12-13 IKASTURTERAKO LAN-PLANA

Aurreko saioan finkatu genuen lan-plana eta egutegia.  Urtero bezala, gure asmoa da gelako praktikak hobetzea metodologia berriztatzailearen hildotik.

Hemendik aurrera, lanean hasiko gara,  ikasteko hainbat gauza berri daukagu eta.

 

irudiaren kreditua

Anuncios

Bihotza, burua, eskua! Sentitu, pentsatu, egin!

 

flikcrretik hartuta

Cristina Sierraren blogean Daniel Golemanen La inteligencia emocional liburuari buruzko komentarioen ildotik, Aniztasun Curricularreko ikasleen profilarekin erabat lotuta dagoela iruditu zait. Hau da,  adimen intelektuala baino askoz garrantzitsuagoa dela adimem emozionala,  eta,  tamalez,  hezkuntza sisteman oso lan eskas egin dugu bigarrena lantzeko. Teorian aniztasun ikaleak intelektualki “traketsagoak” dira, baina emozionalki?, agian izugarrizko ikasle prestuak.

Adimen intelektuala, emozionala eta zer dakigu adimen korporalaz? Goleman bera aipatzen du beste liburu honek: La inteligencia corporal en la escuela,de Marta Castañer y varios autores y autoras.

MUNDUAK LOTZEN Proiektua

“Hainbat errealitate geografiko, kultural, ekonomiko eta sozialetako eta 6 urtetik 17 urtera bitarteko ikasleek parte hartzeko eta harremana izateko gune alternatiboa da  Munduak lotzen”

conectando mundos

Horrela aurkezten da Munduak lotzen Proeiktu telematikoa bere web orrian. Proiektu ha Intermon Oxfam Elkarteak beste Elkarte batzuekin antolatzen du. Aurten “…herrien migrazioetan eta garapenean oinarritzen da, giza ikuspegitik eta hiritartasun globalaren ikuspegitik begiratuta. Migratzearen arrazoiak eta pertsonen bizitzan eta haien ingurunean migratzeak dituen ondorioak landuko dira, eta banaka nahiz taldean zer jarrera eta konpromiso hartu behar ditugun pentsatuko dugu, jatorri desberdineko pertsonen arteko errespetuan oinarritzen den gizarte ireki, askotariko eta solidarioa eraikitzen laguntzeko”.

Proiektu hau ikastetxe edota herri desberdinen artean burutzen da. Bere webgunean helburuak, edukiak eta jarduerak azalduta daude. Gizarte Zientziak lantzeko eta Herritartasunarako gaitasuna garatzeko aukera aproposa izan ahal da. Parte hartzeko epea abenduaren 18ra. Ikusi eta animatu!

III Premio Espiral Edublogs 09: sariak

Azkenengo bolada honetan IKTekin zerikusia daukaten gertaera ugari izan dira. Getxolinguae 2009 aipatu dugu aurreko postean. Honetan III Premio Espiral Edublogs 09  delakoari buruz hitz egingo dugu.

Lehiaketa honetan satiruak izan diren blogak ezagutu ahal dituzue hemen. Zorionak guztioi!

Oso Lehiaketa gaztea da Espiralena, baina urtero handitu egin da aurkeztu diren blogen zenbakia. Irakasleen artean bloga tresna didaktiko bihurtzen ari dela nabaria da.

Blog honetan ere ikus daitezke aurkeztutako blog guztiak. Haien artean gure mintegikideak diren Andoni eta Ana Belenenak.  Zorionak ere haiei aurkezteagatik, eta aurrera, bide onetik goaz eta.

Getxolinguae 2009: IKT eta hizkuntzen inguruan

Maiatzaren 13 eta 14an, Getxon, urtero bezala,  Getxolinguae 2009 Jardunakldiak ospatu ziren. Aurten hauxe izan da gaia: Hizkuntza-Komunikaziorako gaitasuna, metodologiak eta IKTak. Hemen ikusi ahal duzue egitaraua. Suerte handia izan zen eremu honetan maila handiko jendea entzutea eta beraiekin egunak konpartitzea: Felipe Zayas, Toni Solano, Manuel Guerrero, Tres Tizas, Ricardo Martinez de la Pera eta abar. Bloggeando taldekideok ere saio bat eman genuen ostegunean arratsaldez. Gaia  Web 2.0 tresna batzuk aurkeztea  eta euren aplikazio didaktikoa azaltzea izan zen.

Jardunaldiak oso interesgarriak izan ziren. Asko ikasi  genuen eta disfrutatu ere. Hemen daukazue 13 eta 14aren kronika eta argazkiak.

getxolinguae 2009 56

“San Clemente Sariak”; irakurketa bultzatzeko ekimen berria

E-mailez bidali didaten egunkari baten berri baten bitartez San Celmente Sarien berri izan dut. Benetan harrigarria!

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Rosalía de Castro BHIk antolatzen du Lehiaketa hau, aurten XIV edizioa izanik. Epaimahiak, Galiziako ikastetxeetako DBH eta Batxillergoko ikasleek osatuta, erabakitzen du zeintzuk diren haien gustokoen liburuak: aurten Luis Landero, Anxos Sumai eta  Julian Barnes. Geroago, sariak banatzeko antolatzen den afari batean ikasleek aukera daukate idazleak egoteko eta hitz egiteko. Azkenengoan, martxoaren 13an, aurten sarituak izan direnek gehi iazkoek (Murakami, Molina Foix eta Maria Reimondez) parte hartu dute. Ezinezkoa ematen du baina batzutan, esaerak esaten duenez “querer es poder”. Seguru ikasle hauek irakurtzeko motibazio askoz handiagoa daukate. Zorionak Rosalia de Castro BHIko irakasleei!