Kontzeptuzko mapak: aplikazio digitalak

Testu bat irakurri ondoren kontzeptuzko mapa bat egitea oso jarduera interesgarria izan daiteke. Gaur egun aplikazio digital asko daude mapak egiteko. Web orri honetan ikus ditzakezue adibide desberdinak.

Gaurko saioan, bi tresna erabiliko dugu: Popplet eta Mindomo.

Hona hemen aplikazio hauekin egindako bi adibide:

Irakurketa prozesua lantzen

Aurtengo gaiarekin jarraituko dugu: irakurketa

Gaurko saioan, irakurri ostean ikasleek ulertu duten ala ez zihurtatzeko erabili ahal dugun bi jarduera mota landuko dugu:

  • Kontzeptuzko mapak: Irakurketa ondorengo estrategien artean eskemak eta kontzeptuzko mapak egitea dago. Ikasleei, ez bakarrik eskatu, irakatsi behar diegu eskemak eta kontzeptuzko mapak egiten, oso zaila da eta. Gaur egun,  holakoak egiteko aplikazio digitalak erabil daitezke. Guk MIndomo landuko dugu

IRAKURKETAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Irakurketaz lantzen hasi baino lehen ikus dezagun aurkezpen hau:

irakurketa dc

Horren ostean Victor Morenoren liburutatik ateratako materiala aztertuko dugu eta zuek ekarritako testua oinrritzat hartuta irakuketa jarduera bat osatuko dugu. Irakurmena lantzeko arbela digitalaren aukerak ere ikusiko ditugu.

BERRIRO HEMEN!

Ez pentsa erretiratu garenik! Berriro hemen gaude jo ta ke, ekin eta ekin lanari. Oso lanpetatu gaudenez, ez daukagu beti astirik blogean idazteko. Hona hemen aurtengorako plana:

– IKT-ak ez ahazteko:

bsbmaster.com

  • Blogeko atal batzuk birpasatuko ditugu: kategoriak, etiketak…
  • Kontzeptu-mapak: popplet, Cmaps tools edo Mindomo 
  • Sare-sozialak: Edmodo
  • Blogge@ndo-n agertzen diren material digitalei begirada bat emango diegu: Scoop.it– bat sortu dute material horiek eskuragarri egoteko. Bigarren partea ere badu material digitalena. Bide batez, scoop.it zer den ikasiko dugu, baita sortzen ere.
  • Altxorraren bila edo webquest bat prestatzeko asmoa ere badugu. Aprobetxatu dezakegu iaz batutako materiala: Interneteko arriskuak eta sare sozialak

READING1Azaroaren 7an “Irakurtzeko gaitasuna. Irakurle konpetenteak lortzeko bideakjardunaldiari buruzko hausnarketa egin ondoren, irakurketari lotuta zerbait landu behar dugula erabaki dugu.

Irakurketa lantzeko hainbat material dago sarean:

Hurrengo saiorako testu bat ekarriko dugu ulermena lantzeko jarduerak diseinatzeko. Irenek fotokopiak batzuk aholkuekin ekarriko ditu eta lanera…!

Maiatzaren 8an, hurrengo saioa: Identitate digitala eta giza sareak

Jadanik komentatu dugunez, martxoaren 13an, “Identidad digital y redes sociales” prestakuntza saio bat izan genuen Berritzegunean. Emailea Antonio Omatos izan zen, Juan Carlos Guerraren laguntzarekin.

Programari jarraituz, bi tailer egin genuen (“Introducción a la identidad digital y las redes sociales”, eta “Uso de los menores de las RRSS”). Metodologia oso aktiboa izan zen. Tailerrean egin genuen ibilbidea oso aproposa zen gero  ikasleekin praktikan jartzeko. Asmoa zera izan da:  dinamika sozio-afektibo batzuen bitartez, partaideek honen inguruko egoerak eta kontzeptuak, lehenengoz bizitzea eta gero aztertzea,  prestakuntza eraginkorra izateko gai hauetan mugitzen diren emozioak azaleratu behar dira eta.

Gaia ikastetxeetan tratateza ezinbestekoa denez, mintegian zera proposatu dugu: gai hau lantzeko proposamen didaktiko bat sortzea. Horretarako sarean dauden hainbat baliabide oinarritzat hartuko dugu gure erara egokitzeko. hau dela eta, hemen uzten dizuegu baliabide batzuk:

  • Hau da Antoniok erabili zuen aurkezpena. Barruan landutako dokumentuak topatuka dituzue, eta baita ere berak erabilitako hainbat baliabide.

idomatos

Nahiz eta aurkezpeneko “Dokumnetazio” atalean  jasota egon, hemen ere aipatu nahiko genuke bereziki bi erreferentzia:

  • Berak sortutako “Taller de ID y redes Sociales”  web orria,  hor baliabide asko topa daitekelako (oinarri teorikoak, aurkezpenak, bieoak, proposamen didaktikoak,,,).
  • Juan Carlos Guerrak, beste kide batzuekin eta Omatosen aholkularitzarekin, egindako  idDigital & Redes elkarlan proiektu bateko web orria. Web honetan Arrigorriaga Institutuak beste ikastetxe batzuekin batera gai hau gelan lantzeko sortu eta erabili zuten proposamen didaktikoa biltzen da. Horrez gain, proiektuan  ikasleek egin zituzten ekoizpenak ere ikus daitezke.

Orain, gure txanda da!

Azaroaren 28an, hurrengo saioa: Google Docsen inguruan

Biharko saioan, hasteko aurreko saioan CDrako sortutako Diigo taldearekin ibiliko gara: estekak, sartu, antolaketa ikusi…

Beste aldetik, Google Docs aplikazioa berrikusiko dugu: ematen dituen aukerak aztertu eta galdetegi bat egin.

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau?
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Zertarako balio du?
On-linen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Programak interneten daude eta hortxe bertan lantzen dugu. Beraz, edozein lekutatik sartu ahal dugu dokumentuan eta pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera. Interesgarria,ezta?
Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) eta bideoak igo ahal dituzue espazio honetara. Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal dituzue (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak, Galdetegiak eta irudiak). Gero argitaratu ahal dira blogean, sites-en edo edozein web orritan txertatzeko edota linkatzeko.

Azkenik, igo dugun edota sortu dugun dokumentu hori konpartitu ahal dugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dute. Elkarlana bultzatzeko oso trena baliogarria da
 
Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:

Saio honetan galdetetia landuko dugu. Horretarako, eman behar dugun gai baten inguruko aurrezagupenei buruzko galdetegia, edo audio/bideo baten aurreko galdesorta, edo azterketa moduko formularioa… osatuko duzue.

Hona hemen, galdetegia egiteko tutoriala: