IKASBLOGAK 08 JARDUNALDIA, GALDAKAON!

Nahitanahiez zuek blogeroak zarete jadanik. Hau kutsatzen den birusa da, hasi eta engantxatuta geratu, ezta? Horregatik aurtengo Ikasblogak 08 Jardunaldian parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuet.

Baina, zer da Ikasblogak? Historia apur bat.

Iaz, Ekainaren 28an Julio Caro Baroja Institutuan Getxoikasblogak Jardunaldia ospatu zen, Getxoko Berritzeguneak antolatuta. Hor blogaren erabilpen didaktikoaren inguruan hainbat lagun bildu ginen esperientzi desberdinak ezagutzeko. Hemen Jardunaldiaren erreportaia (ponentzia eta esperientzi guztiak bideoz grabatuta) topatuko duzue.

Nahiz eta kurtso amaieran izan, arrakasta handiko ekintza izan zen eta oso balorazio ona egin zuten partaideek.

Hau ikusita, Ikasblogaren II edizioa egitea arabaki dugu. Eta, aurten, Zaratamoko Berritzeguneak tantolatuko du: Ikasblogak 2008 Jardunaldia Galdakaon izango da ekainaren 30an, Elexalde Institutuan, Bizkaiko LH eta BH irakasle guztiei zuzenduta.

Helburua da blogekin lan egiten duten irakasleen esperientziak ezagutzea, eta blogak erabiltzen diruzten irakasleen arteko trukaketa bultzatzea. Aurten gure mintegiko aportazioren bat ere egongo da. Hurrengo urtean, gehiago. Joan prestatzen…

Jardunaldirako sortu dugun blogean egitaraua eta inskripzioa egiteko bide zuzena ere .

Aurtengo Jardunaldia iazko bezain interesgarri eta emankorra izatea espero dugu.

Galdakaon ikusiko gara!

Anuncios

Un pensamiento en “IKASBLOGAK 08 JARDUNALDIA, GALDAKAON!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s