Urtarrilaren 23ko saioa

Oporrak pasa eta bagaude berriro  martxan.

Azkenengo saioan proposamen bat egin nizuen: bakoitzak beraien ikasleentzat jarduera bat pentsatu behar zuen… Zelan ibili zarete sormenaz?   Olentzerok ekarri dizue ideia dirdiratsu bat?

Gelan, hainbat jarduera mota planteatu ahal dira interneta eta IKTak erabiliz. Batzuk sinpleagoak eta beste batzuk egitaratuagoak. Azken hauen artean webquestak ezagutzen ditugu, baina badaude beste mota batzuk: miniquestak, altxorraren bilak… Mintegian komentatuko dugu baina bitartean hemen topatu ahal duzue informazio orokorra.

Biharko saioan komunean ipiniko dugu pentsatutakoa. Honekin batera jarduera praktikan jartzeko zer beharko genukeen erabaki beharko dugu (fitxak, txantilioak, apunteak, interneteko helbideak…) Gero, bakoitzak bere jarduera blogean idatziko du. Jarduera horretan, noski, interneta erabili beharko da hainbat gauzetarako: gaia aurkezteko, ikasleak motibatzeko, informazioa topatzeko… Gogora ezazue jarduera ikasleei zuzenduta dagoela. Lortu nahi dudana zera da: gelan blog batekin zelan lan egingo genukeen froga bat egitea. Horrela, apurka apurka, gure azkenengo helbururaari eutsi egingo diogu: norberak bere blog pertsonala sortzea eta erabiltzea.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s