Azaroaren 18an hurrengo saioa

Apurka apurka bagoaz arritmoa hartzen.

Hurrengo saioan bakoitzak norberaren blogean arituko da. Helburua bloga antolatzea eta martxan jartzea izango da. Horretarako hauxek izango dira betebeharrak:

– Bloga zertarako erabiliko duzuen erabaki

– Blogaren helburua kontuan hartuta kategoriak sortu eta alboko zutabea antolatu

Beti bezala, zailena helburua finkatzea da. Zertarako erabiliko duzue sortu berria den blog dotore hori? Irakaslearena izango da? Edo ikasle eta irakasleena, hau da, talde- blog bat?

Laguntzeko Lourdes Domenech-ek -hizkuntzako irakasleak-  Materiales de lengua y Literatura web orrian Los blogs educativos artikuluan, beste informazio interesgarriez gain “Ejemplos de los usos educativos” atalean bloga erabiltzeko hainbat ideia ematen dizkigu. Despistatuta egonez gero eman begirada bat.

Beste aldetik, iaz gure kideek egindako blogak ere bisitatuko ditugu: Ana Belen Vega-ren El último samurai , Andoni Erkoreka-ren Aniztasuna irakaskuntzan eta karmele Lopez de Abetxuko-ren URBI CD bloga. Hirurak desberdinak, eta erabilera ere desberdinekin.

Aspektu teknikoei dagokienez erabiliko ditugun jarraibideak blog honetan Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak orrian topa ditzakezue.

Anuncios

Hurrengo saioa: urriaren 22an

Beti bezala, planifikatuta zegoen lana ezin genuen bete aurreko saioan . Ez du importa. Askotan proposamen berriak sortzen dira edota zuen beharrei erantzuteko beharra ere.

Hau dela eta, hurrengo saioan berreskuratuko dugu aurrekoa eta zera egingo dugu:

  • CDrako blog batzuk ezagutu
  • mintegikideen blogak ikusi (iazkoak eta aurtengoak)
  • blog berrien arrazoak konpondu
  • sarrera bat idatzi

Sarrera hori, nola idatziko dugu? Gure blogaren goiko partean dagoen “bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak” atalean apunte guztiak dauzkazue, baina hona hemen bereziki sarrera idazteko apunteak saioaren aurretik begirada bat emateko.

Eta zertaz idatziko dugu? Aurreko postean ipini nuen moduan gaia irakurketa izan ahal da. Honetan girotzeko apur bat ikusi hurrengo post-a.

Nola hartu lurra blogosferan…

Maiatzaren 20an, azkenean Unamuno BHI Institutuan, CDko irakasleentzako Jardunaldian gure Bloga aurkeztuko dugu. Baina zer da BLOGA? Zertarako erabili ahal dugu irakasleok? Beno, bloga hauxe da eta hemen ikusiko duzue guk, CDko Mintegian, zertarako erabiltzen dugun.

Beharbada, batzuentzat  bloga kontzeptu berri bat da. Beste batzueentzat, berriz, bloga oso ondo ezagutzen edota erabiltzen duzuen zerbait da.

Jardunaldi honetan azalduko dugu gainetik blogari buruz aspektu orokorrak eta adibide batzuk ikusiko ditugu, baina interesa izanez gero, gure blogean eskumako zutabean “ORRIAK” atalean “Bloga egiteko eta erabiltzeko jarraibideak” aukeran sartu. Hor informazioa eta jarraibideak topatuko dituzue.

Animatu blogosferan sartu eta irakaskuntzarako berak ematen dituen aukerak ezagutu, merezi du eta!

Gure blog berriak: Kategoria!

Blogarekin gora eta behera? Zelan moldatu zarete zuen blog berriarekin?

Bakoitzak zuen blog propioa sortu duuze. Orain arte, apaindu baino ez dugu egin: itxura, atalak… Hurrengo saioan, kategoriak sortu behar ditugu.

Zuek blogetan ibiliak zarete, beraz, blog batean kategoriaren zergatia badakizue. Kategoriak atala funtsezkoa da gure blog-aren edukia antolatzeko eta egituratzeko. Atal hau aurkibidearen parekoa da; izan ere, bloga zabaltzen den unean bertan bilatzen ari garen atala kategorien arabera sailkatuta badugu, errazago topatuko dugu. Gogoratu, bestalde, blogean informazioa kronologikoki dagoela antolatua; beraz, testuak ‘desagertu’ egingo dira beste testu batzuk sartu ahala. Horregatik, kategoriek edukia antolatzen lagunduko digute irizpide semantikoaren arabera.
Kategorien sailkapen berezia, bakoitzak geurea egin dezakegu zer nolako informazioa sartuko dugun blog-ean kontuan izanik. Zertaz idatziko dugu? Horren arabera kategoriak sortu.

Laguntzeko hemen dauzkazue kategoriak sortzeko jarraibideak.

Eta amaitzeko, beste ataza proposatzen dizuegu hurrengo saiorako: alboko zutabean estekak sartu eta kudeatu. Horretarako ere, beti bezala, hemen daude alboko zutabean estekak sortzeko apunteak

Martxoaren 12ko saioa: badatoz oporrak!

Oporrak hementxe dauzkagu. Bazen garaia!

Hiruhilabete honen amaieran denok nekatuta eta oporrak hartzeko irrikitan gaude, baina gaur poz pozik gaude mintegi saio daukagulako, ezta?

Ikusiko ditugu zelan doazen gure jarduerak eta banan banan behar dituzuen baliabideak edota orientabideak ematen saiatuko naiz.

Aspektu teknikoei dagokionez, baten batek bideo bat erabiliko du, beraz bideoa zelan txertatzeko apunteak zintzilikatuko ditugu hemen. Oso prozedura erreza da. Ea beste batzuek ere animatzen zareten bideoak erabiltzen.

Beste aldetik, seguru gehienek fitxa bat edo apunteak erabiliko dituzue jardueran eta horretarako ere blogera artxibo bat  zelan igotzeko jarraibideak uztziko dizkizuet.

Orain, martxan jarri. Ea gure jarduera burutzen dugun!

Abenduaren 12ko saioa: argitaratzeko prest?

Poliki poliki goaz gure lehenengo urratsak ematen mundu berri honetan, blogosferan. Baina “piano piano si va lontano” italiarrek esaten duten moduan.

Aurreko saioan, ia guztiek idatzi zenuten post bat, batzuk irudia eta esteka txertatu ere baina badirudi inor ez dela ausartu artikulua argitaratzen. Behar bada, ez duzue amaitutzat eman. Bihar, argitaratzeko momentua heldu da! Zerbait falta bazaizue bihar amaitu eta argitaratuko dugu. OK? Hori egiteko apunteak azaroaren 7ko saioan zintzilikatuta daude.

Honez gain, beste ataza batzuk izango ditugu:

  • blogaren atalak/kategoriak osatzea
  • eskumako zutabea aztertzea
  • Word, power point edo pdf artxibo bat zelan igotzea blogera
  • Hurrengo posta prestatzea: zuen ikasleei zuzendutako jarduera bat sortzea

Betiko moduan, hemen dituzue apunte berriak. Bihar arte!