Jarraitzen dugu webquestak egiten

Aurreko saioa batzuetan arbela digitalan trasteatzen ibili gara. Ikusi duzuenez, erreza da baina, betiko moduan, erabiltzen ikasten da.

Momentuz, arbela aparkatuko dugu eta webquestak egiten jarraituko dugu. Lana planteatuta daukazue baina jarduerak garatu behar dira. Hurrengo saioan zera egingo dugu:

  • sarrera osatu
  • ataza osatu
  • prozesuaren jarduerak idazten hasi

Bitartean Google Sites-a erabiltzen ikasiko dugu: bideoak txertatzan, dokumentuak igotzen…

Aurrera!

Anuncios

Azaroak, 9. Webquestarekin jarraitzen dugu: sarrera idatzi eta atazak finkatu

Bihar, webquesta diseinatzen jarraituko dugu.

Gaia erabakita baduzue, bihar Sarrera atala osatuko dugu. Atazada webquetaren atal garrantzitsuena. denon artean komentatuko dugu ondo finkatzeko. gero ata hori ere osatuko dugu.

Aspektu teknikoen aldetik, irudiak eta bideoak txertatzen ikasiko dugu.

Beti bezala, Webquest Tailerraren jarraibideak kontuan hartuko ditugu.

Aurrera

 

Urriak, 26: Webquesta diseinatzen hasi

Aurreko saioan Google Sites aplikazioa erabiliz gure webquestaren euskarria sortu genuen. Datorrenean, webquest-a bera diseinatzen hasiko gara: sarrera atala idatzi, ataza finkatu eta berari dagokion atala osatu. Etxeko lanak egin dituzue?

irudiaren kreditua

Bide batez, Sitesen idazten, eta irudiak eta bideoak txertatzen ikasiko dugu. Hori guztia egiteko Webquest Tailerra erabiliko dugu oinarritzat.

Amaitzeko, berri on bat: aurreko saioan, adibideen artean  ikusi genituen “Los retos del siglo XXI” izenenkoaren euskarazko bertsioa badago. Nahi izanez gero, erabil dezakezue.

Urriak, 5: Webquestak eta Google Sites

Aurtengo la-planean erabaki dugu Webquest edo sekuentzia didkatika digitala sortuko dugula, orain arte erabiltzen ikasi ditugun hainbat tresna eta baliabideak praktikan jartzeko.

Euskarri moduan Google Sites aplikazioa erabiltzea erabaki dugu. Hau ela eta Blogge@ndo-kideok sortu genuen Un taller de webquest coin Google Sites gunea erabiliko dugu: hor bai webquesta sortzeko bai sites-a egiteko jarraibideak eta ereduak topatuko dituzue.

Bihar lanean hasiko gara. Sites-a sortu eta webquestaren sarrera idatzi.

Baina, lehenengo eta behin, argi euki behar duzue zein gai nahi duzuen landu. Joan pentsatzen!

Bihar arte.