IRAKURKETAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Irakurketaz lantzen hasi baino lehen ikus dezagun aurkezpen hau:

irakurketa dc

Horren ostean Victor Morenoren liburutatik ateratako materiala aztertuko dugu eta zuek ekarritako testua oinrritzat hartuta irakuketa jarduera bat osatuko dugu. Irakurmena lantzeko arbela digitalaren aukerak ere ikusiko ditugu.

Anuncios

URRIAREN 17an, HURRENGO SAIOA:

Aurreko post-ean  tabloi digitalak aurkeztu dizkizuet gelan erabiltzeko tresna interesgarria delako.

Ikusi duzue zein erreza den parte hartzea. Betiko moduan, zailena dena da zertarako erabili argi izatea. Niri hainbat erabilera bururatzen zaidan. Zuei? Hona hemen, tabloi bat tabloiak zertarako erabiltzeari buruz zuen iritzia emateko. Egin klick irudian tabloian sartzeko:

MUNDUAK LOTZEN Proiektua

“Hainbat errealitate geografiko, kultural, ekonomiko eta sozialetako eta 6 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleek parte hartzeko eta harremana izateko gune alternatiboa da  Munduak lotzen”

conectando mundos

Horrela aurkezten da Munduak lotzen Proeiktu telematikoa bere web orrian. Proiektu ha Intermon Oxfam Elkarteak beste Elkarte batzuekin antolatzen du. Aurten “…herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da, giza ikuspegitik eta hiritartasun globalaren ikuspegitik begiratuta. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko”.

Proiektu hau ikastetxe edota herri desberdinen artean burutzen da. Bere webgunean helburuak, edukiak eta jarduerak azalduta daude. Gizarte Zientziak lantzeko eta Herritartasunarako gaitasuna garatzeko aukera aproposa izan ahal da. Parte hartzeko epea abenduaren 18ra. Ikusi eta animatu!

CDrako Blog interesgarria: Curriculum Desberdinetako Ikasbitakora

Blogak erabiltzen hasitako prozesu honetan asko ikasten dugu besteengandik: besteen esperientziak, proposamenak, oparitzen dizkiguten materialak… ikusten. Horregatik gaude beti eredu onen bila.

Gaur, Carlos Diezen Curriculum desberdinetako Ikasbitakora  ekartzen dugu gure espaziora. Bera ere CD Gizarte-Hizkuntza eremuko irakaslea da Ibaizabal Institutuan ,eta aurten Tres Tizas taldekide berria dugu (azkenengo posta berarena da, hain zuzen ere, eta oso erabilgarria guretzat).

Oso jarduera interesgarriak ikusi ahal ditugu bere blogean eta ikasleek egindako testu eta aurkezpenak ere. Aurten blog berri bat ireki du XX Mendea lantzeko. Zure lanari adi egongo gara, Carlos,  eta beharbada, momentu konkretu batean elkarlana planteatu ahal izango genuke, ezta? Polita izango litzateke!

Bilboko bilakaera

Jarduera bat proposatzen dizugu Bilboko historia eta hiriaren aldaketa ezagutzeko:

1. Bilboko historia kontuan izanik, bilatu zonaldi ezagunenak  

    eta lotu bere aro historikoarekin. 

 

 

 2. Bilbok izan duen berrikuntzaren ondorioz eraiki berriak sortu dira. Esan zeintzu diren eta zein jarduera ekonomikoarekin  daude lotuta.

 

3. Bilboko portua: Bilbo hiriaren jaiotza eta portua oso lotuta daude. Aipatu lotura hori  eta geroko aldaketak  munduko porturik garrantzitsuetariko bat izan arte.

4. Garraiobideak hiri modernoaren ezaugarriak dira. Zeintzuk dira Bilboko komunikabideek zain dauzkaten erronkak hurrengo urteetarako?

 

Galdera guztiak bete badituzu merezi duzu  hau dastatzea :

Berrikuntza: Unitate Didaktikoak eta…

Azkenengo urte hauetan CDreko Unitate Didaktiko batzuk sortu dira Berritzegunetatik. Gure Mintegian aurkeztu eta banatu ditugu (Erligioak eta Hizkuntzak…). beste aldetik, aurreko saio batean Hizkuntza Trataera Bateraturako programatik egindako Unitate Didaktiko batzuk (Gaztelania, Euskara eta Ingelesa era koordinatuan lanteko) ere ikusi genituen eta zuen interesekoa izan daitezkela uste dut. 

Hau dela eta, material hau zintzilikatuta dagoen web orriaren berri eman nahi dizuet: Berrikuntza. Berrikuntza da Hezkuntza departamentuko web orri bat.

Gaztelania Arloko atalean CDrako Unitateak topatu ahal dira (Euskarazkoak ez daude sarean baina nik badauzkat). Eta HTBrako atalean besteak lortu ahal dira