Arbela Digitala: lehenengo pausuak

irudiaren kreditua

Aurreko saioan, webquestaren elaborazioan etentxo bat egin genuen arbela digitalaren erabileran lehenengo pausuak emateko. Biharko saioan ere horretan jarraituko dugu.

Arbela digitala gelan izateak aukera handia ematen digu. Alde batetik, internetera lehio paregabea zabaltzen du baliabide digitalak, web 2.0 aplikazioak eta abar errez erabiltzeko. Eta beste aldetik, arbelak daukan berariazko programak ere arbelan proiektatzen dugunarekin jarduteko aukera ematen digu: azpimarratu, seinalatu, irudiak kapturatu eta manipulatu, saioak grabatu…Bi egun hauetan, tresna ezagututuko dugu (menua aztertu eta erabili) eta gelan erabiltzeko ejemplifikazioak ikusiko ditugu. Hainbat errekurtso daude arbela digitalari buruz: tutorialak, baliabideak… Hemen, erreferentzia batzuk uzten dizkizuet:

Bide batez, girotzeko, hona hemen Miguel Ángel García Guerrak bere aurkezpen batean arbela erabiltzeko ematen dituen 30 idei. Baliogarriak izan ahal dira zuretzat?

30 ideas para usar la pizarra digital

Anuncios

Azaroaren 3an, hurrengo saioa

Aurreko saioan wikian gora eta behera ibili ginen: irudiak igotzen, artxiboak txertatzen, estekak sortzen… Prozedurak ez ahazteko Andonik wikian orri berri bat sortu du tutoriala eskegitzeko. Dena dago prest. Hemendik aurrera, bakoitzak dauzkan baliabideak edota ezagutzen dituen materialak igoko ditu wikira.

Baliabieak aztertzerakoan batek proposatu zuen testu batzuk grabatu wikira igotzeko. Hau dela eta, biharko saioan lan hori proposatzen dizuet: Audacity programa erabiliz  audio artxiboa sortu, internetera igo eta wikian txertatu.  Holako artxiboak blogean ere txertatu ahal ditugu.

Audacity programa soinua grabatzeko eta editatzeko erabil daiteke. Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia eta erreza da. Hona hemen adibide bat:

Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa, edo karpeta portablea kopiatu mahaigainean.
Programa zabalduko dugu eta poema, ipuina, berri bat… grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Orain wikian edota blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:

Aurreko aurkezpen honetan Blogger sisteman egindako blog batean zelan txertatzen den azaltzen da. Wordpreseko kasuan prozedura desberdina da. Dokumentu honetan topa ditzakezue jarraibideak.
Lanera!

Ongi etorri guztiok!

Flickrretik hartuta eta moldatuta
Flickrretik hartuta eta moldatuta

Ikasturte berria heldu eta gure bloga martxan jarri da berriro.

Bihar CD Mintegiko lehenengo saioa eukiko dugu. Batzuk agian berriak izango zarete, beste batzuk, berriz, urteetan ibiliak talde honetan. Ongi etorri guztiok mintegira eta blogera!

Dakizuenenz, azkenengo urteetan , gehien bat IKTen erabilera landu dugu. IKTak zelan eta zertarako erabili gelan. Hauek dira emaitza batzuk:

Aurten, hildo honetatik jarraitzea pentsatu dut. Hauek dira proposatzen dizkizuedan gaiak:

  • IKTen aplikazioa eremuan:
    • blogare erabileran sakondu: jarduerak , proiektuak eta sekuentzia didaktikoak diseinatu
    • wikia zer den ezagutu eta erabili
    • Web 2.0 ko tresna/programa desberdinak ezagutu eta erabili gelako jardueretan: poster digitalak, komikiak, denboraren lerroak…
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
    • Google– aren eskeintza ezagutu: Google Docs, Google Sites, Picassa, Google reader…
  • Ulermenezko Irakurketa zelan landu: estrategiak, “Leemos en pareja” programa
  • Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk..

 Bihar arte!

Apirilaren 29an, hurrengo saioa: Bideoa II… eta Audioa!

Hurrengo saioan bideoarekin jarraituko dugu. Honen inguruan bi ataza proposatzen dizkizuet:

  • bideoari zuek grabatutako audioa sartu *
  • Youtubera igo
  • blogean txertatu

*(audio grabatzeko Audacity programa erabiliko dugu. Hemen dago prozedura)

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

Gure blogean dagoen Bloga egiteko eta kudeatzeko jarraibideak atalean bideoa sortzeko apunteak dauzkazue. Lehenengo zatia (movie maker zelan erabili eta Youtubera zelan igo) oraindik balio du baina WordPress programaren itxura aldatu denez, bigarren zatia (blogean zalan txertatu) ez dago eguneratuta. Beraz, guk sortutako beste blog honetara  joatez komendatzen dizuet. Hor bideoa sortzeko eta blogean txertatzeko jarraibide eguneratuak  (eta beste jarraibide guztiak) topa daitezke gaztelaniaz.

