraz gehiago apaindu beharko dugu hemendik aurrera. Gure blogera bisita egitera bazatozte, ongi etorriak! Zuen intereseko zerbait topatzea espero dugu.

Momentuz, hemen daukazue arratsaldeko baliabide didaktikoei buruzko aurkezpena, hor interneteko helbideetan zuzenenan sartu ahal duzue. Ikusi ditugun baliabide guztiak ikusteko eta aztertzeko denbora beharko duzue: orri bakoitza interesgarria baina barruan dauden loturak eta azpi-orriak interesgarriagoak oraindik! Ze stressa!

Apurka apurka. Denetara ezin gara heldu eta gainera, Curriculum Bberriak osasuna zaintzeko gai izatea ere eskatzen gaitu, ezta?!. Beste barik, ondo dago gauzak non dauden jakitea, behar dugunean hara bila joateko.

Entradas siguientes »

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.