Martxoaren 30an, hurrengo saioa

Biharko saioan, ikasketa kooperatiboari buruzko aurkezpena amaituko dugu. Dakizuenez, Elkarbizitza wikian informazio osoa eta ikastetxeen esperientziak dauzkazue. Orain, zuen txanda da. Animatuko zarete?

Beste aldetik, entzumena lantzeko egin duzuen jarduera gure wikian eskegiko dugu. Ikasiko dugu zelan txertatu eta zuen lana konpartituko dugu.

Amaitzen badugu, mintzamenarekin hasiko gara. Audacity erabili dugu. Orain, beste tresna baekin arituko gara: Podomatic

Urtarrilaren 26a, mintegiko saioa

Gaur, entzumena lantzen jarraitzen dugu. Bakoitzak audio bat aukeratu du eta jarduera burutzen ari da. Laster izango ditugu 4 jarduera berriak. Hurrengo saioa amaitutzat emango dugu ataza hau eta  Wikian eskegiko ditugu ekoizpenak guztion eskura egoteko.

Ahozko hizkuntzaz ari garenez, hemen uzten zaituztet saio batean ahozkotasuna lantzeko Maite Goñik egin zuen oso webquest  interesgarria. Egin klick irudian orrian sartzeko

Urtarrilaren 12an, hurrengo bilera

Urte berria baina ataza zaharra. Hurrengo bileran iazko azkenengo bileran hasitako jarduera berreskuratuko dugu: entzumena lantzekoa.

Asteazkenerako audioa aukeratuta ekartzea esan genuen. Bileran audio hori zelan eta zertarako erabiliko dugun erabakiko dugu eta behar den tresna (galdetegi bat, fitxa…) sortuko dugu.

Urte berriarekin etorria zaigun lege berria dela eta, hona hemen tabakoren kontrako legeari buruzko bideo labur bat gelan lantzeko aproposa izan ahal dena.

Zer egingo genuke bideo honekin? zer proposatuko genieke ikasleei?

Abenduaren 15ean, hurrengo saioa

irudiaren kreditua

Biharko saioan aurrekoan planteatutako ataza burutuko dugu:

  • emandako web orrietan audio egoki bat aukeratu
  • horren inguruan entzumena lantzeko jarduera bat prestatu (galdetegi bat bada Google Docs erabili ahal dugu)
  • Jarduera osatuta dagoenean Wikian eskegi

Hona hemen holako jarduera prestatzeko beste adibide bat, hain zuzen ere, Felipe Zayasek bideo baten inguruan proposatzen duen entzumena  jarduera bat.

Abenduaren 1ean, hurrengo saioa

 

Irudiaren kreditua

Aurreko saioetan alde batetik, audio landu dugu, eta beste aldetik wikiarekin jarraitu dugu lanean eta kudeatzen ikasten.

Biharko saioan gauza biak batera lantzea proposatzen dizuegu. Hau da, entzumena lantzeko jarduera bat prestatu eta wikian txertatu.

Trebetasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:

  • zer entzun: audioak topatu
  • zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.

1. Non topatu audioak?

  • Alde batetik, zuek aurreko saioan grabatutako audioren bat izan ahal da entzumena lantzeko oinarria. Audio artxiboak grabatzerakoan mintzamena lantzen dugu, baina bide batez entzumena lantzeko baliabide banku bat sortzen ari gara. Horrek eskatzen du audioa grabatzea (Audacityrekin) eta internetera igotzea (DivShare aplikazioarekin) gero, wikian txertatu ahal izateko (aurreko postean daude tutorialak).
  • Beste aldetik, interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
  •  Beste dokumentu honetan erderaz lan egiteko beste helbide batzuk ere topa daitezke

 2. Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?

Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

Hona hemen adibide batzuk: