IRAKURKETAREN INGURUKO HAUSNARKETA

Irakurketaz lantzen hasi baino lehen ikus dezagun aurkezpen hau:

irakurketa dc

Horren ostean Victor Morenoren liburutatik ateratako materiala aztertuko dugu eta zuek ekarritako testua oinrritzat hartuta irakuketa jarduera bat osatuko dugu. Irakurmena lantzeko arbela digitalaren aukerak ere ikusiko ditugu.

Anuncios

Martxoaren 30an, hurrengo saioa

Biharko saioan, ikasketa kooperatiboari buruzko aurkezpena amaituko dugu. Dakizuenez, Elkarbizitza wikian informazio osoa eta ikastetxeen esperientziak dauzkazue. Orain, zuen txanda da. Animatuko zarete?

Beste aldetik, entzumena lantzeko egin duzuen jarduera gure wikian eskegiko dugu. Ikasiko dugu zelan txertatu eta zuen lana konpartituko dugu.

Amaitzen badugu, mintzamenarekin hasiko gara. Audacity erabili dugu. Orain, beste tresna baekin arituko gara: Podomatic

Azkenengo bileretan… Ikasketa kooperatiboa gora eta behera

Azkenengo bi edo hiru bileretan, IKTen erabilera apur bat baztertu dugu ikasketa kooperatiboari buruz hitz egiteko.

Aurten, gure Berritzegunean, mintegi bat antolatu dugu metodologia hau praktikan jartzeko. Jose Ramon Lagoren laguntzaz ikastetxeak ikasketa kooperatiboko teknikak eta egiturak martxan ari dira. Mintegiko blogean eta wikian ikus dezakezue prozesu osoa.

Zergatik ikasketa kooperatiboa? Curriculum berrian proposatzen diren oinarrizko gaaitasunak garatzeko oso metodologia aproposa iruditzen zaigu.

Hauxe da Ikasketa Kooperatiboaren mintegian jarraitzen ari garen ibilbidea

CD Mintegian prozesua eta teknikak aztertu ditugu azkenengo bileretan, CDko taldeetan erabiltzeko oso aproposak izan daitezte eta.

Esperientzia osoa nahi baduzue jarraitu sartu blog eta wiki honetan.