DIIGO erabiltzen ikasten

Internet-en topatzen ditugun audio, bideo, ariketa, proposamen… interesgarriak gordetzeko eta elkartrukatzeko Diigo tresna erabiltzen ikasiko dugu. Hona hemen aplikazioaren erabilera ulertzeko bi tutorial.

 

TUTORIALA (1. ZATIA)

TUTORIALA (2. ZATIA)
Diigo gelan ikasleekin erabiltzeko orientazioak.
Diigo Taldeen eredu batzuk:
  • Diigo orrian sartu eta erregistratu
  • Internet-en bilatu erreferentzi batzuk eta gorde (programak emanten dituen aukerak ezagutu)
  • Zuen arteko talde bat sortu: (hizkuntzetakoa, hizkuntzaka, gaika, trebezika…?)
  • Baliabideak konpartitu.

HUrrengo saioa, urriaren 31an: Gogokoenak on-line. Baliabideak konpartitzeko sistemak

Badakizue zer diren laster-marka sozialak? Interneten zure gogoko web orriak biltzeko, sailkatzeko eta konpartitzeko tresnak.

Orain arte, Internetetik nabigatzen zaudetenean eta webgune interesgarriak topatzen dituzuenean, gogokoetan sartu dituzue, ezta?. Baina, zer gertatzen da beste ordenagailu batean zaudetenean? Gogokoak gordetzen dira gauden ordenagailuan eta ezin dugu erabili beste batean.  Tresna hauekin hau ez da gertatzen. Intereseko web orri bat topatzerakoan, holako tresna bat erabiliz, interneten kokatuta dagoen espazio batean sartzen dugu. Horrek esan nahi du edozein ordenagailutik berreskura dezakegu.

Beste aldetik, etiketen bitartez, web orri erreferentziak sailkatu ahal ditugu eta, are gehiago, gure espazio publiko moduan konfiguratzen badugu edota taldeak sortzen baditugu, besteekin konpartitu ahal dituzu erreferentziak.

Sistema desberdinak daude:

  • Del.icio.us/: gehien erabiltzen dena, ingelesez dago
  • Diigo: orain asko erabiltzen da, bereziki taldeak egiteko
  • Mr. Wong: gaztelaniaz dago
  • Bildu: euskeraz dago

Horien artean nik Diigo proposatzen dizuegu mintegian lantzeko. Aplikazio honetan oso erreza da gure gogokoenak gordetzea eta kideekin elkartrukatzeko taldeak sortzea, adibidez, CDko talde bat.

URRIAREN 17an, HURRENGO SAIOA:

Aurreko post-ean  tabloi digitalak aurkeztu dizkizuet gelan erabiltzeko tresna interesgarria delako.

Ikusi duzue zein erreza den parte hartzea. Betiko moduan, zailena dena da zertarako erabili argi izatea. Niri hainbat erabilera bururatzen zaidan. Zuei? Hona hemen, tabloi bat tabloiak zertarako erabiltzeari buruz zuen iritzia emateko. Egin klick irudian tabloian sartzeko:

Ikasturte berria: lehenengo urratsak

Kurtsoa hasi da. DCko 3. mailako kasuan, talde berriak osatzen dira. Lehenengo egunetan elkar ezagutzea helburu bat da. Horretaz pentzatuz, pasa den astean Marian Calvok bere blogean Hautatzen, Pilar Etxebarriak egindako aurkezpen bat eta beste erreferentzi batzuk eskeintzen zizkigun honen inguruan: talde koesioa lantzeko proposamenak baina, kasu honetan, IKten erabilera kontuan hartuz.

Eredua emateko, tabloi digital bat prestatu dut gure aurkezpena egiteko. Erabili dudan aplikazioa Wallwisher da. Oso erreza da eta aukera itzelak ematen ditu. Zuek konprobatuko duzue: egin klik irudian eta aurkeztu zure burua

Eta zuek zer egiten duzue lehenengo egunetan? Aipa ezazue ekintzaren bat.

2012-2013 ikasturtea martxan dago

Urtero bezala aurten ere CD Mintegia martxan jarrriko da.

irudiaren kreditua

Urteetan ibili gara CD irakasleekin mintegian lanean gure Berritzegunean. Azkenengo urteetan bloga eta wikia ere erabili dugu gure arteko elkartrukaketa sustatzeko eta tresna digitalak erabiliz erabiltzen ikasteko.

Iaz, bereziki, webquestak landu genituen. Irakasleek webquestak sortu zituzten Google Sitesa euskarri digitala izanik. Hemen ikus dezakezue Andoni Erkorekak egindakoa:

Lehenengo bileran, irailaren 19an (9:00-11:00), erabakiko dugu aurtengo egutegia eta zer nahi dugun landu. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • IKTen aplikazioaaurreko urteetan hainbat tresna digitalak ezagutu eta erabiltzen ikasi dugu baina apurka apurka benetan gelan erabiltzen hasi behar dugu. Horretarako hauxe da nire proposamena
    • Webquesten inguruan: 
      • Iaz egindako webquestak gelan erabiltzea eta esperientzia ebaluatzea
      • Esperientzia ondo baloratzen bada beste Webquest edo antzeko sekuentzia digitalak diseinatzen jarraitzea non aurreko urteetan landutako tresna batzuen erabilpena txertatuko dugunr (Glogster, Dipity, Podomatic, Audacity, Movie maker, Google Docs, Google Sites…)
    • AGREGA edo beste plataformetan dauden baliabide digitalak ezagutzea gelan erabiltzeko
    • Arbela digitalaren erabileran trebatzen jarraitzea: jarduerak diseinatu eta gelan erabili
  • MIntegirako sortu genuen wikia denon artean osatzen jarraitzea.
  • Irakurketa lantzeko orientabideak: eta estrategiak , eta proposamenak IKTak erabiliz: Kuentalibros Proiektua, Leer.es web orria,  Leer a tu lado Proiektua,  Irakurketa Clubak, …
Eta zuek proposatu ahal dituzuen beste batzuk…
Laster arte!

Jarraitzen dugu webquestak egiten

Aurreko saioa batzuetan arbela digitalan trasteatzen ibili gara. Ikusi duzuenez, erreza da baina, betiko moduan, erabiltzen ikasten da.

Momentuz, arbela aparkatuko dugu eta webquestak egiten jarraituko dugu. Lana planteatuta daukazue baina jarduerak garatu behar dira. Hurrengo saioan zera egingo dugu:

  • sarrera osatu
  • ataza osatu
  • prozesuaren jarduerak idazten hasi

Bitartean Google Sites-a erabiltzen ikasiko dugu: bideoak txertatzan, dokumentuak igotzen…

Aurrera!