Martxoaren 30an, hurrengo saioa

Biharko saioan, ikasketa kooperatiboari buruzko aurkezpena amaituko dugu. Dakizuenez, Elkarbizitza wikian informazio osoa eta ikastetxeen esperientziak dauzkazue. Orain, zuen txanda da. Animatuko zarete?

Beste aldetik, entzumena lantzeko egin duzuen jarduera gure wikian eskegiko dugu. Ikasiko dugu zelan txertatu eta zuen lana konpartituko dugu.

Amaitzen badugu, mintzamenarekin hasiko gara. Audacity erabili dugu. Orain, beste tresna baekin arituko gara: Podomatic

Abenduaren 15ean, hurrengo saioa

irudiaren kreditua

Biharko saioan aurrekoan planteatutako ataza burutuko dugu:

  • emandako web orrietan audio egoki bat aukeratu
  • horren inguruan entzumena lantzeko jarduera bat prestatu (galdetegi bat bada Google Docs erabili ahal dugu)
  • Jarduera osatuta dagoenean Wikian eskegi

Hona hemen holako jarduera prestatzeko beste adibide bat, hain zuzen ere, Felipe Zayasek bideo baten inguruan proposatzen duen entzumena  jarduera bat.

Abenduaren 1ean, hurrengo saioa

 

Irudiaren kreditua

Aurreko saioetan alde batetik, audio landu dugu, eta beste aldetik wikiarekin jarraitu dugu lanean eta kudeatzen ikasten.

Biharko saioan gauza biak batera lantzea proposatzen dizuegu. Hau da, entzumena lantzeko jarduera bat prestatu eta wikian txertatu.

Trebetasun hau lantzeko bi aspektu kontuan hartu behar dugu:

  • zer entzun: audioak topatu
  • zelan antolatu jarduera: audio hori entzunten dutenenan ikasleek zer egin behar duten diseinatu behar dugu.

1. Non topatu audioak?

  • Alde batetik, zuek aurreko saioan grabatutako audioren bat izan ahal da entzumena lantzeko oinarria. Audio artxiboak grabatzerakoan mintzamena lantzen dugu, baina bide batez entzumena lantzeko baliabide banku bat sortzen ari gara. Horrek eskatzen du audioa grabatzea (Audacityrekin) eta internetera igotzea (DivShare aplikazioarekin) gero, wikian txertatu ahal izateko (aurreko postean daude tutorialak).
  • Beste aldetik, interneten hainbat baliabide topa daitezke. Hemen uzten dizkizuegu euskeraz audioak topatzeko egokiak izan ahal diren helbide batzuk:
  •  Beste dokumentu honetan erderaz lan egiteko beste helbide batzuk ere topa daitezke

 2. Zelan antolatu jarduera? Zer egin behar dute ikasleek?

Horretarako dokumentu batzuk hartuko ditugu abiapuntu:

Hona hemen adibide batzuk:

Azaroaren 3an, hurrengo saioa

Aurreko saioan wikian gora eta behera ibili ginen: irudiak igotzen, artxiboak txertatzen, estekak sortzen… Prozedurak ez ahazteko Andonik wikian orri berri bat sortu du tutoriala eskegitzeko. Dena dago prest. Hemendik aurrera, bakoitzak dauzkan baliabideak edota ezagutzen dituen materialak igoko ditu wikira.

Baliabieak aztertzerakoan batek proposatu zuen testu batzuk grabatu wikira igotzeko. Hau dela eta, biharko saioan lan hori proposatzen dizuet: Audacity programa erabiliz  audio artxiboa sortu, internetera igo eta wikian txertatu.  Holako artxiboak blogean ere txertatu ahal ditugu.

Audacity programa soinua grabatzeko eta editatzeko erabil daiteke. Ahozko hizkuntza lantzeko oso tresna egokia eta erreza da. Hona hemen adibide bat:

Zer behar dugu? Audacity programa instalatzea (dohainik da) eta programarekin batera Lame MP3 encoder aplikazioa, edo karpeta portablea kopiatu mahaigainean.
Programa zabalduko dugu eta poema, ipuina, berri bat… grabatuko dugu. Gero musika bat ere gehituko dugu eta soinua editau. Programaren erabilera oso erreza da. Hemen ikus dezakezue tutorial bat.
Artxiboa eginda dagoenenan mp3 moduan gorde behar dugu.
Orain wikian edota blogean txertatzeko beste pausu bat eman behar dugu. Bideoekin egiten dugun moduan, interneten dagoen audioak konpartitzeko espazio batera igo eta hortik blogera pasatu kode bat txertatzen.
Hemen duzue prozedura:

Aurreko aurkezpen honetan Blogger sisteman egindako blog batean zelan txertatzen den azaltzen da. Wordpreseko kasuan prozedura desberdina da. Dokumentu honetan topa ditzakezue jarraibideak.
Lanera!

Urriaren 20an, bigarren bilera

Aurreko bileran aurtengorako lan proposamena zehaztu genuen. Nik proposatutako edukien artean hauek aukeratu dizkizue:

  • IKTen aplikazioa eremuan:
    • CD wikia osatzen jarraitu: taldekideen esperientzia eta baliabide didaktikoak elkartrukatzeko gunea osatu
    • jarduerak, proiektuak eta sekuentzia didaktiko digitalak diseinatu blogaren bitartez bideratzeko
    • Ahozko hizkuntza lantzeko tresnak ezagutu eta erabili eta orientabideak eman: bideo eta audio digitala (podcast), blog-irratia…
  • Oinarrizko gaitasunak garatzeko metodologia aproposa:
    • Lan kooperatiboa: teknika desberdinak ezagutu, aztertu eta praktikan jarri
    • Ulermenezko Irakurketa lantzeko “Leemos en pareja” programa ezagutu eta aztertu

Hau ikusita, hurrengo saioan Wikia berreskuratuko ditugu. Gogoratuko dugu zelan igotzen diren artxiboak, irudiak, bideoak…, eta denon artean joango gara wikia osatzen. Lortu nahi duguna zera da: alde batetik, gune hau guretzako tresna lagungarria izatea, eta beste aldetik Wikispaces-en egindako wikia, tresna moduan, erabiltzen eta kudeatzen ikastea.

Sar zaitezte gure wikian