Ongi etorri guztiok!

Septiembre 29, 2009 at 5:32 pm | In Blogs educativos, Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, webquestak | Leave a Comment
Flickrretik hartuta eta moldatuta
Flickrretik hartuta eta moldatuta

Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.

Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!

Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:

Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:

  • IKTen aplikazioa eremuan:
    • blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
    • wikia zer den ezagutu eta erabili
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google- aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
  • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..

 Bihar arte!

Apirilaren 29an, hurrengo saioa: Bideoa II… eta Audioa!

Abril 28, 2009 at 3:08 pm | In Diario del seminario, Tresnak, bloga erabiltzeko jarraibideak | Leave a Comment

Hurrengo saioan bideoarekin jarraituko dugu. Honen inguruan bi ataza proposatzen dizkizuet:

  • bideoari zuek grabatutako audioa sartu *
  • Youtubera igo
  • blogean txertatu

*(audio grabatzeko Audacity programa erabiliko dugu. Hemen dago prozedura)

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Gure blogean dagoen Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak atalean bideoa sortzeko apunteak dauzkazue. Lehenengo zatia (movie maker zelan erabili eta Youtubera zelan igo) oraindik balio du baina WordPress programaren itxura aldatu denez, bigarren zatia (blogean zalan txertatu) ez dago eguneratuta. Beraz, guk sortutako beste blog honetara  joatez komendatzen dizuet. Hor bideoa sortzeko eta blogean txertatzeko jarraibide eguneratuak  (eta beste jarraibide guztiak) topa daitezke gaztelaniaz.

Horrez gain, Youtuben Movie maker programa erabiltzeko tutorial batzuk  ikusi ahal dituzue.

Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I

Abril 28, 2009 at 2:31 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, Tresnak, gelako esperientziak | Leave a Comment

Gure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta?   Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

 

Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka:  alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.

Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:

A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…

B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…

C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…

grabatzeko (guk geuk edo haiek).

Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.

Argitu duzue burua apur bat? Laster arte

Otsailaren 11an hurrengo saioa

Febrero 10, 2009 at 5:16 pm | In Diario del seminario, Tresnak | Leave a Comment
Tags:
flickr

flickr

Biharko saioan inkestak eta galdetegiak egiteko programa desberdinak ezagutzen jarraituko dugu.

Aurreko saioan WordPresseko aplikazioa erabili genuen eta E-encuesta programa apur bat ezagutu. Oso erreza, ezta? Hamaboste egun hauetan E-encuesta frogatzen  ibili zaretela espero dut. Ikusiko ditugu zuen ekoizpenak!

Biharko saioan, gehien bat Google sistemaren barruan formularioak on-linen sortzeko Google Docs-ek daukan aplikazioa aztertuko dugu.

Gauza berriak eta oso aplikagarriak ikasten ari gara, baina ez galdu gure azkenengo helburua: esku artean daukagun sekuentzia didaktikaren barruan galdetegi bat sortzea. Beraz, sistema desberdinak aztertuez gero bat aukeratu eta gaiarekin lotutako inkesta sortuko dugu.

Galde-erantzunak: zelan sentitzen zarete?

Enero 27, 2009 at 6:12 pm | In Diario del seminario, Tresnak | Leave a Comment

Aurreko bileran nire lan proposamena aurkeztu nuen (sekuentzia didaktiko bat garatzea) eta ados egon arren sekuentziaren gaiaz eztabaidatu genuen. Nire proposamena emakumeen kontrako biolentzia izan zen. Ez zen argi ikusten eta, ideia pilo bat bota ondoren, gaia era positiboan hartzea erabaki genuen: biolentziaren kontra amodioa. Buelta eman genion jatorrizko ideiari. Beraz, nerabezaroan zelan bizitzen duten amodioa, haien arteko harremanak, sentimenduen adierazpena… eta abarretan arituko gara gure lanean.

Tresna berriak ere erabiltzen hasiko gara. Lehenengo eta behin galde-erantzunak egingo ditugu gure sekuentzian sartzeko. Baina, zein sistema erabili?

Aurreko post batean, WordPress programak berak inkestak sortzeko daukan tresna erabiltzen inkesta txiki bat sartu nuen. Programaren barruan daukagunez hau izango da erabiliko dugun lehenego tresna galdetegi bat egiteko. Baina hau nahiko eskasa denez beste bi aukera gehiago ikusiko ditugu: Google Docs eta E-encuesta.  Bigarren honetan irdudiak, bideoak eta denetarik sar daitezke. Betiko moduan, erregistratu behar gara programa haien barruan lan egitelko. Gero, erabilera oso erreza izaten da.

Orain, zailena dator…, zer nahi dugu galdetu ikasleei? Joan edukiari buruz pentsatzen…, hori da inportanteena.

Tresna berri bat wordpress blogetan: test laburrak

Noviembre 4, 2008 at 7:20 pm | In Irakurketa, Tresnak | 1 Comment

Konturatu bazarete blogaren editorean, goiko partean, ikono berri bat agertu zaigu: borobil gorritxo bat.

Zer da hau? Sistemak eskeintzen digun tresnna berri bat da. 

Zertarako balio du? Post-ean Test laburrak txertatzeko.

Hona hemen adibidea:

[polldaddy poll=1075899] 

Zer iruditzen zaizue? Niri gelan ikasleekin erabiltzeko ideia asko bururatzen zait.

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.