Azaroaren 3an, hurrengo saioa

Aurreko saioan wikian gora eta behera ibili ginen: irudiak igotzen, artxiboak txertatzen, estekak sortzen… Prozedurak ez ahazteko Andonik wikian orri berri bat sortu du tutoriala eskegitzeko. Dena dago prest. Hemendik aurrera, bakoitzak dauzkan baliabideak edota ezagutzen dituen materialak igoko ditu wikira.

Baliabieak aztertzerakoan batek proposatu zuen testu batzuk grabatu wikira igotzeko. Hau dela eta, biharko saioan lan hori proposatzen dizuet: Audacity programa erabiliz  audio artxiboa sortu, internetera igo eta wikian txertatu.  Holako artxiboak blogean ere txertatu ahal ditugu.

Audacity programa soinua grabatzeko eta editatzeko erabil daiteke. Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia eta erreza da. Hona hemen adibide bat:

Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa, edo karpeta portablea kopiatu mahaigainean.
Programa zabalduko dugu eta poema, ipuina, berri bat… grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Orain wikian edota blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:

Aurreko aurkezpen honetan Blogger sisteman egindako blog batean zelan txertatzen den azaltzen da. Wordpreseko kasuan prozedura desberdina da. Dokumentu honetan topa ditzakezue jarraibideak.
Lanera!

Apirilaren 29an, hurrengo saioa: Bideoa II… eta Audioa!

Hurrengo saioan bideoarekin jarraituko dugu. Honen inguruan bi ataza proposatzen dizkizuet:

  • bideoari zuek grabatutako audioa sartu *
  • Youtubera igo
  • blogean txertatu

*(audio grabatzeko Audacity programa erabiliko dugu. Hemen dago prozedura)

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Gure blogean dagoen Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak atalean bideoa sortzeko apunteak dauzkazue. Lehenengo zatia (movie maker zelan erabili eta Youtubera zelan igo) oraindik balio du baina WordPress programaren itxura aldatu denez, bigarren zatia (blogean zalan txertatu) ez dago eguneratuta. Beraz, guk sortutako beste blog honetara  joatez komendatzen dizuet. Hor bideoa sortzeko eta blogean txertatzeko jarraibide eguneratuak  (eta beste jarraibide guztiak) topa daitezke gaztelaniaz.

Horrez gain, Youtuben Movie maker programa erabiltzeko tutorial batzuk  ikusi ahal dituzue.