Kontzeptuzko mapak: aplikazio digitalak

Testu bat irakurri ondoren kontzeptuzko mapa bat egitea oso jarduera interesgarria izan daiteke. Gaur egun aplikazio digital asko daude mapak egiteko. Web orri honetan ikus ditzakezue adibide desberdinak.

Gaurko saioan, bi tresna erabiliko dugu: Popplet eta Mindomo.

Hona hemen aplikazio hauekin egindako bi adibide:

Anuncios

Irakurketa prozesua lantzen

Aurtengo gaiarekin jarraituko dugu: irakurketa

Gaurko saioan, irakurri ostean ikasleek ulertu duten ala ez zihurtatzeko erabili ahal dugun bi jarduera mota landuko dugu:

  • Kontzeptuzko mapak: Irakurketa ondorengo estrategien artean eskemak eta kontzeptuzko mapak egitea dago. Ikasleei, ez bakarrik eskatu, irakatsi behar diegu eskemak eta kontzeptuzko mapak egiten, oso zaila da eta. Gaur egun,  holakoak egiteko aplikazio digitalak erabil daitezke. Guk MIndomo landuko dugu

IRAKURKETAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Irakurketaz lantzen hasi baino lehen ikus dezagun aurkezpen hau:

irakurketa dc

Horren ostean Victor Morenoren liburutatik ateratako materiala aztertuko dugu eta zuek ekarritako testua oinrritzat hartuta irakuketa jarduera bat osatuko dugu. Irakurmena lantzeko arbela digitalaren aukerak ere ikusiko ditugu.

Bihotza, burua, eskua! Sentitu, pentsatu, egin!

 

flikcrretik hartuta

Cristina Sierraren blogean Daniel Golemanen La inteligencia emocional liburuari buruzko komentarioen ildotik, Aniztasun Curricularreko ikasleen profilarekin erabat lotuta dagoela iruditu zait. Hau da,  adimen intelektuala baino askoz garrantzitsuagoa dela adimem emozionala,  eta,  tamalez,  hezkuntza sisteman oso lan eskas egin dugu bigarrena lantzeko. Teorian aniztasun ikaleak intelektualki “traketsagoak” dira, baina emozionalki?, agian izugarrizko ikasle prestuak.

Adimen intelektuala, emozionala eta zer dakigu adimen korporalaz? Goleman bera aipatzen du beste liburu honek: La inteligencia corporal en la escuela,de Marta Castañer y varios autores y autoras.

Entre libros… Apirilaren 23a: Liburu eguna

Askotan hitz egin dugu blog honetan irakurketari buruz ( zein liburu irakurri, zelan animatu ikasleak, zeintzu jarduerak proposatu… ) baina gaur, liburu eguna izanik, derrigorrez aipatu behar dugu.

Zerbait berria aportatzeko hemen duzue beste erreferentzia bat. Comunicación y pedagogía aldizkariaren barruan, irakurketari buruz  Entre libros web espezifikoa daukate. Web honetan irakurketari buruzko artikuluak, esperientziak, liburuen erreseñak eta abar topa daitezke. Horrez gain haur eta literatura egileei bideoz grabatutako elkarrizketak ikus daitezke. Orria “gaztea denez oraindik gutxi daude baina ideia interesgarria dela uste dut.

entre-libros

Comunicación y pedagogía aldizkariak argitaratzen duen “Revista de Literatura“rako sarbide zuzena ere topa dezakezue orri honetan.

“San Clemente Sariak”; irakurketa bultzatzeko ekimen berria

E-mailez bidali didaten egunkari baten berri baten bitartez San Celmente Sarien berri izan dut. Benetan harrigarria!

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Rosalía de Castro BHIk antolatzen du Lehiaketa hau, aurten XIV edizioa izanik. Epaimahiak, Galiziako ikastetxeetako DBH eta Batxillergoko ikasleek osatuta, erabakitzen du zeintzuk diren haien gustokoen liburuak: aurten Luis Landero, Anxos Sumai eta  Julian Barnes. Geroago, sariak banatzeko antolatzen den afari batean ikasleek aukera daukate idazleak egoteko eta hitz egiteko. Azkenengoan, martxoaren 13an, aurten sarituak izan direnek gehi iazkoek (Murakami, Molina Foix eta Maria Reimondez) parte hartu dute. Ezinezkoa ematen du baina batzutan, esaerak esaten duenez “querer es poder”. Seguru ikasle hauek irakurtzeko motibazio askoz handiagoa daukate. Zorionak Rosalia de Castro BHIko irakasleei!

Tresna berri bat wordpress blogetan: test laburrak

Konturatu bazarete blogaren editorean, goiko partean, ikono berri bat agertu zaigu: borobil gorritxo bat.

Zer da hau? Sistemak eskeintzen digun tresnna berri bat da. 

Zertarako balio du? Post-ean Test laburrak txertatzeko.

Hona hemen adibidea:

 

Zer iruditzen zaizue? Niri gelan ikasleekin erabiltzeko ideia asko bururatzen zait.