Entre libros… Apirilaren 23a: Liburu eguna
Abril 23, 2009 at 11:30 am | In Irakurketa | Leave a CommentAskotan hitz egin dugu blog honetan irakurketari buruz ( zein liburu irakurri, zelan animatu ikasleak, zeintzu jarduerak proposatu… ) baina gaur, liburu eguna izanik, derrigorrez aipatu behar dugu.
Zerbait berria aportatzeko hemen duzue beste erreferentzia bat. Comunicación y pedagogía aldizkariaren barruan, irakurketari buruz Entre libros web espezifikoa daukate. Web honetan irakurketari buruzko artikuluak, esperientziak, liburuen erreseñak eta abar topa daitezke. Horrez gain haur eta literatura egileei bideoz grabatutako elkarrizketak ikus daitezke. Orria “gaztea denez oraindik gutxi daude baina ideia interesgarria dela uste dut.

Comunicación y pedagogía aldizkariak argitaratzen duen “Revista de Literatura“rako sarbide zuzena ere topa dezakezue orri honetan.
“San Clemente Sariak”; irakurketa bultzatzeko ekimen berria
Marzo 17, 2009 at 7:18 pm | In Irakurketa, información | Leave a CommentE-mailez bidali didaten egunkari baten berri baten bitartez San Celmente Sarien berri izan dut. Benetan harrigarria!
Rosalía de Castro BHIk antolatzen du Lehiaketa hau, aurten XIV edizioa izanik. Epaimahiak, Galiziako ikastetxeetako DBH eta Batxillergoko ikasleek osatuta, erabakitzen du zeintzuk diren haien gustokoen liburuak: aurten Luis Landero, Anxos Sumai eta Julian Barnes. Geroago, sariak banatzeko antolatzen den afari batean ikasleek aukera daukate idazleak egoteko eta hitz egiteko. Azkenengoan, martxoaren 13an, aurten sarituak izan direnek gehi iazkoek (Murakami, Molina Foix eta Maria Reimondez) parte hartu dute. Ezinezkoa ematen du baina batzutan, esaerak esaten duenez “querer es poder”. Seguru ikasle hauek irakurtzeko motibazio askoz handiagoa daukate. Zorionak Rosalia de Castro BHIko irakasleei!
Tresna berri bat wordpress blogetan: test laburrak
Noviembre 4, 2008 at 7:20 pm | In Irakurketa, Tresnak | 1 CommentKonturatu bazarete blogaren editorean, goiko partean, ikono berri bat agertu zaigu: borobil gorritxo bat.
Zer da hau? Sistemak eskeintzen digun tresnna berri bat da.
Zertarako balio du? Post-ean Test laburrak txertatzeko.
Hona hemen adibidea:
[polldaddy poll=1075899]Zer iruditzen zaizue? Niri gelan ikasleekin erabiltzeko ideia asko bururatzen zait.
Ipuinak erabiltzeko beste aukera bat
Noviembre 4, 2008 at 6:55 pm | In Errekurtso didaktikoak, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana | Leave a CommentAna Belenek aipatutako arazoari (liburu oso bat irakurri behar dugu?!) beste irtenbide bat topatzeko asmoz nik beti gomendatu dut ipuinen irakurketa. Laburrak direnez guk geuk istorioak eskatzen duen emozioz eta adierazkortasunaz (doinua, erritmoa…) edozein momentutan irakurri ahal ditugu gelan ikaslek gureganatzeko. Irakurketaren ozeanoan tanta txiki batzuk baino ez dira, baina testuak ondo aukeratuez gero arrakasta ia zihurta derzakegu.
Adibide moduan, nik arrakastaz erabiltzen nuen bat Cortazarren Continuidad de los Parques ipuina da. Interneten egilearen abotzaz entzuteko aukera anitza dago. Baina, No solo libros blog honetan testua irakurketzeko aukera berri bat eskeintzen digu animazio honen bitartez:
Ideia polita eta eraginkorra nire ustez. Bai testua ikasleekin irakurketzo, bai, eredu legez, beste ipuin batekin haiek antzeko gauza bat egiteko (movie maker programa erabiliz, adibidez). Ariketa honek ipuina irakurtzea, ondo ulertzea eta beraien interpretazioa ematea eskatuko luke. Ez da gutxi!
Betse aldetik, hain laburra eta harrigarria izanik, ipuin hau oso aproposa izan ahal da idazketa ariketa tipikoa proposatzeko: climax-en gelditu eta haiei amaiera asmatzeko eskatu. Seguru ez dutela asmatzen benetako jatorrizko amaiera!
“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago
Noviembre 4, 2008 at 11:54 am | In Blogs educativos, Errekurtso didaktikoak, Euskera, Irakurketa, Lengua y Literatura castellana, gelako esperientziak | Leave a Comment
Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo libros” Francisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…
Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .
Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena ere blogean txertatuta dago.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.






