Apirilaren 5ean, hurrengo saioa

Azkenengo bolada honetan ikasketa kooperatiboarekin aritu gara mintegian. Teoria ikusi dugu, orain praktikara eraman behar da. Animatuko zarete?

Beste aldetik, gure Mari Jose “Callejeros literarios” proiektuan sartu da buruz belarri bere ikasleekin. Zuek, zergatik ez? Aurrera joanez gero badakizue nire laguntza eukiko duzuela.

Biharko saioan ahozko hizkuntza trebezia lantzera bueltatuko gara. Azkenengo ataza entzumena lantzeko jarduera bat prestatzea izan zen. Orain mintzamena landuko dugu berriro.

Aurreko saio batean Audacity programa ezagutu eta erabili genuen. Orain, beste bat frogatuko dugu: Podomatic. Tresna hau da on-line grabatzeko web 2.0 aplikazio bat. Hona hemen, tresna honi buruz Educ@contic-ean idatzi genuen artikulu bat: zer da, zelan erabili eta zertarako.

Hemen programa honen erabilpenaren eredu batzuk ikus ditzakezue:

Ahotsa prestatu! Zuen txanda da!