Irailaren 30eko bileraren ostekoa

Irailaren 30ean bildu ginen CD taldekideak. Aurpegi berri batzuk eta beste batzuk ezagunak.

Lehenengo saio honetan aurtengorako lan-plana finkatu genuen. Proposatutako edukien artean hauexek dira lehenetsi ditugunak:

  • 1. hiruhilabetean:
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster
      Flickrretik hartuta

      Flickrretik hartuta

      digitalak, komikiak, denboraren lerroak…

    • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • 2. hiruhilabetean:
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google– aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picasa, Google reader…
  • 3. hiruhilabetean:
    • Ikasi dugun guztian sakondu eta aplikatzeko jarduerak edota proiektuak diseinatu

CDko programazioak eta baliabideak wiki batean biltzea ere proposatu zen. Alde batetik, wikia erabiltzen ikasteko eta beste aldetik dauzkagun baliadide guztiak batzeko eta zailkatzeko. 

Horrez gain, kide berriei blogaren erabiltzaile bihurtuko dugu eta, haientzako tresna berria denez, bloga erabiltzen irakatsiko diegu.

Ikasten dugun guztia aplikatzea izango da beti gure helburua. Hau dela eta, jarduerak edota proiektuak garatuko ditugu tresna digitalen erabilera txertatzeko.

Hemen ere daukazue aurtengo egutegia.

Hurrengo saioan kartel digitalak egiteko GLOGSTER tresnarekin hasiko gara lanean.

 

Anuncios

2 pensamientos en “Irailaren 30eko bileraren ostekoa

  1. Bi ohartxo: picasa (niri ere “picassa” gehiago gustatzen zait, baina uste dut txarto dagoela) eta gLogster (-L- ahaztu zaizue).
    Beste aldetik, edukien aukera primerakoa iruditzen zait (nahiz eta kurtso honetan ez nago CD ematen, lastima).

  2. Mila esker, Carlos. “Estás en todo”. Zuzenduta dago. GLOGSTERrena errakuntza bat izan da baina, egia esan, Picassa eta ez Picasa zela konbentzituta nengoen. Programa handia da, ikusiko dugu noraino heltzen garen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s