IRAKURKETAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Irakurketaz lantzen hasi baino lehen ikus dezagun aurkezpen hau:

irakurketa dc

Horren ostean Victor Morenoren liburutatik ateratako materiala aztertuko dugu eta zuek ekarritako testua oinrritzat hartuta irakuketa jarduera bat osatuko dugu. Irakurmena lantzeko arbela digitalaren aukerak ere ikusiko ditugu.

Anuncios

URRIAREN 17an, HURRENGO SAIOA:

Aurreko post-ean  tabloi digitalak aurkeztu dizkizuet gelan erabiltzeko tresna interesgarria delako.

Ikusi duzue zein erreza den parte hartzea. Betiko moduan, zailena dena da zertarako erabili argi izatea. Niri hainbat erabilera bururatzen zaidan. Zuei? Hona hemen, tabloi bat tabloiak zertarako erabiltzeari buruz zuen iritzia emateko. Egin klick irudian tabloian sartzeko:

Urtarrilaren 26a, mintegiko saioa

Gaur, entzumena lantzen jarraitzen dugu. Bakoitzak audio bat aukeratu du eta jarduera burutzen ari da. Laster izango ditugu 4 jarduera berriak. Hurrengo saioa amaitutzat emango dugu ataza hau eta  Wikian eskegiko ditugu ekoizpenak guztion eskura egoteko.

Ahozko hizkuntzaz ari garenez, hemen uzten zaituztet saio batean ahozkotasuna lantzeko Maite Goñik egin zuen oso webquest  interesgarria. Egin klick irudian orrian sartzeko

“No sólo libros” bloga: liburuak baino askoz gehiago

no-solo-libros1Irakurketaz ari garenez, gaur “No solo librosFrancisco de los Ríos de Fernán Núñez BHIko Liburutegiko Bloga dakar gurera, irakurketa bultzatzeko oso espazio interesgarria dela eta. Mota guztietako itzelezko baliabide topa ditzakegu blog honetan: bideoak, animazioak, jokuak, ipuinak, ariketak…

Gaur, geletan irakurketa zelan antolatzen dutenari buruz artikulu bat topatu dut. Astero geletan irakurketa ordu bat finkatzen dute. Artikuluan bertan antolamendua, bakdintzak… azaltzen dira , eta aukeraketa honen zergatia ere. Esperientzia honen balorazioa oso ona omen da ikasleen aldetik .

Ikasleei proposamena aurkezteko erabili duten aurkezpena  ere blogean txertatuta dago.

Irakurketari buruz hitz egiten

Irakurketa da geletan urtero planteatzen den gai bat. Ez dute ezer irakurtzen, ez zaie ezer gustatzen… Zaila egiten zaigu haien gustoko zerbait topatzea… Beti gabiltza bilatzen galdetzen:…zeintzuk izan ahal dira liburu egokiak gelan irakurtzeko? Zelan antolatu ahal dugu irakurketa (denok liburu berdina edo irakurketa librea)?, Zein lan planteatu irakurketaren ostean (tertulia, erreseña idatzi, lan bat egin…)?

Aurten, kurtso hasieran, Bloggeando-n  “¿Qué leemos? La eterna cuestión” post bat ipini genuen irakasle batzuek beraien blogetan egiten zituzten proposamenak aurkezten (Antonio Solano, Elisa Armas eta Miren Linazarenak). Iaz ere, gogoratzen bazarete, Karmelek beste post batean eskeini zigun “El niño con el pijama de rayas” irakurtzeko proposamena, benetan oso ondo funtzionatzen den liburua bat.

Baina, zein da zuen proposamena? Gaurko saioan post bat idaziko duzue honen inguruan. Ideien faltan bazabiltzate gure blogeko Lecturas animadas o como animarles a la lectura aurreko post-era  jo ahal duzue, hor irakurketari buruzko helbide interesgarri batzuk aipatzen genituen eta.

CDrako Blog interesgarria: Curriculum Desberdinetako Ikasbitakora

Blogak erabiltzen hasitako prozesu honetan asko ikasten dugu besteengandik: besteen esperientziak, proposamenak, oparitzen dizkiguten materialak… ikusten. Horregatik gaude beti eredu onen bila.

Gaur, Carlos Diezen Curriculum desberdinetako Ikasbitakora  ekartzen dugu gure espaziora. Bera ere CD Gizarte-Hizkuntza eremuko irakaslea da Ibaizabal Institutuan ,eta aurten Tres Tizas taldekide berria dugu (azkenengo posta berarena da, hain zuzen ere, eta oso erabilgarria guretzat).

Oso jarduera interesgarriak ikusi ahal ditugu bere blogean eta ikasleek egindako testu eta aurkezpenak ere. Aurten blog berri bat ireki du XX Mendea lantzeko. Zure lanari adi egongo gara, Carlos,  eta beharbada, momentu konkretu batean elkarlana planteatu ahal izango genuke, ezta? Polita izango litzateke!

Berrikuntza: Unitate Didaktikoak eta…

Azkenengo urte hauetan CDreko Unitate Didaktiko batzuk sortu dira Berritzegunetatik. Gure Mintegian aurkeztu eta banatu ditugu (Erligioak eta Hizkuntzak…). beste aldetik, aurreko saio batean Hizkuntza Trataera Bateraturako programatik egindako Unitate Didaktiko batzuk (Gaztelania, Euskara eta Ingelesa era koordinatuan lanteko) ere ikusi genituen eta zuen interesekoa izan daitezkela uste dut. 

Hau dela eta, material hau zintzilikatuta dagoen web orriaren berri eman nahi dizuet: Berrikuntza. Berrikuntza da Hezkuntza departamentuko web orri bat.

Gaztelania Arloko atalean CDrako Unitateak topatu ahal dira (Euskarazkoak ez daude sarean baina nik badauzkat). Eta HTBrako atalean besteak lortu ahal dira