Azaroaren 3an, hurrengo saioa

Aurreko saioan wikian gora eta behera ibili ginen: irudiak igotzen, artxiboak txertatzen, estekak sortzen… Prozedurak ez ahazteko Andonik wikian orri berri bat sortu du tutoriala eskegitzeko. Dena dago prest. Hemendik aurrera, bakoitzak dauzkan baliabideak edota ezagutzen dituen materialak igoko ditu wikira.

Baliabieak aztertzerakoan batek proposatu zuen testu batzuk grabatu wikira igotzeko. Hau dela eta, biharko saioan lan hori proposatzen dizuet: Audacity programa erabiliz  audio artxiboa sortu, internetera igo eta wikian txertatu.  Holako artxiboak blogean ere txertatu ahal ditugu.

Audacity programa soinua grabatzeko eta editatzeko erabil daiteke. Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia eta erreza da. Hona hemen adibide bat:

Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa, edo karpeta portablea kopiatu mahaigainean.
Programa zabalduko dugu eta poema, ipuina, berri bat… grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Orain wikian edota blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:

Aurreko aurkezpen honetan Blogger sisteman egindako blog batean zelan txertatzen den azaltzen da. Wordpreseko kasuan prozedura desberdina da. Dokumentu honetan topa ditzakezue jarraibideak.
Lanera!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s