Aixerrota HBIko gure kideek “Genios con malas notas” Webquesta martxan jarriko dute

Iaz, gure CD Mintegian webquest metodologia landu egin genuen eta mintegikide bik beraien webquestak osatu zituzten. Hauetariko bat, Ana Belen Vegak egindakoa,  “Genios con malas notas” izenekoa izan zen. Egia esan, jakintsu famatu batzuen bizitzan bolada traketsak ere egon dira, nota txarrak barne, baina beraien ahalegin eta kemenari esker aurrera atera ziren. Horretaz aritzen da webquest hau.

Gaur, berri on bat heldu zaigu. Dirudienez, Aixerrota Institutuko CD taldeko ikasleek euren irakaslearekin, Marta Pelayo, Ana Belenek egindako “Genios con malas notas” webquesta gelan landuko dute. Izugarri pozten gara! Eta ongi etorriak gure blogera ere.

Webquesta lantzerakoan, zuen iritziak blog honetan jasotzea asko gustatuko litzaiguke. Sakatu azpian agertzen den “comentarios” eta zuenak utzi, mesedez.

Sorte on zuen zereginetan!

Anuncios

3 pensamientos en “Aixerrota HBIko gure kideek “Genios con malas notas” Webquesta martxan jarriko dute

  1. Eskerrik asko gure azken lanaren aurkezpena zuen blogean egiteagatik eta aldi berean, Ana Belén Vega Badiolari -“genios con malas notas” sortzailea- zoriondu nahi diot hain west quest baliogarri publikatzeagatik.
    Guk, gure aldetik, blog bat sortu dugu duela gutxi geure baliabide eta lan batzuk argitaratzeko asmoz. Hor dagoena ikusi nahi baduzue, hona hemen helbidea:
    http://martitze.wordpress.com/
    Laster arte,
    Marta Pelayo

  2. Mila esker zuri, Marta. Gure mintegian egindako lana zuentzat baliogarria izatea oso pozgarria da guretzat. Zuen ikasleek egindako aurkezpenak ere ikustea gustatuko litzaiguke. Blogean zintzilikatuko dituzue?
    Sartu naiz zure blogean eta hemendik aurrera sartuko naiz zuen lanak ezagutzeko.
    Hau bai tresna baliotsua! Zentro desberdinetako irakasle eta ikasle kontaktoan egotea eta lanak elkartrukatzea aukera zoragarria da benetan. Laster arte

  3. Kaixo, Irene. Ongi etorria gure “blog-txokora”.
    Dibertsifikazio ikasleek “Genioei” buruzko lanak aurkeztuko dizkiete besteei, Power Pointen bitartez egingo dituzten aurkezpenen laguntzaz eta, noski, zintzilikatuko ditugu blogean.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s