GERRATEKO OGIA

gerrateko ogiaIbaizabal editorialak irakurtzeko proposatzen du Gerrateko Ogia liburu hau. Ikasleei asko gustatzen zaie liburua, kontatzen duen istorio oso hunkigarria delako eta istorio honekin konturatzen direlako nola bizi diren beste herrialde batzuetan. Liburuaren protagonista Parvana, hamaika urteko neska, Kabulen bizi da talibanen gobernuaren garaian. Bere aita atxilotzen dutenez, bere familiak ez du bizitzeko baliabiderik, emakumeek ezin baitute bakarrik kalera atera eta dirua irabazi. Horregatik, mutil bihurtu beharko du. 

Ikasleen gustokoa izanez gain, liburu honek beste abantaila du erabiltzen badugu gelan, oso gida interesgarria duela baina betiko legez gida hau erderaz bakarrik dago. Gida honetan ez da ulermena bakarrik lantzen, baizik eta literatura, geografia, idazmena, historia, marrazketa, natur zientziak, politika… ere.

Dena den, bilduma osoa oso interesgarria da eta nobela bakoitzak bere gida du. Euskeraz gutxi batzuk daude horrelakoak Amezlari bilduman (Ibaizabal) eta Gasteleraz izenburu asko topatu ahal dira Alandar bilduman (Edelvives)

Anuncios

3 pensamientos en “GERRATEKO OGIA

  1. Mila esker erreseñarengatik. Ikasleen gustokoak diren liburuak ezagutzea oso baliogarraia da. Honez gain, post berri bat ikusterakoan oso pozik jarri naiz. Ni gainezka ibili naiz eta ezin izan dut ezer idatzi. Bihar hitz egingo dugu.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s