Azaroaren 25ean, hurrengo saioa
Noviembre 24, 2009 at 7:08 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentAurreko saioan ezin izan genuen bete gure helburua, glogster amaitzea, zeren eta programak ez zuela funtzionatzen. Plana aldatu eta Denboraren lerroekin hasi ginen lanean. Dipity programan sartu eta lehenengo urratsak eman genituen. Beraz, bihar, bata edo bestearekin ahal dugu jarraitu.
Getxoko Edublogs Topaketetan eman genuen tailerrean bietarako tutorialak topa ditzakezue (sartu gonbidatu moduan eta bilatu “Herramientas 2.0 para alimentar tu blog y su utilización didáctica”).
Edozelan ere bihar zerbait amaitu beharko dugu, ezta?
Bihar arte!
Azaroaren 11an, hurrengo saioa: GLOGSTER, hirugarrena eta azkena
Noviembre 10, 2009 at 6:06 pm | In Diario del seminario, Errekurtso didaktikoak, web 2.0 tresnak | Leave a Comment
Flickrretik hartuta
Biharko saioan, nahita nahi ez, glogsterra amaitu beharko dugu. Oso lan interesgarriak egiten ari zaretela uste dut. Bakoitzak gai desberdina aukeratu du (II Mundu Gerra, Klimak, Erligio eta hizkuntzak, Bilbao Hiria… ) eta seguru erabile desberdina ere.
Aurreko post batean esan genuen tresna honi erabilera desberdinak eman ahal diogula, oso malgua delako. Hildo honetatik, Lourdes Domenechek bere azkenengo post-ean lan proiektu labur baterako (Altxorraren bilarako edo) bideratzeko erabili du (gure kide batek, Maitanek, hortik zihoan bere lana planteatzerakoan). Bide batez, Blogmaniacos blogean II Mundu Gerrari buruzko beste adibide polita topatu dugu.
Laster ikusiko ditugu gure emaitzak. Egia esan, ekoizpen definitiboak ikusteko eta eskegitzeko irrikitan nago.
Arin amaitzen badugu, lan planari jarraituz “Denboraren lerroak” lantzen hasiko gara.
Urriaren 28an, hurrengo saioa: Glogsterrekin jolasten eta ikasten (II)
Octubre 27, 2009 at 5:24 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentBiharko saioan aurrekoan hasitako posterra osatuko dugu. Tresna erraza da baina daukagun konexio traketsagatik prozesua burutzeko denbora behar dugu.
Kide bakoitzak posterrari xedea eta eduki desberdinak emango die. Horrela, denon artean Glogsterren erabilera anitzak topatuko ditugu. Ea bihar lana amaitzen dugun ekoizpenak blogean eskegitzeko.
Urriaren 14ko saioaren ostekoa
Octubre 15, 2009 at 12:11 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentAurreikusita zegoenez, GLOGSTER programarekin hasi ginen trasteazten.
Ataza zera izan zen: bakoitzak gelan landuko duen gai batekin lotutako poster bat osatu. Helburua da programa erabiltzen ikasten dugun bitartean zerbait erabilgarria egitea; tresnari aplikazioa ikusi behar diogu hasieratik.
Hurrengo saioan beteko dugu ataza. Emaitzak, hau da, posterrak edo glogsterrak hemen argitaratuko ditugu.
Urriaren 14an, hurrengo saioa: GLOGSTERrekin jolasten eta ikasten
Octubre 13, 2009 at 5:21 pm | In Diario del seminario, web 2.0 tresnak | Leave a CommentAurreko saioan erabaki genuenez bihar poster digitalak sortzeko programa bat erabiltzen iksasiko dugu: GLOGSTER.
Zergatik programa hau? Alde batetik, erabilera oso erreza delako eta beste aldetik aukera paregabeak ematen dituelako. Poster interaktibo multimedia honetan txertatu ahal ditugu testuak, audioak, bideoak, estekak…, eta hori guztia oso diseinu erakargarri batekin. Horrez gain, blogean ere txertatu ahal dugu
Zertarako erabili ahal dugu? Hainbat gauzetarako: ahozko azalpen bat egiteko, iragarki bat sortzeko, kanpaina bat egiteko, gida turistikoa osatzeko, erakusketa bat montatzeko, …
Hemen ikus dezakezue programa hau erabiltzeko Bloggeando taldekideok egin dugun Tutorial bat
Edublogs 09 Topaketetan eman genuen taller batean (gonbidatu moduan sartu) erabilitako materiala ere topa dezakezue. Bide batez, aipatzekoa da Edublogs 09 Topaketetan ,hain zuzen ere, posterren bidez esperientziak aurkezteko zegoen atalean Glogster programarekin egindako poster asko ikusi genituela, oso programa erabilgarria da eta.
Hemen ikusi ahal dira adibide batzuk:
- Glogster zer den azaltzeko Marije Uragak egindako posterra
- Bloggeando kideok, programaren arrakasta ikusita, egin genuen Glogsterren Glogsterra
Orain, gure txanda da!
Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.










