Ikasturte berria: lehenengo urratsak

Kurtsoa hasi da. DCko 3. mailako kasuan, talde berriak osatzen dira. Lehenengo egunetan elkar ezagutzea helburu bat da. Horretaz pentzatuz, pasa den astean Marian Calvok bere blogean Hautatzen, Pilar Etxebarriak egindako aurkezpen bat eta beste erreferentzi batzuk eskeintzen zizkigun honen inguruan: talde koesioa lantzeko proposamenak baina, kasu honetan, IKten erabilera kontuan hartuz.

Eredua emateko, tabloi digital bat prestatu dut gure aurkezpena egiteko. Erabili dudan aplikazioa Wallwisher da. Oso erreza da eta aukera itzelak ematen ditu. Zuek konprobatuko duzue: egin klik irudian eta aurkeztu zure burua

Eta zuek zer egiten duzue lehenengo egunetan? Aipa ezazue ekintzaren bat.

Azkenengo bileretan… Ikasketa kooperatiboa gora eta behera

Azkenengo bi edo hiru bileretan, IKTen erabilera apur bat baztertu dugu ikasketa kooperatiboari buruz hitz egiteko.

Aurten, gure Berritzegunean, mintegi bat antolatu dugu metodologia hau praktikan jartzeko. Jose Ramon Lagoren laguntzaz ikastetxeak ikasketa kooperatiboko teknikak eta egiturak martxan ari dira. Mintegiko blogean eta wikian ikus dezakezue prozesu osoa.

Zergatik ikasketa kooperatiboa? Curriculum berrian proposatzen diren oinarrizko gaaitasunak garatzeko oso metodologia aproposa iruditzen zaigu.

Hauxe da Ikasketa Kooperatiboaren mintegian jarraitzen ari garen ibilbidea

CD Mintegian prozesua eta teknikak aztertu ditugu azkenengo bileretan, CDko taldeetan erabiltzeko oso aproposak izan daitezte eta.

Esperientzia osoa nahi baduzue jarraitu sartu blog eta wiki honetan.

Abenduaren 15ean, hurrengo saioa

irudiaren kreditua

Biharko saioan aurrekoan planteatutako ataza burutuko dugu:

  • emandako web orrietan audio egoki bat aukeratu
  • horren inguruan entzumena lantzeko jarduera bat prestatu (galdetegi bat bada Google Docs erabili ahal dugu)
  • Jarduera osatuta dagoenean Wikian eskegi

Hona hemen holako jarduera prestatzeko beste adibide bat, hain zuzen ere, Felipe Zayasek bideo baten inguruan proposatzen duen entzumena  jarduera bat.

Abenduaren 1ean, hurrengo saioa

 

Irudiaren kreditua

Aurreko saioetan alde batetik, audio landu dugu, eta beste aldetik wikiarekin jarraitu dugu lanean eta kudeatzen ikasten.

Biharko saioan gauza biak batera lantzea proposatzen dizuegu. Hau da, entzumena lantzeko jarduera bat prestatu eta wikian txertatu.

Trebetasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:

  • zer entzun: audioak topatu
  • zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.

1. Non topatu audioak?

  • Alde batetik, zuek aurreko saioan grabatutako audioren bat izan ahal da entzumena lantzeko oinarria. Audio artxiboak grabatzerakoan mintzamena lantzen dugu, baina bide batez entzumena lantzeko baliabide banku bat sortzen ari gara. Horrek eskatzen du audioa grabatzea (Audacityrekin) eta internetera igotzea (DivShare aplikazioarekin) gero, wikian txertatu ahal izateko (aurreko postean daude tutorialak).
  • Beste aldetik, interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
  •  Beste dokumentu honetan erderaz lan egiteko beste helbide batzuk ere topa daitezke

 2. Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?

Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

Hona hemen adibide batzuk:

CD edota PIEE Mintegietako kideeek sortutako material interesagarriak

Uztailaren 3an Getxon osapatu ziren Edublogs 09 Topaketetak. Hor esperientzia oso baliogarriak aurkeztu ziren. Haien artean gure kidea den Ana Belenek bere lana aurkeztu zuen. Iaz “El último samurai” blog tematikoa  ikasleekin praktikan jarri zuen   eta bere esperientzia aurkeztu zuen Getxon . Hemen ikusi ahal duzue Anak aurkeztutako power pointa. Oso lan polita eta interesgarria. Matariala sarean dago nahi duenak erabiltzeko. Animatuko zarete?

 

 Beste aldetik, Getxoko Berritzegunean CD eta PIEEko irakasleentzako mintegi bat egin zen iaz. Hor egindako lanaren emaitza Crea una campaña sekuentzia didaktikoa daukagu. Material hau blog batean sortuta dago eta Getxoko Topaketetan ere aurkeztu zen.

Imagen1

Gaia, zoritxarrez landu beharrakoa gai da: emakumeen kontrako bortxakeria. Hemen eskeintzen den sekuentzia oso aproposa izan ahal da ikasleengan hausnarketa eta konpromisoa bultzatzeko.  

Hona hemen Ana Belenek eta Getxoko kideeek aurkeztutako posterrak:

IMG_1551IMG_1544

Oraindik ez zuten GLOGSTER programa erabiltzen…

Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I

Gure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta?   Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

 

Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka:  alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.

Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:

A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…

B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…

C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…

grabatzeko (guk geuk edo haiek).

Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.

Argitu duzue burua apur bat? Laster arte