URTARRILAREN 9AN, HURRENGO SAIOA: galdetegi bat prestatzen

Aurreko postean Google Docsari buruzko informazioa ipini dizuet eta galdetegiak egiteko tutoriala.

Hurrenso saioan galdetegi bat egingo dugu.

Hemen ikus dezakezue zelan erabili da entzumena lantzeko Klima aldaketari buruzko jarduera batean

 

Anuncios

Azaroaren 28an, hurrengo saioa: Google Docsen inguruan

Biharko saioan, hasteko aurreko saioan CDrako sortutako Diigo taldearekin ibiliko gara: estekak, sartu, antolaketa ikusi…

Beste aldetik, Google Docs aplikazioa berrikusiko dugu: ematen dituen aukerak aztertu eta galdetegi bat egin.

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau?
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Zertarako balio du?
On-linen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Programak interneten daude eta hortxe bertan lantzen dugu. Beraz, edozein lekutatik sartu ahal dugu dokumentuan eta pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera. Interesgarria,ezta?
Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) eta bideoak igo ahal dituzue espazio honetara. Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal dituzue (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak, Galdetegiak eta irudiak). Gero argitaratu ahal dira blogean, sites-en edo edozein web orritan txertatzeko edota linkatzeko.

Azkenik, igo dugun edota sortu dugun dokumentu hori konpartitu ahal dugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dute. Elkarlana bultzatzeko oso trena baliogarria da
 
Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:

Saio honetan galdetetia landuko dugu. Horretarako, eman behar dugun gai baten inguruko aurrezagupenei buruzko galdetegia, edo audio/bideo baten aurreko galdesorta, edo azterketa moduko formularioa… osatuko duzue.

Hona hemen, galdetegia egiteko tutoriala: