nik ez dut irakurtzen

DC taldetan irakurketarekiko dudan jarrera irekia da.

1. kurtsoko saio batean ikasleei galdetzen diet zer irakurtzen duten. Erantzuna , orohar, ez dutela irakurtzen da. Orduan galdetzen diet zein gai duten gustoko eta horren arabera antolatzen dugu “bidaia” zentruko liburutegira. Hor, nire aholkuren bitartez, norberak,  liburuaren sinopsia irakurriz, hautatzen du (edo ez) bere gustuko liburua.

Gerta daiteke baita ere klaseko “sondeo” egin ostean eurek ozenki esatea, adibidez , beldurrezko liburuak aipatuta , “NIK DAUKAT HORTAZ DOAN LIBURU BAT ETXEAN” eta liburu batzuen izenburuak aipatu, orduan proposatzen diet  euren harteko maileguak egitea.

Ikasle bakoitzak, bere liburua erabaki duenean, egin “behar” duena da astean behin, adostutako egunean klasera ekarri. Astero ordubete klase dedikatzen diogu irakurtzeari. Nik bakarrik kontrolatzen dut  nere koadernoan zenbat irakurri duten saio horretan eta eurek klaseko kortxoan islatzen dute baita ere. Errejistro honek helburu bi ditu: alde batetikharia ez galtzeko,  bestetik hautatutako liburua “berrebaluatu “, honela ez badute asko irakurtzen saioan aukera dezakete beste bat.

Eurek aukeratutako izenburu batzuk dira: Eragon , La brújula dorada, Harry Potteren biduma, El príncipe de la niebla, Pesadillas, Carrie, El clan del oso cavernario, La catedral del mar.

Anuncios

4 pensamientos en “nik ez dut irakurtzen

  1. Zorionak! Irakurketa oso ondo daukazue antolatuta. Nik ere Harry Potterren liburuak eta Ruiz Zafonenak gustokoak ditut. Kurtsoan zehar blog honetan irakurritako liburuen berri ematea espero dugu. Aurrera!

  2. Interesgarria hemen proposatutako ideiak. Ez legoke txarto liburu gogokoen zerrendatxo bat egitea, komentario txiki batekin liburuari buruz. Ea animatzen zareten.

  3. Zorionak, oso interesgarria da zuen bloga. Post hau irakurri ondoren burura etorri zait atzo bukatu nuen liburua “Como una novela” Daniel Pennac-ena. Han kontatzen du bere esperientzia irakasle zenean eta ikasleek irakurri nahi ez zutenean. Zer egin? altuz irakurtzen zizkien ikasleei berak aukeratutako nobelak eta ikasleak “engantxatuak” geratzen ziren, batzuek ere beraien kabuz bukatzen zuten nobela. Agian ideia ona da erabilitako estrategia.

  4. Noski baietz, Cristina. Nik ere erabiltzen nuen estrategia hori. Eta mila esker gure blog bisitatzeagatik. Azken bolada honetan apur bat geldirik egon da baina urte berriarekin batera indar berriekin arituko gara 2 hiruhilabetean.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s