Apirilaren 5ean, hurrengo saioa

Azkenengo bolada honetan ikasketa kooperatiboarekin aritu gara mintegian. Teoria ikusi dugu, orain praktikara eraman behar da. Animatuko zarete?

Beste aldetik, gure Mari Jose “Callejeros literarios” proiektuan sartu da buruz belarri bere ikasleekin. Zuek, zergatik ez? Aurrera joanez gero badakizue nire laguntza eukiko duzuela.

Biharko saioan ahozko hizkuntza trebezia lantzera bueltatuko gara. Azkenengo ataza entzumena lantzeko jarduera bat prestatzea izan zen. Orain mintzamena landuko dugu berriro.

Aurreko saio batean Audacity programa ezagutu eta erabili genuen. Orain, beste bat frogatuko dugu: Podomatic. Tresna hau da on-line grabatzeko web 2.0 aplikazio bat. Hona hemen, tresna honi buruz Educ@contic-ean idatzi genuen artikulu bat: zer da, zelan erabili eta zertarako.

Hemen programa honen erabilpenaren eredu batzuk ikus ditzakezue:

Ahotsa prestatu! Zuen txanda da!

CD edota PIEE Mintegietako kideeek sortutako material interesagarriak

Uztailaren 3an Getxon osapatu ziren Edublogs 09 Topaketetak. Hor esperientzia oso baliogarriak aurkeztu ziren. Haien artean gure kidea den Ana Belenek bere lana aurkeztu zuen. Iaz “El último samurai” blog tematikoa  ikasleekin praktikan jarri zuen   eta bere esperientzia aurkeztu zuen Getxon . Hemen ikusi ahal duzue Anak aurkeztutako power pointa. Oso lan polita eta interesgarria. Matariala sarean dago nahi duenak erabiltzeko. Animatuko zarete?

 

 Beste aldetik, Getxoko Berritzegunean CD eta PIEEko irakasleentzako mintegi bat egin zen iaz. Hor egindako lanaren emaitza Crea una campaña sekuentzia didaktikoa daukagu. Material hau blog batean sortuta dago eta Getxoko Topaketetan ere aurkeztu zen.

Imagen1

Gaia, zoritxarrez landu beharrakoa gai da: emakumeen kontrako bortxakeria. Hemen eskeintzen den sekuentzia oso aproposa izan ahal da ikasleengan hausnarketa eta konpromisoa bultzatzeko.  

Hona hemen Ana Belenek eta Getxoko kideeek aurkeztutako posterrak:

IMG_1551IMG_1544

Oraindik ez zuten GLOGSTER programa erabiltzen…

Ongi etorri guztiok!

Flickrretik hartuta eta moldatuta
Flickrretik hartuta eta moldatuta

Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.

Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!

Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:

Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:

  • IKTen aplikazioa eremuan:
    • blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
    • wikia zer den ezagutu eta erabili
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google– aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
  • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..

 Bihar arte!

III Premio Espiral Edublogs 09: sariak

Azkenengo bolada honetan IKTekin zerikusia daukaten gertaera ugari izan dira. Getxolinguae 2009 aipatu dugu aurreko postean. Honetan III Premio Espiral Edublogs 09  delakoari buruz hitz egingo dugu.

Lehiaketa honetan satiruak izan diren blogak ezagutu ahal dituzue hemen. Zorionak guztioi!

Oso Lehiaketa gaztea da Espiralena, baina urtero handitu egin da aurkeztu diren blogen zenbakia. Irakasleen artean bloga tresna didaktiko bihurtzen ari dela nabaria da.

Blog honetan ere ikus daitezke aurkeztutako blog guztiak. Haien artean gure mintegikideak diren Andoni eta Ana Belenenak.  Zorionak ere haiei aurkezteagatik, eta aurrera, bide onetik goaz eta.

BLOGAREN ERABILPENARI BURUZKO IDEIA GEHIAGO (hurrengo saioari begira ere)

Bloga zertarako, zelan erabili, zer sartu… Galdera hauei ere erantzuteko hona hemen Sevillako Maria Moliner BHIko Actimoliner blogean Elisak egindako “Experiencias con blogs educativos” aurkezpena: argia eta zehatza. Eman begirada bat, zure blogerako ideiak atera ahal dituzue eta.

Bide batez, Curriculum Desberdinetako talderako zentro bereko beste irakaslea den Lidia Estebanek sortutako bloga ere, Ámbito Socila y Lingüístico 3º C, bisitatu ahal duzue. Hemendik aurrera gure alboko zutabean CDko Blogak atalean ere topatuko duzue.

Ipuinak erabiltzeko beste aukera bat

Ana Belenek aipatutako arazoari (liburu oso bat irakurri behar dugu?!) beste irtenbide bat topatzeko asmoz nik beti gomendatu dut ipuinen irakurketa. Laburrak direnez guk geuk istorioak eskatzen duen emozioz eta adierazkortasunaz (doinua, erritmoa…) edozein momentutan irakurri ahal ditugu gelan ikaslek gureganatzeko. Irakurketaren ozeanoan tanta txiki batzuk baino ez dira, baina testuak ondo aukeratuez gero arrakasta ia zihurta derzakegu.

Adibide moduan, nik arrakastaz erabiltzen nuen bat Cortazarren Continuidad de los Parques ipuina da. Interneten egilearen abotzaz entzuteko aukera anitza dago. Baina, No solo libros blog honetan testua irakurketzeko aukera berri bat eskeintzen digu animazio honen bitartez:

Ideia polita eta eraginkorra nire ustez. Bai testua ikasleekin irakurketzo, bai, eredu legez, beste ipuin batekin haiek antzeko gauza bat egiteko (movie maker programa erabiliz, adibidez). Ariketa honek ipuina irakurtzea, ondo ulertzea eta beraien interpretazioa ematea eskatuko luke. Ez da gutxi!

Betse aldetik, hain laburra eta harrigarria izanik, ipuin hau oso aproposa izan ahal da idazketa ariketa tipikoa proposatzeko: climax-en gelditu eta haiei amaiera asmatzeko eskatu.  Seguru ez dutela asmatzen benetako jatorrizko amaiera!

“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago

no-solo-libros1Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo librosFrancisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…

Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .

Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena  ere blogean txertatuta dago.