BERRIRO HEMEN!

Ez pentsa erretiratu garenik! Berriro hemen gaude jo ta ke, ekin eta ekin lanari. Oso lanpetatu gaudenez, ez daukagu beti astirik blogean idazteko. Hona hemen aurtengorako plana:

– IKT-ak ez ahazteko:

bsbmaster.com

  • Blogeko atal batzuk birpasatuko ditugu: kategoriak, etiketak…
  • Kontzeptu-mapak: popplet, Cmaps tools edo Mindomo 
  • Sare-sozialak: Edmodo
  • Blogge@ndo-n agertzen diren material digitalei begirada bat emango diegu: Scoop.it– bat sortu dute material horiek eskuragarri egoteko. Bigarren partea ere badu material digitalena. Bide batez, scoop.it zer den ikasiko dugu, baita sortzen ere.
  • Altxorraren bila edo webquest bat prestatzeko asmoa ere badugu. Aprobetxatu dezakegu iaz batutako materiala: Interneteko arriskuak eta sare sozialak

READING1Azaroaren 7an “Irakurtzeko gaitasuna. Irakurle konpetenteak lortzeko bideakjardunaldiari buruzko hausnarketa egin ondoren, irakurketari lotuta zerbait landu behar dugula erabaki dugu.

Irakurketa lantzeko hainbat material dago sarean:

Hurrengo saiorako testu bat ekarriko dugu ulermena lantzeko jarduerak diseinatzeko. Irenek fotokopiak batzuk aholkuekin ekarriko ditu eta lanera…!

Liburu oso bat irakurri behar dugula?

Hau da ikasleek esaten duten lehenengo gauza irakasleak liburu bat irakurri behar dela proposatzen duenean. Egia da ez daudela prest irakurtzeko, baina zerbait egin behar dugu gure ikasleak irakurketan aritzeko. Azken aldi honetan ipuin laburrak irakurri ditugu, baina konturatu naiz ez dela nahikoa, istorio laburregiak dira, maila egokia topatzea ez da erraza, edo umeei zuzendutakoak dira edo bestela abstraktuegiak ulertzeko… Orduan aurten proposatuko diet liburu oso bat irakurri behar dela. ZEEER??? esango dute beraiek. LASSAAAI!! Ideia da: ikasle batek atal bat irakurriko du, besteei kontatu gertatutakoa, beste ikasle batek hurrengo kapitulua irakurriko du, gero berriz besteei kontatu,… eta horrela liburua amaitu arte. Eta ZE ONDO! horrela irakurketa eta ahozko laburpenak egiten landuko ditugu.

GERRATEKO OGIA

gerrateko ogiaIbaizabal editorialak irakurtzeko proposatzen du Gerrateko Ogia liburu hau. Ikasleei asko gustatzen zaie liburua, kontatzen duen istorio oso hunkigarria delako eta istorio honekin konturatzen direlako nola bizi diren beste herrialde batzuetan. Liburuaren protagonista Parvana, hamaika urteko neska, Kabulen bizi da talibanen gobernuaren garaian. Bere aita atxilotzen dutenez, bere familiak ez du bizitzeko baliabiderik, emakumeek ezin baitute bakarrik kalera atera eta dirua irabazi. Horregatik, mutil bihurtu beharko du. 

Ikasleen gustokoa izanez gain, liburu honek beste abantaila du erabiltzen badugu gelan, oso gida interesgarria duela baina betiko legez gida hau erderaz bakarrik dago. Gida honetan ez da ulermena bakarrik lantzen, baizik eta literatura, geografia, idazmena, historia, marrazketa, natur zientziak, politika… ere.

Dena den, bilduma osoa oso interesgarria da eta nobela bakoitzak bere gida du. Euskeraz gutxi batzuk daude horrelakoak Amezlari bilduman (Ibaizabal) eta Gasteleraz izenburu asko topatu ahal dira Alandar bilduman (Edelvives)

Deskribapen objektiboa eta deskribapen subjektiboa

Durangoko museora joan ginen gerra zibileko bonbardaketaren erakusketa ikustera. Han ikasleak dena begiratu ondoren, argazki bat aukeratu behar zuten eta argazki horren deskribapena egin behar zuten. Deskribapena objektiboa euskaraz eta subjektiboa gaztelaniaz, horretarako museora joan baino lehen teoria birpasatu genuen  eta ariketa batzuk egin genituen orri honetan. Gero ikasle bakoitzak bere deskribapenak irakurri behar zituen eta besteek topatu behar zuten zein zen.