Azaroaren 28an, hurrengo saioa: Google Docsen inguruan

Biharko saioan, hasteko aurreko saioan CDrako sortutako Diigo taldearekin ibiliko gara: estekak, sartu, antolaketa ikusi…

Beste aldetik, Google Docs aplikazioa berrikusiko dugu: ematen dituen aukerak aztertu eta galdetegi bat egin.

Zer da Google Docs?  Ezagutzen duzue aplikazio hau?
Google Docs Google plataformako beste zerbitzu bat dugu. Zertarako balio du?
On-linen lan egiteko eta lana konpartitzeko. Programak interneten daude eta hortxe bertan lantzen dugu. Beraz, edozein lekutatik sartu ahal dugu dokumentuan eta pertsona desberdinek (baimena izanez gero) editatu ahal dute batera. Interesgarria,ezta?
Ade batetik zure dokumentuak (DOC, XLS, ODT, ODS, RTF, CSV, PPT, eta abar.) eta bideoak igo ahal dituzue espazio honetara. Beste aldetik, hortxe bertan ere dokumentuak sortu ahal dituzue (Doc, Aurkezpenak, Kalkulo Orriak, Galdetegiak eta irudiak). Gero argitaratu ahal dira blogean, sites-en edo edozein web orritan txertatzeko edota linkatzeko.

Azkenik, igo dugun edota sortu dugun dokumentu hori konpartitu ahal dugu beste batzuekin. Haiek ere editatu ahal izango dute. Elkarlana bultzatzeko oso trena baliogarria da
 
Bideo honetan oso era adierazgarrian azaltzen da:

Saio honetan galdetetia landuko dugu. Horretarako, eman behar dugun gai baten inguruko aurrezagupenei buruzko galdetegia, edo audio/bideo baten aurreko galdesorta, edo azterketa moduko formularioa… osatuko duzue.

Hona hemen, galdetegia egiteko tutoriala:

Anuncios

DIIGO erabiltzen ikasten

Internet-en topatzen ditugun audio, bideo, ariketa, proposamen… interesgarriak gordetzeko eta elkartrukatzeko Diigo tresna erabiltzen ikasiko dugu. Hona hemen aplikazioaren erabilera ulertzeko bi tutorial.

 

TUTORIALA (1. ZATIA)

TUTORIALA (2. ZATIA)
Diigo gelan ikasleekin erabiltzeko orientazioak.
Diigo Taldeen eredu batzuk:
  • Diigo orrian sartu eta erregistratu
  • Internet-en bilatu erreferentzi batzuk eta gorde (programak emanten dituen aukerak ezagutu)
  • Zuen arteko talde bat sortu: (hizkuntzetakoa, hizkuntzaka, gaika, trebezika…?)
  • Baliabideak konpartitu.

HUrrengo saioa, urriaren 31an: Gogokoenak on-line. Baliabideak konpartitzeko sistemak

Badakizue zer diren laster-marka sozialak? Interneten zure gogoko web orriak biltzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko tresnak.

Orain arte, Internetetik nabigatzen zaudetenean eta webgune interesgarriak topatzen dituzuenean, gogokoetan sartu dituzue, ezta?. Baina, zer gertatzen da beste ordenagailu batean zaudetenean? Gogokoak gordetzen dira gauden ordenagailuan eta ezin dugu erabili beste batean.  Tresna hauekin hau ez da gertatzen. Intereseko web orri bat topatzerakoan, holako tresna bat erabiliz, interneten kokatuta dagoen espazio batean sartzen dugu. Horrek esan nahi du edozein ordenagailutik berreskura dezakegu.

Beste aldetik, etiketen bitartez, web orri erreferentziak sailkatu ahal ditugu eta, are gehiago, gure espazio publiko moduan konfiguratzen badugu edota taldeak sortzen baditugu, besteekin konpartitu ahal dituzu erreferentziak.

Sistema desberdinak daude:

  • Del.icio.us/: gehien erabiltzen dena, ingelesez dago
  • Diigo: orain asko erabiltzen da, bereziki taldeak egiteko
  • Mr. Wong: gaztelaniaz dago
  • Bildu: euskeraz dago

Horien artean nik Diigo proposatzen dizuegu mintegian lantzeko. Aplikazio honetan oso erreza da gure gogokoenak gordetzea eta kideekin elkartrukatzeko taldeak sortzea, adibidez, CDko talde bat.