Glogster II
Noviembre 25, 2009 at 9:57 am | In Uncategorized | Leave a CommentHau da II Mundu gerra laburpena. Nire lehenengo glogsterra
Glogster I
Noviembre 25, 2009 at 9:54 am | In Uncategorized | Leave a CommentHau ikasturte honetan, egingo dugun eskolaz kanpoko ekintza baterako glogsterra.
Maiatzaren 20an, hurrengo saioa: Bideoa III… eta azkena?
Mayo 19, 2009 at 6:16 pm | In Uncategorized | Leave a CommentGetxolinguae Jardunaldia dela eta gure saioa atzeratu dugu, beraz bihar elkartuko gara berriro bideoaren lana amaitzeko.
Aurreko saioan, Audacity erabiliz, audio bat grabatu genuen. Beti bezala, aurreikusita geneukana ez genuen bete. Ez du importa. Bihar jarraituko dugu bideoaren lanarekin. Hauexek izango dira atazak:
- bideoari zuek grabatutako audioa sartu *
- Youtubera igo
- blogean txertatu
OHARRA: Aurreko saioaren postean ipinitakoa * gogoratzen dizuet:
(*Gure blogean dagoen Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak atalean bideoa sortzeko apunteak dauzkazue. Lehenengo zatia (movie maker zelan erabili eta Youtubera zelan igo) oraindik balio du baina WordPress programaren itxura aldatu denez, bigarren zatia (blogean zalan txertatu) ez dago eguneratuta. Beraz, guk sortutako beste blog honetara joatea komendatzen dizuet. Hor bideoa sortzeko eta blogean txertatzeko jarraibide eguneratuak (eta beste jarraibide guztiak) topa daitezke gaztelaniaz)
nik ez dut irakurtzen
Noviembre 19, 2008 at 9:17 am | In Uncategorized | 4 Comments
DC taldetan irakurketarekiko dudan jarrera irekia da.
1. kurtsoko saio batean ikasleei galdetzen diet zer irakurtzen duten. Erantzuna , orohar, ez dutela irakurtzen da. Orduan galdetzen diet zein gai duten gustoko eta horren arabera antolatzen dugu “bidaia” zentruko liburutegira. Hor, nire aholkuren bitartez, norberak, liburuaren sinopsia irakurriz, hautatzen du (edo ez) bere gustuko liburua.
Gerta daiteke baita ere klaseko “sondeo” egin ostean eurek ozenki esatea, adibidez , beldurrezko liburuak aipatuta , “NIK DAUKAT HORTAZ DOAN LIBURU BAT ETXEAN” eta liburu batzuen iz
enburuak aipatu, orduan proposatzen diet euren harteko maileguak egitea.
Ikasle bakoitzak, bere liburua erabaki duenean, egin “behar” duena da astean behin, adostutako egunean klasera ekarri. Astero ordubete klase dedikatzen diogu irakurtzeari. Nik bakarrik kontrolatzen dut nere koadernoan zenbat irakurri duten saio horretan eta eurek klaseko kortxoan islatzen dute baita ere. Errejistro honek helburu bi ditu: alde batetikharia ez galtzeko, bestetik hautatutako liburua “berrebaluatu “, honela ez badute asko irakurtzen saioan aukera dezakete beste bat.
Eurek aukeratutako izenburu batzuk dira: Eragon , La brújula dorada, Harry Potteren biduma, El príncipe de la niebla, Pesadillas, Carrie, El clan del oso cavernario, La catedral del mar.
Azaroaren 18an hurrengo saioa
Noviembre 18, 2008 at 4:35 pm | In Diario del seminario, Para hacer un blog, Uncategorized | 1 CommentApurka apurka bagoaz arritmoa hartzen.
Hurrengo saioan bakoitzak norberaren blogean arituko da. Helburua bloga antolatzea eta martxan jartzea izango da. Horretarako hauxek izango dira betebeharrak:
- Bloga zertarako erabiliko duzuen erabaki
- Blogaren helburua kontuan hartuta kategoriak sortu eta alboko zutabea antolatu
Beti bezala, zailena helburua finkatzea da. Zertarako erabiliko duzue sortu berria den blog dotore hori? Irakaslearena izango da? Edo ikasle eta irakasleena, hau da, talde- blog bat?
Laguntzeko Lourdes Domenech-ek -hizkuntzako irakasleak- Materiales de lengua y Literatura web orrian Los blogs educativos artikuluan, beste informazio interesgarriez gain “Ejemplos de los usos educativos” atalean bloga erabiltzeko hainbat ideia ematen dizkigu. Despistatuta egonez gero eman begirada bat.
