HUrrengo saioa, urriaren 31an: Gogokoenak on-line. Baliabideak konpartitzeko sistemak

Badakizue zer diren laster-marka sozialak? Interneten zure gogoko web orriak biltzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko tresnak.

Orain arte, Internetetik nabigatzen zaudetenean eta webgune interesgarriak topatzen dituzuenean, gogokoetan sartu dituzue, ezta?. Baina, zer gertatzen da beste ordenagailu batean zaudetenean? Gogokoak gordetzen dira gauden ordenagailuan eta ezin dugu erabili beste batean.  Tresna hauekin hau ez da gertatzen. Intereseko web orri bat topatzerakoan, holako tresna bat erabiliz, interneten kokatuta dagoen espazio batean sartzen dugu. Horrek esan nahi du edozein ordenagailutik berreskura dezakegu.

Beste aldetik, etiketen bitartez, web orri erreferentziak sailkatu ahal ditugu eta, are gehiago, gure espazio publiko moduan konfiguratzen badugu edota taldeak sortzen baditugu, besteekin konpartitu ahal dituzu erreferentziak.

Sistema desberdinak daude:

  • Del.icio.us/: gehien erabiltzen dena, ingelesez dago
  • Diigo: orain asko erabiltzen da, bereziki taldeak egiteko
  • Mr. Wong: gaztelaniaz dago
  • Bildu: euskeraz dago

Horien artean nik Diigo proposatzen dizuegu mintegian lantzeko. Aplikazio honetan oso erreza da gure gogokoenak gordetzea eta kideekin elkartrukatzeko taldeak sortzea, adibidez, CDko talde bat.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s