Horrez gain, Youtuben Movie maker programa erabiltzeko tutorial batzuk  ikusi ahal dituzue.

Aurreko saioaren ostekoa: Bideoa I

Gure azkenengo saioa, oporren aurretik, oso urrun ikusten da, ezta?   Ahalegin handiak egin behar ditugu gogorarazteko baina datorren astean hurrengo saioa daukagu eta burua kokatu behar dugu. Gogoratzen duzue zer egin genuen?

Flickrretik hartuta

Flickrretik hartuta

 

Ba, bai. Aurreko egunean, bideoaz aritu ginen. Movie Maker programa erabiliz bideo txiki bat sortu genuen. Gogoratzen duzuenez programa honek bi abentaila dauka:  alde batetik, Windows sistemaren programa da eta ordenagailu guztietan topa daiteke; beste aldetik, oso erabilgarria eta erakargarria gertatzen da.

Baina, beti bezala, garrantzitsuena zera da: zertarako erabili? Ikuspuntu desberdinetatik zailkatu ahal ditugu posibilitateak baina nik hiru hildo desberdin hauek ikusten ditut:

A) ikaslea ikuslea denean, interneten topatuta edota guk egindako bideoak erabili ahal ditugu…

B) ikaslea sortzailea denenan erabili ahal dugu…

C) ikasleak betetzen dituen ahozko jarduerak erabili ahal dugu…

grabatzeko (guk geuk edo haiek).

Esteken bitartez hainbat adibide eskeini dizkizuet. Beste adibide moduan, hemen daukazue Lourdes Domenechek proposatutako jarduera bat. Kasu honetan, aspektu konkretu bat lantzeko egokiak diren bideoak biltzen dira ikasleek azter ditzaketen.

Argitu duzue burua apur bat? Laster arte

Otsailaren 11an hurrengo saioa

flickr

flickr

Biharko saioan inkestak eta galdetegiak egiteko programa desberdinak ezagutzen jarraituko dugu.

Aurreko saioan WordPresseko aplikazioa erabili genuen eta E-encuesta programa apur bat ezagutu. Oso erreza, ezta? Hamaboste egun hauetan E-encuesta frogatzen  ibili zaretela espero dut. Ikusiko ditugu zuen ekoizpenak!

Biharko saioan, gehien bat Google sistemaren barruan formularioak on-linen sortzeko Google Docs-ek daukan aplikazioa aztertuko dugu.

Gauza berriak eta oso aplikagarriak ikasten ari gara, baina ez galdu gure azkenengo helburua: esku artean daukagun sekuentzia didaktikaren barruan galdetegi bat sortzea. Beraz, sistema desberdinak aztertuez gero bat aukeratu eta gaiarekin lotutako inkesta sortuko dugu.

Galde-erantzunak: zelan sentitzen zarete?

Aurreko bileran nire lan proposamena aurkeztu nuen (sekuentzia didaktiko bat garatzea) eta ados egon arren sekuentziaren gaiaz eztabaidatu genuen. Nire proposamena emakumeen kontrako biolentzia izan zen. Ez zen argi ikusten eta, ideia pilo bat bota ondoren, gaia era positiboan hartzea erabaki genuen: biolentziaren kontra amodioa. Buelta eman genion jatorrizko ideiari. Beraz, nerabezaroan zelan bizitzen duten amodioa, haien arteko harremanak, sentimenduen adierazpena… eta abarretan arituko gara gure lanean.

Tresna berriak ere erabiltzen hasiko gara. Lehenengo eta behin galde-erantzunak egingo ditugu gure sekuentzian sartzeko. Baina, zein sistema erabili?

Aurreko post batean, WordPress programak berak inkestak sortzeko daukan tresna erabiltzen inkesta txiki bat sartu nuen. Programaren barruan daukagunez hau izango da erabiliko dugun lehenego tresna galdetegi bat egiteko. Baina hau nahiko eskasa denez beste bi aukera gehiago ikusiko ditugu: Google Docs eta E-encuesta.  Bigarren honetan irdudiak, bideoak eta denetarik sar daitezke. Betiko moduan, erregistratu behar gara programa haien barruan lan egitelko. Gero, erabilera oso erreza izaten da.

Orain, zailena dator…, zer nahi dugu galdetu ikasleei? Joan edukiari buruz pentsatzen…, hori da inportanteena.