Beste aldetik, iaz gure kideek egindako blogak ere bisitatuko ditugu: Ana Belen Vega-ren El último samurai , Andoni Erkoreka-ren Aniztasuna irakaskuntzan eta karmele Lopez de Abetxuko-ren URBI CD bloga. Hirurak desberdinak, eta erabilera ere desberdinekin.
Aspektu teknikoei dagokienez erabiliko ditugun jarraibideak blog honetan Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak orrian topa ditzakezue.
Maiatzaren 28a: azkenengo saioa
Mayo 27, 2008 at 7:14 pm | In Uncategorized | 2 Comments
Gure mintegiko azkenengo saioa heldu da. “Parece que fue ayer…”
Gure helburuen artean, bereziki, bi izan ditugu aurten:
- Blogarekin aritzea: tresna sortzen eta kudeatzen ikastea, eta ematen dituen erabilpen didaktikoak ezagutzea eta aplikatzea (jarduerak sortu…)
- Zinea eta eremua: eremua lantzeko zinea zelan erabili, zertarako… eta honetarko dauden baliabide didaktikoak ezagutzea.
Egia esateko, lehenengoarekin nahikoa eta soberan euki dugu. Bigarrenean ez gara sartu. Hori da pena!
Biharko saioan kurtsoko balorazioa egin beharko dugu, eta hurrengo urteari begira proposamenak luzatu. Joan pentsatzen…
Honetaz gain, bloga dela eta, dauzkazuen zalantzak argitzen saiatuko gara.
IKASBLOGAK 08 JARDUNALDIA, GALDAKAON!
Mayo 27, 2008 at 7:13 pm | In Uncategorized | 1 CommentNahitanahiez zuek blogeroak zarete jadanik. Hau kutsatzen den birusa da, hasi eta engantxatuta geratu, ezta? Horregatik aurtengo Ikasblogak 08 Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet.
Baina, zer da Ikasblogak? Historia apur bat.
Iaz, Ekainaren 28an Julio Caro Baroja Institutuan Getxoikasblogak Jardunaldia ospatu zen, Getxoko Berritzeguneak antolatuta. Hor blogaren erabilpen didaktikoaren inguruan hainbat lagun bildu ginen esperientzi desberdinak ezagutzeko. Hemen Jardunaldiaren erreportaia (ponentzia eta esperientzi guztiak bideoz grabatuta) topatuko duzue.
Nahiz eta kurtso amaieran izan, arrakasta handiko ekintza izan zen eta oso balorazio ona egin zuten partaideek.
Hau ikusita, Ikasblogaren II edizioa egitea arabaki dugu. Eta, aurten, Zaratamoko Berritzegun
eak tantolatuko du: Ikasblogak 2008 Jardunaldia Galdakaon izango da ekainaren 30an, Elexalde Institutuan, Bizkaiko LH eta BH irakasle guztiei zuzenduta.
Helburua da blogekin lan egiten duten irakasleen esperientziak ezagutzea, eta blogak erabiltzen diruzten irakasleen arteko trukaketa bultzatzea. Aurten gure mintegiko aportazioren bat ere egongo da. Hurrengo urtean, gehiago. Joan prestatzen…
Jardunaldirako sortu dugun blogean egitaraua eta inskripzioa egiteko bide zuzena ere .
Aurtengo Jardunaldia iazko bezain interesgarri eta emankorra izatea espero dugu.
Galdakaon ikusiko gara!
ARTE BARROCO
Mayo 22, 2008 at 8:52 am | In Uncategorized | 2 CommentsLa tercera evaluación vamos a estudiar el Barroco; su historia, literatura, y también su arte. Este último aspecto lo analizaréis vosotros, los alumnos. Para ello aquí tenéis la información necesaria. Después de entender bien esta información completaréis la siguiente plantilla. Por último elegiréis una obra y haréis una presentación de la misma delante de vuestros compañeros, aquí tenemos un ejemplo de cómo poder hacerlo.
Los rebeldes del SWING
Diciembre 12, 2007 at 9:54 am | In Uncategorized | Leave a Comment
Es una pelicula que trata la evolución de una cuadrilla de jovenes amigos unidos por la música y separados màs tarde por las ideas políticas desarrolladas en la Alemania nazi.
Es muy interesante para tratar en el aula temas como la amistad, la afirmación de la personalidad, la intolerancia. Además puede servir también como material de apoyo en la asignatura de Música, mostrando a los alumnos un estilo habitualmente poco conocido, el swing. Es una música alegre, jovial y con mucho ritmo, que pone el contrapunto a la agitada y difícil situación histórica que se narra en la película.
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.







