Gure blogari buruz

Blog hau B06 Zaratamo Berritzeguneko CD Mintegia bideratzeko eta kideen artean komunikabidea izateko sortu dugu.

Urte batzuk daramatzat mintegi honetan Gizarte-Hizkuntza Eremuko Curriculum Desberdinetako irakasleekin lan egiten. Lanaren ardatza material eta esperientzien elkar trukea izan da beti. Zentzu honetan, beste urrats bat eman nahi izan dut mintegi saioetatik kanpo ere espazio bat beti zabalik izateko.

Hau dela eta hauek dira blog honekiko gure helburuak:

  • gure arteko komunikazioa bideratzea
  • lan mintegia erraztea
  • errekurtsoak elkartrukatzea

Honez gain, bloga bera gelan erabiltzeko tresna bezala ezagutzea da helburua ere. “Egiten” ikasten denez, nik pentsatu dut bloga erabiltzen, hauxe hain zuzen ere, mintegikideek ikasiko dutela zelan eta zertarako erabil daiteken tresna hau. Aurreko urteetan IKTen aukera didaktiko desberdinak aztertzen egon gara: interneteko helbide interesgarriak, power point programaren erabilera, webquest metodologia… Baina ez ezagutu edo aztertu bakarrik, sortu ere egin dugu: iaz, mintegikideek, taldean egindako lanaren ondorioz, webquest bi sortu zituzten. Beraz, hau zabalik egon den prozesuaren azkenengo pausua (momentuz) izango da; gure BLOGA sortu eta denon artean elikatu. 

Mintegiaren koordinatzailea: Irene Gonzalez Mendizabal

1 comentario »

Canal RSS de los comentarios de la entrada. URI para TrackBack.

  1. [...] Maiatzaren 20an, azkenean Unamuno BHI Institutuan, CDko irakasleentzako Jardunaldian gure Bloga aurkeztuko dugu. Baina zer da BLOGA? Zertarako erabili ahal dugu irakasleok? Beno, bloga hauxe da eta hemen ikusiko duzue guk, CDko Mintegian, zertarako erabiltzen dugun. [...]


Deja un comentario

XHTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <pre> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

Blog de WordPress.com. | Theme: Pool by Borja Fernandez.
Entries and comments feeds.